2009/10/20

BUELTAN DITUGU BARRIOLA DEKLAMAZIO SARIA IRABAZI ZUTEN IKASLEAK!

Barriola saria irabazi zuen taldeak, orain DBH 2. B taldeko ikasleek, lau eguneko bidaiaz gozateko aukera izan dute, urriaren 13tik 16ra.

Lehenengo egunean Donostiako Miramon Parkera joan ziren saria jasotzera, eta jarraian Hondarribira, herria ikusi eta bertan ostatu hartzeko. Bigarren eguna ere Gipuzkoako kostaldeko herri horretan igaro zuten beste hainbat ekintza burutuz.
Plana jarraituz, hurrengo egunean Bidarte eta Hendaia bitartean dagoen Itsas hegiko bidexkatik ibilbide polit bat egiteko aukera izan zuten, paisaiak eskaintzen zuen ikuspegiaz gozatzeko eta arratsaldean dotore-dotore prestatu ziren gau festarako.

Amaiera emateko, Zugarramurdi eta Sara herriak ezagutu zituzten, Sarako eskola eta Axular literatur ibilbidea eginez.

2009/10/15

AJANGIZEN EGUNPASA!


Lehen Hezkuntza osoa, ikasle eta irakasle, joan ziren Ajangizera joan den arriaren 2an, ohitura den bezala ikasturteari ongi-etorria emateko. Jai eta jolas giro ederra bizi izan zuten hainbat jokotan eta dantzaldian parte hartuz. Eta zelan ez, bokatak eta gozo gauzak derrigorrezkoak!

2009/10/05

SAN FIDEL IKASTOLAN BATU ZIREN JOAN DEN ZAPATUAN EUSKALHERRIKO KANTARIAK


Euskalherriko kantariak hurbildu ziren Gernikara zapatuan Euskararen eguna ospatzeko. San Fidel Ikastolako Guraso Elkartearen lehendakaria den Denis Azcarate-k ongi-etorria eman zien eta hamaiketakoa prestatu zitzaien Gernikako kaleak doinu gozoz alaitzeko. Gure herriari egin diogun ekarpen honek benetan poztu gaitu.

GERNIKAKO ESKOLEN ARTEKO HERRI KIROLETAN PARTE HARTU GENUEN URRIAREN 3an


Euskararen jaia ospatzeko, Gernika-Lumoko udalak antolatutako Herri Kirolen ekitaldia izan genuen joan den zapatuan. Bi kategoriatan banatu ziren ikasleak: LH 3-4. mailakoen taldea eta 5.-6. mailakoena.
Hainbat froga burutu zituzten: Lokotx bilketa, zaku lasterketa, txinga erute, ingudea, soka tira, gurdia eta lasto altzaketa.
Txikien taldea bigarren geratu zen eta nagusiagoena, laugarren.
Zorionak eta eskerrak parte hartu zuten guztiei.