2009/12/22

GABON JAIA OSPATU DUGU IKASTOLAN.


Gabon giroa berotzeko jai eder batekin bukatu dugu ikastola aldi hau. Gure Olentzeroren gutunontzian sartu ditugu itxaropen mezuak eta dantza eta kantuekin jarraitu dugu. Ume eta gaztetxoen ilusioak biribiltzeko, gure OLENTZERO etorri zaitu kantari. Polboroi eta intxaur artean bukatu dugu ospakizuna. ZORIONAK DENOI!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEKIN

Harrera gozoa izan zuten Olentzerok eta Mari Dominginek. Haur Hezkuntzako ikasleek txaloz eta kantuz hartu zituzten. Eta ordainetan, GOZOKIAK UME GUZTIENTZAT!!

GABON POSTALA 09

Aurton be, Gabon postala ateratzeko, lan ederrak aurkeztu deuskuez gure ikasleok. Gatza ipini deuskue gatza benetan bat aukeratzeko! Azkenean, LH5. mailako Joanes Rubio Arzanegiren lana aukeratu dogu.
Zorionak zuri Joanes eta parte hartu dozuen guztioi!

2009/12/18

TxoQlatada

Hau bai txoQlate gozoa! Kanpoan hotza, eta barruan musika hotsa! Ospatzeko arrazoiak ez dira falta.
Aupa San Fidel!!

KALITATEZKO KUDEAKETAREN SARIA JASO DU SAN FIDEL IKASTOLAK

Euskadiko 2009ko Kudeaketaren Kalitateari sari banaketa ospatu zen atzo BECen. San Fidel ikastolaren izenean, Begoña Zabaleta zuzendariak jaso zuen ZILLARREZKO Qa Hezkuntzako Sailburuordearen eskutik.
Oso pozik gaude lortutako sari honengatik eta eskerrik beroenak hori lortzeko lan eta parte hartu duten pertsona guztiei.
Aurrerantzean ere gure lana hobetzeko pizgarri ederra benetan!

Lortua dugu azkenik
sentitzen gara poz-pozik
zilarrezkoa eskuetan da
ez gaude oinutsik
hasi ginen hor behe-behetik
geratu barik geroztik
aspaldi hontan Ibili gara
horrexen atzetik.

Ez gendun lortu lehenago
egon ginen mantsoago
kalitatezko Q orain gure
eskuetan dago.
zer gura dugu gehiago
urrezkoa harantzago
denok sentitzen gara oraintxe
askoz lasaiago.

Hasieran zen iluna
baita gainera astuna
halata guztiz ez gendun galdu
inolaz zentzuna
egin dugu lan txukuna
egia duzu laguna
prozesu oso luzea izan
da egin duguna.

Lortzeko egin gundun zin
ez genion egin muzin
horrexegatik atera dugu
hainbeste etekin
ibili ginen hor fin-fin
denok ekin eta ekin
apur batean goza dezagun
titulu honekin.

Nor da honen idazkari?.
Edo denon agintari
Eukene hemen aipatu behar
horren zirikari
bere ardurak ugari
eutsi baitio zamari
eta izan da prozesu hontan
guztion gidari.

Poztasunaren zirrara
gaindituta hainbat traba
alde batera hor utzi dugu
lehenauko ikara
orain atzetik algara
ospatu daigun ahal bada
guk urrezkorik ez dugu behar
urrea geu gara.

Bertsoak: Karmelo Larruzea .
Doinua: Aizak hi mutil mañontzi…

IKASLE OHIEKIN LUNCH-A

Abenduaren 17an Batxillergoko eta Erdi Mailako ikasle ohiak hurbildu ziren ikastolara egindako gonbiteari erantzunez. Elkarrizketarako topagune aproposa izan zen eta barre batzuk ere bota genituen. Afari bat egiteko gogoa ere azaldu zen, eta antolatzekotan geratu ginen. Laister arte!

2009-2010 IKASTURTERAKO BADUGU SOLIDARITATE PROIEKTUA: INDIAKO UPLAT HERRIKO FAMILIA GARAPENA UME ETA EMAKUMEENTZAT.


Ikastolako ikasleei Solive taldeak eskaintzen dituen Solidaritate proiektuetako bost eman zitzaizkien aukeran eta honako hau izan da aukeratu dutena. Proiektuaren xedea da zuhaitz berrien landatzea, bertako arbolak errespetatuz, inguruko ekologia oreka lortzeko eta horrela familiei laguntza ekonomikoa eskaintzeko.
Industria handiak arbolak suntsitzen ari dira eta bertako jendeak arbolak behar ditu elikatzeko eta bizitzeko. Lortu nahi da 500 emakumek, bakoitzak 5 arbola eskura ditzala landatu eta hazteko. Eta 500 emakume horiek oilotegi bat izan dezatela, bakoitza 25 oilorekin.

IKASTOLAKO GABON POSTALERAKO EGINDAKO LANEN ERAKUSKETA


Abenduaren 14tik 22ra LHko 5. eta 6. mailako ikasleek egindako eskulanak ikusteko aukera egongo da.
Urtero Ikastolak bialtzen duen Gabonetako zorion postala ikasleek egindako lana izaten da. Aurton LH 5. eta 6. mailako ikasleek plastilinaz, kartoiz, paperez eta kolorez margoturiko lanetatik aukeratu da bat, eta horra hor gure Zorion postala.

2009/12/01

SAN FIDEL IKASTOLAK ZILARREZKO Q-a LORTU DU.


Kudeaketa praktiketan maila aurreratua erakusten duten erakundeek lortzen dute sari hau. Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa, aintzatespen hauen administrazioaren erakunde arduraduna da. Horretarako bere Ebaluatzaile Klubaren 1.700 pertsonen laguntza altruista jasotzen du. Ikastolak kanpo-ebaluazioa gainditu behar izan. Horretarako memoria bat aurkeztu zen ekainean eta urrian ebaluatzaile taldea etorri zen ikastolara bertoko pertsona, ikasle eta gurasoekin elkarrizketak izateko.

Ikastolak 5 urte eman ditu lanean erronka honi erantzuteko eta pozik gaude emaitzarekin. Abenduaren 17an BECen izango da sari banaketen ekitaldia. Eta abenduaren 18an ikastolan ospatuko dugu saria ikasle eta gurasoekin batera.

2009/11/30

DBH 2.B MAILAKO BOST IKASLE GERNIKAKO ALKATEAREKIN

Joan den azaroaren 17, DBH 2.B mailako bost ikasle Gernikako alkatea den Jose Maria Gorroñorekin elkarrizketa bat izan genuen.
Herritartasunaren arloan landutako hainbat kontzepturen inguruan sortu zen ideia: herritar izatea, herritarren partaidetza, partaidetzarako bideak…
Ordu bete inguru egin genuen berarekin eta plenoak egiteko erabiltzen den gela bisitatzeko aukera ere izan genuen.
Esperientzia ezin hobea izan zen, baina egia esan, elkarrizketaren aurretik oso urduri egon ginen.
Agur esateko sasoian, alkateak liburu bat eta bakeari buruzko DVDa oparitu zigun.

(Estibaliz Batiz, María Alberdi, Lucía de la Mar, Janire Etxebarrieta, Iñaki Gabika)

2009/11/26

KALTZADA EGOITZAREN VI. LITERARUR LEHIAKETA

Domekan, azaroaren 22an, “Kaltzada Zaharren Egoitza” izenpean egin diren idazlanen sari banaketa ospatu zen.
Gernikako lau ikastetxeetako 6. mailako hamabi finalistak bertan egon ziren epaimahaiaren erabakiaren zain.
Gure ikastolako ordezkariak Ibon Arana, Asier Gordo eta Ibone Zarrabeitia izan ziren.
Azkenean, 1. saria Asier Gordo Badiolak lortu zuen eta diploma eta garaikurra Gernikako alkatearen eskutik hartu zituen.
Zorionak denoi !!!

2009/11/20

Azaroaren 20, Haurren Egun Unibertsala

HAURREN ESKUBIDEEN ALDE!

Pobrezia eta goseari aurre egin, osasuna bermatu eta hezkuntza eskaini.
Oraindik badago zer egin. (klikatu hemen)

2009/11/16

DBH 1. MAILAKOAK EUSKALDUNA JAUREGIAN BISITAN


Azaroaren 11n, ikasleek aukera izan zuten Euskalduna Jauregiaren instalazioak ezagutzeko. Gidari baten laguntzaz, opera, dantzaldi eta beste ekitaldi asko prestatzeko aretoak eta aldagelak bisitatu zituzten.
Une horretan Fausto operaren prestaketa zenez, aldageletan operarako erropak, makilajea eta ile-ordezkoak ikusi zituzten.
Azkenik, eszenatokiaren atzeko aldetik sartu eta dekoratu eta argien prestaketa artean, antzokiaren bisitaldia burutu zuten.

2009/11/13

GOIZ EDERRA BERMEON

Azaroaren 10ean LH 4. mailako ikasleak Bermeora joan ziren bertako baleontzia eta arrantzaleen museoa ikustera. Baleontzian aintzinako arrantzaleak Ternuararte zelan heltzen ziren eta baleak zelan harrapatzen zituzten ikusi zuten . Museoan aldiz, arrantzaleen ohiturak eta arrantza egiteko era desberdinak ikusi zituzten. Goiz ederra igaro zuten!

2009/10/20

BUELTAN DITUGU BARRIOLA DEKLAMAZIO SARIA IRABAZI ZUTEN IKASLEAK!

Barriola saria irabazi zuen taldeak, orain DBH 2. B taldeko ikasleek, lau eguneko bidaiaz gozateko aukera izan dute, urriaren 13tik 16ra.

Lehenengo egunean Donostiako Miramon Parkera joan ziren saria jasotzera, eta jarraian Hondarribira, herria ikusi eta bertan ostatu hartzeko. Bigarren eguna ere Gipuzkoako kostaldeko herri horretan igaro zuten beste hainbat ekintza burutuz.
Plana jarraituz, hurrengo egunean Bidarte eta Hendaia bitartean dagoen Itsas hegiko bidexkatik ibilbide polit bat egiteko aukera izan zuten, paisaiak eskaintzen zuen ikuspegiaz gozatzeko eta arratsaldean dotore-dotore prestatu ziren gau festarako.

Amaiera emateko, Zugarramurdi eta Sara herriak ezagutu zituzten, Sarako eskola eta Axular literatur ibilbidea eginez.

2009/10/15

AJANGIZEN EGUNPASA!


Lehen Hezkuntza osoa, ikasle eta irakasle, joan ziren Ajangizera joan den arriaren 2an, ohitura den bezala ikasturteari ongi-etorria emateko. Jai eta jolas giro ederra bizi izan zuten hainbat jokotan eta dantzaldian parte hartuz. Eta zelan ez, bokatak eta gozo gauzak derrigorrezkoak!

2009/10/05

SAN FIDEL IKASTOLAN BATU ZIREN JOAN DEN ZAPATUAN EUSKALHERRIKO KANTARIAK


Euskalherriko kantariak hurbildu ziren Gernikara zapatuan Euskararen eguna ospatzeko. San Fidel Ikastolako Guraso Elkartearen lehendakaria den Denis Azcarate-k ongi-etorria eman zien eta hamaiketakoa prestatu zitzaien Gernikako kaleak doinu gozoz alaitzeko. Gure herriari egin diogun ekarpen honek benetan poztu gaitu.

GERNIKAKO ESKOLEN ARTEKO HERRI KIROLETAN PARTE HARTU GENUEN URRIAREN 3an


Euskararen jaia ospatzeko, Gernika-Lumoko udalak antolatutako Herri Kirolen ekitaldia izan genuen joan den zapatuan. Bi kategoriatan banatu ziren ikasleak: LH 3-4. mailakoen taldea eta 5.-6. mailakoena.
Hainbat froga burutu zituzten: Lokotx bilketa, zaku lasterketa, txinga erute, ingudea, soka tira, gurdia eta lasto altzaketa.
Txikien taldea bigarren geratu zen eta nagusiagoena, laugarren.
Zorionak eta eskerrak parte hartu zuten guztiei.

2009/09/22

ESKERRIK ASKO Mª ELI, AGURTZANE eta Mª CARMEN

Gure kide izandakoei agur esan genien hainbat urte ikastolan lan egin ondoren.


Eskerrik asko esan beharra
tokatzen jakula behintzat
hainbat urtetan egin dozuen
lana hartuz aintzakotzat
eta guztia egia esan
nik emongo neuke ontzat
zuen izenak gaur aipatzea
ohorea da guretzat
lehenengo ta behin gure zorion
beroenak hirurontzat

Alde batetik Marielik dau
sukaldean usain fina
beste batzutan umeen atzetik
hor bihurturik sorgina
Maricarmeni gerriak krik-krak
egin eutson bere mina
ta zer esan ez Agurtzaneri
heziketarako egina
esango neuke hemen dogula
gaur hirukote bikaina

Orain arteko lanak dexente
daukie eurek beteta
Jubilatuta izango dabe
edozertarako beta
dudarik izan ezkero orain
Jarri pixka bat arreta
eta aspertzen badira bada
hirurontzako zainketa
San Fideleko obrak jaboten
ipiniko doguz eta.

Alde batean izaten dozue
eguneroko hotela
zuen aurrean tokatzen jaku
kentzea guri txapela
oroimenean hor geratuko
dira hainbat ikasgela
umeak eta lankideak be
kontutan eukiz horrela
eta ikusten ez bagara be
ondo izan zaitezela.

2009/06/19

IKASTOLAKO NESKAK 2008-2009 DENBORALDIKO TXAPELDUNAK MINIBASKET KATEGORIAN

LHko 5. eta 6. mailako neskak lehenengo postuan geratu dira Foru Aldundiak antolatutako saski-baloiko denboraldian. Hona hemen euren izenak: Laksmi Cosme, Amaia Lauzirika, Ana Iruskieta, Ainhoa Herrero, Igone Madariaga, Iratí Onaindia, Ane Objeta, Maite Barandika, Naia Barandika. Eta euren entrenatzaileak izan dira Mikel Aparicio eta Aiert Uribe.
ZORIONAK DENEI!!

IKASTOLAKO ANTZERKI TALDEKOEK KALTZADA EGOITZAN EMANALDIA ESKAINI DUTE

Ikasturte guztian zehar euren antzerki saioa prestatu ondoren, eginiko emanaldi guztiei amaiera emateko ekainaren 18an, Gernikako Kaltzada egoitzan izan dira bertako adinekoek tarte on bat izateko. “Amona honekin kontuz!” antzezlanaren gidoia oso aproposa izan da izan dituzten ikusleentzat.

2009/06/17

GUGGENHEIM MUSEORA


Ekainaren 16an Bilbora joan ginen Guggenheim Museoa ikusten. Richard Serraren Denboraren materia instalazioaren eskultura zoragarriekin gozatu dogu eta Cai Guo Quiang Sinetsi nahi dut artistaren lan miresgarriarekin aho bete hortz.

KANOAZ LAIDAN


Ekainaren 12an Laidara joan ginen DBH 4. mailakoekin kanoaz ibiltzeko.

2009/06/15

EKAINAREN 12an GAMARRAN

Gasteizera joan gara aurton DBH 3. mailako ikasleekin, Gamarrako igerilekuetara hain zuzen. Barikurako egun berotsua egon zan aginduta eta heldu ginenean holan izan ez arren, laster hasi zan eguzkia bere beharra egiten. Ikasleek urten be ez eben egin uretatik egun osoan. Ez zan erreza izan handik ataratzea, ezta hona ekartea be!
Gura izanez gero zer erreza dan ondo pasatzea demostratu euskuen ikasleek: ura apur bat eta listo!

2009/06/10

EGUN ZORAGARRIA ELKARPINEN

Ekainaren 5 ean El Karpinera joan ginen. Bertan zauriturik aurkitutako animaliak sendatzen dituzte eta beraien habitatera bueltatu ezin badira bertan gelditzen dira. Animali mota asko ikusi genituen eta dinosaurioen mundura hurbildu ginen baita. Egun zoragarria izan zen!

MULTIKIROLA GORLIZEN

5. ETA 6. MAILAKOAK MIRANDAOLAN

Kurtso amaierako bidaia dala eta, 5. eta 6. mailako ikasleak eta irakasleak Legazpin dagoen Mirandaolako burdinola eta museoa ikustera joan gara ekainaren 5ean. Bertatik bertara ikusi ahal izan dogu non eta zelan lantzen eben burdina orain dala mende batzuk. Eguraldia hainbestean portatu da eta eguna ondo pasatzeko aukera izan dogu.

2009/06/06

IKASTOLAKO JAIA

Ederra gure Ikastolako jaia. Ederra!...... hori da berba.
Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi. Zuekin aurrera goaz!
Datorren urtean be, hemen egongo gara!
Ondoko argazki-ikustailean (eta hemen) argazki batzuk daukazuez. Datorren astean bideo bat.

2009/06/04

ESKOLARTEKO ETA UDAL FOROA


Ekainak 3an Gernika-Lumoko Eskolarteko eta Udal foroa egin ziren Kultur Etxean. Ekitaldi horietan Gernikako ikastetxe guztietako ordezkariak egon ziren, ikasle, irakasle, guraso eta Udaleko ordezkarien artean alkatea, ingurumen zinegotzia eta teknikaria. San Fideletik 9 ikasle joan ziren EA21eko koordinatzailearekin.
Bertan ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu zen, hartutako konpromezuak eta Udalari egin zaizkion proposamenak ere.

2009/05/29

ANTZERKI FORUM, egun pasa Arantzazun


Maiatzaren 26an, DBH 2. mailako ikasleak Arantzazura joan gara, Antzerki Forum izenez ezagutzen den dinamikan parte hartzera.
Arantzazuko Bake Zentroak (Baketik) antolatutako ekintza bat da, antzerkiaren bidez, indarkeria eta jarrera arrazistak prebenitzeko esperientzia bat.
Benetan lan interesgarria eta aprobetxagarria izan da; dinamika desberdinak ezagutzeko eta gure harremanen inguruan hausnarketa egiteko balio izan digu.
Eta ezin hobeto amaitzeko, egunaren bigarren partean Peio Zabala frantzizkotarra izan genuen Arantzazuko parajeetan gidari. Bere azalpenei esker Arantzazuko Santutegiari buruzko hainbat gauza ikasi genuen.

2009/05/22

JAI GIROA IKASTOLAN


Urtero legez, aurton be Santa Joakina eguna ospatzen dogu ikastolan.
Goizeko 9etan Andra Mari eleizan egin dogun ospakizunaren ondoren, txistulariek pasakalean hasiera emon deutse jaiari. Gero...tailerrak, jolasak, dantzak, krossa, olinpiadak, tortilla eta sandwich txapelketa...
Argazkietan ikusten dan moduan, giro ederragaz inguraturik jaia izan da nagusi.
Ireki bideoa leiho berri batean

ESLOVENOAK GERNIKAN 2009


Barikuen heldu eta atzo eguenean joan ziren denon negarren artean gure eslovenoak. Aste zoragarria izan da denontzat. Aukera ezin hobea erakusteko dauzkagun gauza zoragarrienak eta elkarbizitzeko urruneko lagun berri hauekin.

Nahiz eta hizkuntza desberdinak izan ez ditugu inolako arazorik izan ulertzeko jende jatorren artean izan den moduan.

Orain gure biotzeko txoko batean beti geratuko da ikasitakoa .

Biotz biotzez eskerrik asko denon laguntzarekin egin dugula posible amets hau.

2009/05/15

TXOTXONGILO SAIOA IZAN ZUTEN LH 1.ZIKLOKO IKASLEEK.

Joan den maiatzaren 14an, ikasleek “Erreka Mari, Euskalherriko azken lamia” izeneko antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten. Agenda 21 proiektuaren barruan kokatzen den ekintza bat da. Helburua ikasleak kontzientziatzea zen, PLANETAREN JASANGARRITASUNA GURE ESKU DAGOELA. Errekak eta itsasoak honda daitezke bertara denetariko zaborrak jaurtitzen baditugu.

BERTOKO BEHARTSUEKIN BAT

Maiatzaren 9an, Maxi Eroskin DBH 2.mailakoekin janaria batu genuen Elikagaien Bankua taldearekin.
Parte hartze ona gernikarren aldetik.
Eskerrik asko DBH 2.mailako ikasle hauentzat!!

2009/05/14

2009/05/13

SAN FIDEL IKASTOLA ZURI-GORRIZ


Barça, entzun!!
Athletic txapeldun!!


Argazki geihago: 1 - 2 - 3

ELKARBIZITZA EDADEKOEKIN

Maiatzaren 13an, Torrezurin DBH 1B-KO ikasleek edadekoekin elkarbizitza esperientzia izan dute. Ez da Valentzia baina egunak eskatzen zuen!

2009/05/11

2008-09 ABELINO BARRIOLA DEKLAMAZIO SARIA

Gure Ikastolako DBH 1B-ko ikasle taldeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatutako Abelino Barriola Saria irabazi du. Ahozkotasuna, eta batez ere deklamazioa lantzeko lehiaketa da, gaztetxoen artean euskaraz komunikatzeko gaitasuna lantzeko. Lehenengo mailako talde bien lana oso txukuna izan da baina ez da posible sari bat baino gehiago lortzea. Hala ere, ZORIONAK talde biei egindako lanagatik. Ikasle hauek bidaia bat irabazi dute, eta lau egunetan zehar Ipar Euskal-Herriko txoko desberdinetatik zehar ibiltzeko aukera izango dute, bazterrak ikusiz eta hainbat gauza ikasiz.

2009/05/06

Arriaga Antzokian

Otsailaren 16an, LHko Lehen Zikloko umeak "Arriaga" Antzokira joan ziren, ABAO-k antolatutako "Los músicos de Bremen" opera ikustera.
Oso ondo pasatu zuten eta pozik etorri ziren.