2008/11/26

GURE EUSKARA MAILA HOBETZEKO IRAKASLEAK FORMAZIOA JASO DUGU


Ikastolak, kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko pertsonalaren etengabeko formakuntza ezinbestekoa dela uste du. Hori dela eta lehenengo hiruhilabetean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 10 irakaslek euskara maila gaurkotzeko ikastaro trinko bat egin dugu.
Ikastaro hau ikastolan berton egin da eta Labayru euskaltegiko irakasle bat izan da emailea.
Ahozko eta idatzizko hizkuntzan dauden arau berriak eta sarritan egiten diren akatsak jorratu ditugu. Aberasgarri eta erabilgarria izan da.

2008/11/18

UDAZKEN HONETAN GURE HAUR HEZKUNTZAKO UMEEK EGINDAKO LANEN ERAKUSTOKIA DUZUE HAU.

Europa parkera irtenaldia egin ondoren, adinaren arabera lan ezberdinak antolatu ziren ikasleentzat. Jasotako orri eta fruituez baliatuz hona hemen lortutako lanak:



..........HH 3 urte: hostoez osatutako mural ikusgarriak.



.......... HH 4 urte: hostoen tamaina eta formetan oinarrituz, sailkapen dotoreak.



..........HH 5 urte: udazkeneko ohizko fruitu ezagunenak eta arbola mota ezberdinak ezagutzeko erakusketa.


Umeak gogotsu aritu ziren eta harro-harro egon ziren egindako lanaz. Zorionak eurei!

2008/11/14

AGENDA 21 PROIEKTUAN EGINDAKO LANAGATIK SARITU GAITU EUSKO JAURLARITZAK



Joan den azaroaren 3an San Fidel ikastolak jaso zuen “Eskola Iraunkorra” ziurtagiria Euskal Autonomi Erkidegoko beste 24 ikastetxeekin batera. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Unesco-ko ordezkaria izan ziren bost urtetan ingurumenaren alde azaldutako jarrera eta lana errekonozitu zutenak. Ikastola barruan jartzeko plaka bat jaso zuen zuzendariak eta bandera bat kanpoaldean jartzeko.
Proiektua martxan hasi zenetik hainbat ekimen burutu izan dira ikastolan. Familiak, ikasleak eta ikastolako pertsonak XXI. Mende honetako erronka honi erantzutearen beharrizanaz kontzientzia gaitezela eta sari hau izan dadila lanean jarraitzeko pizgarria.
(Begiratu: Hitza / El Correo )

2008/11/10

MADARIAGA DORRETXEA


Madariaga Dorretxea.Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa Urdaibaiko ingurunea hobeto ezagutzeko asmotan, urriaren 17an 6. mailakoak Busturian dagoen Madariaga Dorretxea eta inguruak bisitatu ebezan biodibertsitatearen zentro horretan dagozan monitoreen laguntzagaz.
(Argazki geihago ikusteko klik egin hemen)