2010/12/22

DIN DAN DON, GABONAK HEMEN.

Gabonetako ekitaldia ospatu dugu ikastolan. Jai giro alaian elkartu gara ikastolako ikasle, irakasle, langile eta gurasook, kanta, dantza eta txistuz, Gabonei ongi-etorria emateko. Gabon mezua ere eskaini dugu bakea eta justiziaren aldeko deia eginez.

Eta zelan ez, amaiera biribiltzeko, gure Olentzeroren agurra izan dugu. Umetxoen ilusioak eta itxaropenak batu ondoren, “Olentzero”, “Hator, hator” eta “Marijesiak” izan ditugu doinu pozgarri.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DEUTSUEGUZ DENOI.

GABON POSTALAKO SARIA

Gabon postala argitaratzeko aukeratu zan DBHko ikasleen talde irabazleak, abenduaren 22an jaso dau jagokon saria. Lehiaketan bigarren eta hirugarren postuetan geratutakoek be izan dabe saririk.

2010/12/21

BUSTURIALDEKO UR PATZUERGOAK ANTOLATUTAKO ARGAZKI LEHIAKETAKO SARI BANAKETA SAN FIDELEN

Atzo, abenduaren 20an, Ur Patzuergoko arduraduna eta lehendakaria izan genituen ikastolan eurek antolatutako argazki lehiaketaren sariak banatzeko.

Lehenengo saria San Fideleko Estibaliz Batiz-ek eskuratu zuen; bigarren saria Mertzede ikastetxeko ikasle batek eta hirugarren saria, Arteagako Montorre eskolakoak.

Gure artean izan genuen baita argazkilaria eta epaimahaiko kidea izan den Angel Ruiz de Azua. Aurkeztutako argazkien maila altua nabarmendu zuen azpimarratuz ikasleen begiek badakitela “ikusten”.

Saritutako argazkiekin 2011ko egutegiak egin dira eta eskuragai egongo dira ikastolan, udaletxeetan, eta abarretan.

2010/12/20

GABONETAKO ZORION POSTALA

DBHko ikasleek hainbat material ezberdinez eginiko jaiotzak egin dituzte. Denak daude ikusgai idazkaritzan. Horietako bat aukeratu da ikastolako familia, kide eta lagunei bailtzen zaien gabon postalaren argazki izateko.

Goian ikusten den postalaren egileak DBH 3. mailako Lucia Aransolo eta Maria Alvarez dira. Zorionak eurei ere horrelako lan polita egiteagatik!

“Ta bart Belenen

jaio da Jesús Nazaren”

(Gernikako Marijesiak)

San Fidel Ikastolak

Gabon zoriontsuak opa deutsuez.

2010/12/17

GABON EKITALDI GOZOA

Abenduaren 14an, iluntzeko zazpietan, Gabon ekitaldia izan genuen Lizeo Antzokian. Ordu t’erdiko saioa izan zen eta bertan geunden guztiok, elkarrekin ondo pasatzeko aukera izan genuen.

Ekintzak hauek izan ziren:

- Txistulariak; 5. eta 6. mailakoek abesti hauek eskaini zizkiguten: “Haurtxo polita”, Dringilindron” eta “Gabeko izar”.

- Lehen Hezkuntzako 1. mailakoen “Gabon gaua ote da?” antzerkia. “Gabonak Ilargian” LHko 2. maila B taldekoek antzeztua. Eta “ Jostailuak Belenera doaz” LHko 2. maila A taldekoen eskutik.

- Abesbatzak eskainitako bi abesti: “Alegria” eta “Ilargia”.

- Amaiera emateko, gurasoei eskainitako “Badot aita bat, badot ama bat”. Eta elkarrekin abesteko eta dantzatzeko “Arretxiko” eta “Gabon gaba heldu da”.

Gustora atera ginen guztiok. Honelako ekintzen merezi dutelakoan gaude eta aurrerantzean egiteko prest gaude.

Eskerrak ikastolako irakasle eta langileei; baita guraso eta lagunei etortzeagatik , eta zelan ez, parte hartu zuten ume guztiei, beraien lanarekin besteok disfrutatzeko aukera izan genuen-eta.

2010/12/10

OLAETA BALLETEI BURUZKO ERAKUSTALDIRA BISITAN

Lehen Hezkuntzako ikasleek Euskal Herria Museoan ikusgai dagoen OLAETA BALLETei buruzko eraskustaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Talde honen historia biltzen da bertan eta ikasleei guzti horren berri ematen zaie.

Amaieran ikasleek dantza tailer baten parte hartzen dute Olaeta Balletak eskainitako jantzi dotoreez hornituz.

2010/12/02

BUSTURIALDEKO UR PATZUERGOAK ANTOLATUTAKO ARGAZKI LEHIAKEKO IRABAZLEA DUGU IKASTOLAN

Lau tanta, mila itxaropen ( Estibaliz Batiz, 2010)

Estibaliz Batiz-ek, DBHko 3. mailako ikasleak, lortu du argazki lehiaketaren 1. saria. “Uraren zikloa Busturialdean” gaiaren inguruko argazkia aurkeztu behar zuen eta argazkiarekin batera slogana ere. Kontutan izanik ura baliabide naturala dela, lehiaketaren helburua izan da ikasleak kontzientziatzea uraren garrantziaz eta beharrizanaz.

Zorionak Esti!

GERNIKA EZAGUTU


Azaroaren 24ean LH 3 .mailako ikasleak Gernikatik ibilaldi bat egin zuten . Gernikako leku ospetsuenetan egon ziren gure herriari buruzko informazio mordoa ikasi zuten.

2010/11/25

2010/11/24

LH 3.MAILAKOAK AZTERKOSTAN


Azaroaren 23an Azterkosta egitera joan ginen Mundakako hondartzara. Eguraldi nahiko kaskarra izan genuen baina ikasleak umore onarekin hondartzatik ibili ziren animaliak harrapatzen eta uren kalitatea aztertzen. Goiz polita izan zen!!

2010/11/15

URKIOLARA IRTENALDIA

Azaroaren 12an, LH 6. mailako ikasleak Urkiola parke naturalera joan ziren. Egun ezin hobea izan zuten hango ikuspegi orokorra jasotzeko eta natur ingurunea zaintzeak duen garrantziaz jabetzeko.

Ekintzak ondorengoak izan ziren:

· Ibilbide didaktikoa ( 1,5 km). Jolas baten bidez parkeko araudia, zuhaitz eta zuhaixkak eta animalien aztarnak landu.

· Toki Alai Zentroa. Zentroko ikus- entzunezkoa eta erakusketa, bereziki Urkiolako zuhaitzak, basoa eta harkaitza landu.

· Letona Korta Baserria. Urkiolako fauna eta florari buruzko jolasa.

· Behatokia. Hegaztien identifikazioa prismatikoekin.

2010/11/08

HAINBAT IKASLEK HARTU ZUTEN GERNIKAKO MILLAN

Txandaka-txandaka, 1. mailatik eta DBH 1. mailara arteko ikasleek hartu zuten parte urriaren 30ean antolatu zen Milla lasterketan. Oso pozik agertu ziren ikasle guztiak euren dominak eskuratu ondoren.

2010/11/05

UDAZKENA HAUR HEZKUNTZAN

Udazkenean gaudela eta Haur Hezkuntzako umeek osatu duten proiektuaren argazkiak.




2010/10/21

EUROPA PARKEAN


Argazkiotan ikusten den bezala, hiru urteko umeak euren andereñoekaz irteeratxoa egin zuten Europa parkera, udazken proiekturako hostoak biltzen. Beronen bidez, urtaroen aldaketak ere aztertu zituzten.

2010/10/05

EUSKAL JAIA GERNIKAN

Hamaiketako sasoia: SAN FIDEL ikastolan elkartu ziren Gernikako "URDAIBAI Kalean Kantuz" taldea eta Euskal Herriko beste hainbat kantu-talde. Euskal Jaia ospatzeko, gero kalez kale ibiliko zirenak gure kantu zaharrak kantatzen.

EUSKAL JAIA

Euskal Jaia dela eta, zapatuan, Gernikako Pasealekuan, umeen eskolarteko herri-kirolak jokatu ziren. Bertan, Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altubeko umeek hartu zuten parte.
Mailak: UMETXOAK (Benjaminak) /UMEAK(Alebinak).
Egin zituzten frogak:
Umetxoetan:Lokotz batzea, zaku-lasterketa, txinga-erute, soka-tira, gurdi eta ingudea, gizon-proba eta lasto-altxaketa.
Umeen mailan: Lokotz batzea, zaku-lasterketa, txinga-erute, soka-tira, gurdi eta ingudea, gizon-proba eta lasto-altxaketa.

LEHEN HEZKUNTZA AJANGIZEN

Lehen Hezkuntza osoa, ikasle eta irakasle, joan ginen Ajangizera urriaren 1ean ikasturteari ongi-etorria emateko. Jai eta jolas giro ederra bizi izan genuen hainbat jokotan eta dantzalditan parte hartuz.Eguraldia ere alde izan genuen.

2010/10/04

IRAKASLE IZANDAKOEI AGURRA JAI GIROAN

Joan den irailaren 24an ikastolak eskaini zien bere agurra hainbeste urtetan ikastolan lanean aritu izan diren bi irakasleri, hain zuzen ere, Araceli Vallejo eta Mª Jesús Solagureneri. Jarrai dezatela pozik bizitzaz gozatzen.

Aspaldi honetan dogu
jubilazio zoroa
danori gustatzen jaku
etorkizun oparoa
besteoi helduko jaku
oso arin zahartzaroa
ostera berandu samar
jubilatzeko bandoa
atzetik jasotzen dogu
Zapateroren tiroa
hain gaitza bihurtu jaku
guretzat erretiroa
Arazeli ta Marije
zuentzat gaurko giroa
jaso dagizuela gaur
guztion agur beroa


Dudarik gabe izan da
ulertzeko zoramena
baietza zen hasieran
gero ezetza, ze pena,
eta azkenean berriz
baietzaren hasperena
ah zelako nahastea zan
ez dakit zenbatgarrena
gaur zuena ospatzeko
hartu dogu eguena
goi-goian ipini gura
dogu zuen aipamena biok idatzi dozue
esker onaren txostena
eta opa deutsuegu
etorkizunik onena.

2010/06/18

DBH 4.MAILAKO IKASLEEN DESPEDIDA

Aurrera neska-mutilak, zeuena da mundua !

2010/06/15

LAIDAN DBH 4.MAILAKOEKIN

Ekainaren 11n 4.DBHko ikasleak azkenengo txangoa: Laida.
(Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen)

2010/06/14

LH 3 ETA 4. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO KUTXA ESPAZIOAN

Ekainaren 11 an, Lehen Hezkuntza 3 eta 4 . mailako ikasleak Donostiko Kutxa espaziora joan ginen. Makina bat esperimentu ikusi eta ikutu genituen eta planetariunean ere sartu ginen. Egun ederra igaro genuen !

DBH 1. MAILAKOAK TORRE-ZURI EGOITZAN

Nagusiak eta gazteak programaren barruan, ekainaren 7an eta 8an goiz osoko elkarbizitza esperientzia izan zuten.

2010/06/12

HAURREN LANAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA

Gaur ,ekainaren 12, Haurren lanaren aurkako Eguna ospatzen da. Hona hemen helbide interesgarri batzuk:
-Informazioa
-Aurkezpenak ( 1 eta 2)
-Argazkiak
-Bideoak ( 1, 2, 3 eta 4)
(klikatu urdinez dagozan zenbaki edo hitzen gainean)

2010/06/10

CLEOPATRE ET LE GENERAUX

DBH 4. mailako frantsezeko ikasleak antzerki bat prestatu dute: Cleopatre et le generaux.
Aipatzekoa da antzerki honetan erakutzi duten frantsesezko maila eta euren erreztasuna antzerkia egiterakoan.
Benetan zoriontzekoa!

2010/06/09

SASKIBALOIKO AURTONGO DENBORALDIARI AMAIERA EMAN DIOGU

.................................5-6. mailako taldea..............................

2009-2010 ikasturtean saskibaloian aritu diren taldeak gustora ibili dira eta emaitza onak lortu dituzte. Aipatzekoa da 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako taldearen ibilbidea, sailkapenean irabazle izatea lortu baitute. Baina, zorionak ikastolako jokalari guztiei egindako ahaleginagatik.
....................................3. mailako taldea..............argazkiak (+)

2010/06/08

IKASTOLAKO EGUNA OSPATU DUGU EKAINAREN 5ean.

Ikasturteari bukaera emateko guraso, ikasle eta irakasle batu ginen ikastolan jai giro alaian. Txistularien kalejirarekin hasita dantzarien mugimendu eta kolorearekin jarraitu genuen. Ostean herri-kirolak izan genituen jostagai, bai umeentzako , bai gurasoentzako. Tartean solidaritate proiekturako tonbola izan genuen. Eta tragoxka batzuk hartu ondoren, bazkari gozoa zain.
Arratsaldez, puzgarriak, dantzaldia eta txokolataka egunari amaiera emateko.

DBHko BIGARREN MAILAKO IKASLEAK GORLIZEN


Aurten ere Troka Abentura taldearekin Gorlizen piragua eta kanoetan zeharkaldiak egin ditugu. Bai itsasotik bai errekatik joateko aukera izan dugu baina baldintza meteorologikoak zirela medio itsasora joaterik ez genuen izan. Hala ere argazkietan agertzen den oso ondo pasatu genuen.

2010/06/05

INGURUGIROAREN EGUNA

Gaur Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna da, informazio gehiago lortzeko klikatu hemen.

2010/05/28

MAIATZAREN 22an LEKEITION ESKUALDEKO IKASTOLA ARTEKO KIROL TOPAKETAN PARTE HARTU GENUEN

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako guraso eta ikasleak Lekeitioko uretan arraunean aritu ziren esperientzia berri honekin gozatuz. Eguraldia lagun izan zutelarik, ostean ibilbide labur bat burutu zuten. Bukatzeko, hondartzako jolasak zain izan zituzten.

2010/05/27

ESKOLAKO AGENDA 21

Maiatzaren 24an Gernikako Kultur Etxean,Eskolako Agenda 21 programaren barruan, Gernikako 7 zentroak bildu ziren Eskolarteko eta Udal Foroa burutzeko.
Honen helburua izan zen ikasturtean zehar egindako lana azaltzea,eta baita, adostea ikastexe guztien artean, proposamen batzu herria hobetzeko . Proposamenak Gernika-Lumoko alkate eta ingurumen zinegotziari aurkeztu zitzaien eta era berean erantzuna jaso zuten bertan bildutako ikasle eta irakasleek

2010/05/21

SANTA JOAKINA EGUNA: KOLOREA NAGUSI

Egun ederra gaurkoa! Ezin jako egunari gehiago eskatu, benetan. Aurton jolasak, krossa, olinpiadak, tortilla eta sandwich txapelketaz gain, txikiek tartak be egin dabez eta kolorez margoztu dabe gure jaia. Ikusi, ikusi argazkiak!

2010/05/13

“TXANOGORRITXOREN BESTE ISTORIOA” ANTZERKIA IKUSGAI LIZEOAN GERNIKAKO ANTZERKI ASTEAREN EKITALDIAN.

Gaur, maiatzaren 12an, DBH 1. mailako ikasleek eskaini dute Txanogorritxoren istorio berri bat.
Betidanik ezagututako ipuina sinesgaitza izanik, oraingo honetan gure neskatoa, neska maltzurra eta gaiztoa izango da. Otsoa, aldiz, gizajo hutsa. Istorio bukaeran bakoitzak hartuko du merezitakoa.
Beste eskoletako ikasleen barreak eta txaloak jazo dituzte eta baita zorionak ere.

ESLOVENIA: ERAKARGARRIA ETA MERKEA.

Oporretan ez Frantziara, ezta Espainiara ere. Milaka lagun joaten dira oporretan Esloveniara bertako paisaia ikusgarriak bisitatzera.

Esloveniako ipar-mendebaldean Bohing eta Bled lakuak aurkitzen dira. Bohing-en Savica ur-jauziez goza daiteke, Eslovenian oso famatuak direnak. Hainbat jenderen hitzetan “Bled Esloveniako toki ederrena da”. Horren famatua da lakuaren erdian irla bat dagoelako eta bertan Erdi Aroko gaztelu dotore bat.

Hego-ekialdean leku harrigarri gehiago daude eskura. Esaterako, Olimje herrian dagoen gaztelu eta baita eliza zaharra, hainbeste bitxikeriarekin: kolore beltza da ugarienetako bat, bertan antibiotikoak prestatzen dituzte era ekologikoan ... Gainera farmazia hau Europako zaharrenetarikoa da. Une honetan eliza bezala funtzionatzen du eta frantzizkotarrak bizi dira bertan.

Esloveniako ipar-ekialdean Maribor hiria kokatzen da, Esloveniako bigarren hiri garrantzitsuena. Izena latinetik datorkio, “Mar i Burg”. Hiri hau 2012an Europako Kultur hiri izendatuko dute. Turista batek aitortu duenez “ Hau bai hiri ederra, denetarik aurki dezakezu bertan”, eta beste batek jarraitu “Gainera, zelako umorea duten”.

Esloveniara joan ez dena argazkiekin konformatu beharko da.

ELKARTRUKEA: KULTURA ETA DIBERTSIOA

Eslovenia, beste kultura bat ezagutzeko aukera.

Apirilaren 14tik 23ra, San Fidel Ikastolako DBH 3. mailako ikasleek Esloveniako ikasle batzuekin elkatrukean parte hartu dute.

Orain dela bost urte hasi zen ikastola esperientzia honekin, eta ikasleen artean arrakasta handia izan du.

Ikastolako zuzendariak “oso gustora gaude bertakoekin dun harremanarekin eta hurrengo urteetan ere egitea espero dugu” azaldu digu pozez.
Elkatrukean parte hartu duen beste ikasle bat ere gustora dago eta honako hau gaineratu du: “ Goiz-goizetik jaikitzen ginen baina egunean zehar egiten genituen ekintzak oso interesgarriak ziren”. Joandako mutiletariko batek ere esan digu: “Oso ondo pasatu dugu eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izan da”.

Beste alde batetik, ingelesari dagokionez, garrantzitsua da esatea neska-mutilek ingelesa erabiltzen saiatu direla eta nahiko ondo moldatu direla komunikatzeko.

Bizi izandako esperientziaren balorazio positiboa egin dute. Denek aitortu dute inongo zalantzarik gabe berriro bueltatuko liratekeela Esloveniara.

2010/05/11

INTERNET ETA SARE SOZIALEN ARRISKUAK

........Joan den ostegunean, maiatzak 6, “PANTALLAS AMIGAS” taldeko ordezkaria den Araiz Zalduegiren eskutik “Sare sozialen eta interneten arriskuen aurrean nola babestu” gaiari buruz saio batzuk eduki genituen gure ikastolan. Saio huek otsailaren 2an gurasoei zuzendutakoaren jarraipena izan dira eta LHko 5 eta 6. eta DBH 1.,2.,3. eta 4. mailetako ikasleek parte hartu dute.

........Hitzaldi hauekin gure helburuak honako hauek izan dira:

........1. Sarean gerta daitezken arrisku nagusiak eta prebentziorako hartu beharreko neurriak azaltzea.
........2. Adingabeekiko komunikazioa hobetzea internet segurtasunez eta modu arduratsuan erabili dezaten
.........3. Ikasleek beraien kezkak et ardurak agertzeko aukera izatea.

2010/05/10

BAIONAN ETA MIARRITZEN BISITAN

Joan den barikuan, maiatzak 7, Frantseseko ikasleekin txango bat egin genuen Baiona eta Miarritzetik ikastolan ikasitakoa praktikatzeko asmoz.
Baionan Euskal Museoa bisitatu genuen eta Miarritzen hondartzan bokadiloa jan ondoren Txokolatearen museoa ikustera joan ginen. Hemengo azalpenak euskaraz eta frantsesez izan ziren. Azalpen guztiak entzun ondoren txokolate goxo-goxoa eta beroa edan, bakoitzarentzako eta etxekoentzako txokolatea erosi eta berriro autobusera etxerantza bueltatzeko.

2010/05/07

URDAIBAI AZTERTZEN

BBHko 3. mailako ikasleek egindako irtenaldian Sukarrietatik San Kristobal Busturiara, aukera izan zuten ekosistema ezberdinen eta paisaia aniztasunaren azterketa egiteko.

Txatxarramendiko artadia, kostaldea, padurak, hareatzak, landazabala, baso atlantiarra etab. kontrajartzeko aukera berezia ibilaldi honetan; zeinetan Sukarrietan hasita Txatxarramendi bisitatu ondoren, Abiña auzoa zeharkatuz eta auzobideak hartuta Axpera eta Madariaga dorretxera ailegatu ondoren, paisaia zoragarria dastatzeko unea heldu zen, Izaro irlan hasita Oiz mendirarte zabaltzen den ikuspegi ederra.

2010/05/04

IKASTOLAKO KIROLDEGIAREN INAUGURAZIOA


Eguenean, apirilaren 29an, Ikastolak kiroldegi berria inauguratu zuen. Bertara, Herriko beste ikastetxeetako ordezkariak, udaletxekoak, eta beste entitate-laguntzaile batzuk etorri ziren eta euren artean Elizbarrutiko ikastetxeetako zenbait ordezkari eta Gotzaia ere etorri ziren.

Ekitaldiari hasiera emateko ikastolako umeek agintari eta gonbidatu guztiei dantza batzuekin harrera egin zioten eta ondoren zuzendariaren, Begoña Zabaleta anderearen, hitz batzuekin inaugurazio ekitaldia hasi zen. Ondoren herriko Alkateak, Jose Mª Gorroño jaunak, eskerrak eman eta zoriontzeko hitz batzuk esan zituen. Jarraian Gotzaiak, Mario Iceta jaunak, eraikin berria bedeinkatu zuen. Ekitaldiari amaiera emateko ikastolako umeek dantza batzuk egin zituzten eta bertaratutako guztiei eskerrak eman eta gero denak lunch batera gonbidatu zituzten amaiera ezin hobea izan zedin.

GERNIKA SORTU ZUTENEKO EGUNA

.....................................................Ikusi bideoak: bideo1 bideo2
Eguaztenean, apirilaren 28an, Gernikako hiribildua sortu zutela 644 urte bete ziran, egun hori gogoratzen du urtero Gernikazarra historia taldeak.
Ekitaldi honetan gure Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek, DBH 2. mailako Ibai Urrutia eta Peio Aurre ikasleek parte hartu zuten beraien musikako irakaslea den Mertxe Arandiarekin txistua joaz. Urte haretan Gernika zena, txistularien poz eta alaitasunez oinez korritu genuen. Ibilaldi hau egin ondoren Foru plazan batu ginen, hemen ikastolako ikasle bik, Paul Escolar eta Lander Azkaratek, aurreskua dantzatu zuten. Ondoren hiri-gutuna irakurri, On Tellori zapia jarri eta ekitaldiari amaiera emateko Segundo Olaeta bandak eta Adineko abesbatzak nork bere piezak eskeini zituzten.

2010/04/22

LURRAREN EGUNA

(+) Informazio gehiago hemen.

2010/04/16

9. IDAZLAN KOADERNOA


Urtero bezala argitaratu da Gernika-Lumoko idazlan koadernoa. Aurten 9.edizioa izan da eta saridunekin egiten den ekitaldian San Fideleko honako ikasleak izan dira sarituak: Leire Olaeta, Edu Vallejo, Iker Silva, Iker Ansotegi, Peio Aurre, Iñaki Gabina, Ane Miren Arejita eta Alexander Uriarte.

2010/04/15

HIRUGARREN EGUNA SUKARRIETAN

............................................................................... .......(+)

Hirugarren eguna Sukarrietatik primeran joan da. Goizean proiektuan ibili gara ortuan ibili ginenak atzo sukaldean egon gara, kortan ibilitakoak ortura joan gara eta sukaldean ibili ginenak kortara. Arratsaldean, sendabelarrei buruzko informazio entzuten ibili gara eta ondoren sendabelarra aurkitzen ibili gara.Azkari orduan, sorgintzu bat etorri da Sukarrietako balkoira eta txokolatezko bokatak kendu dizkigu. Proba batzuk egin behar izan ditugu “bokaten mapa” lortzeko. Azkenean lortu ditugu bokata guztiak. Ederto gaude hemen, etxean baino hobeto!
................................................................(argazkiak hemen)

2010/04/14

ZUHAITZ EGUNA


Urtero bezala DBHko 3. mailakoek parte hartu dute zuhaitz egunean. Erreka egalean ibili ziren jo ta ke, 80 zuhaitz inguru sartu arte ordu bete eskasean. Ikastolara itzultzeko ez zuten halako abixadarik hartu ba!!

“BERTSOLARITZEN” bertso lehiaketa


Iaz bezala, aurton ere 6. mailako ikasleek Mendatako udalak antolatutako eskolarteko idatzizko bertso lehiaketan hartu dute parte. Otasailaren bukareran biadali zitzaizkien antolatzaileei ikasle bakoiotzaren lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren, 20 ikaslek izan dute martxoaren 21ean Mendatan ospatu den finalean parte hartzeko aukera.
Oier Irazabalek, Estanis Martinek eta Iñaki Argatxak aipamen bereziak izan dituzte eta oroigarri-plakak jaso dituzte.Horrez gain, beste batek zozketan saria lortu du.