2010/01/28

SARE SOZIALEN ETA INTERNETEN ARRISKUEN AURREAN GURE SEME-ALABAK NOLA BABESTU.


Datorren otsailaren 2rako,martitzenez, San Fidel Ikastolak hitzaldi bat antolatu du gurasoentzako, sare sozialen arriskuak direla-eta. Arratsaldeko 18:00etan izango da Elai-Alai aretoan. Pantallas Amigas erakudenko kide bat izango dugu hizlari.
Gaur egun pil-pilean dagoen gai interesgarri honeri buruzko deialdi hau nahi duzuen guztiontzat da.

GERNIKAKO MARIJESIEK BATUTAKO DIRUA 09-10 IKASTURTEKO GURE SOLIDARITATE PROIEKTURAKO ESKAINI DUTE.


Aurton Indiako Uplat eskualdearen mesederako bultzatu dugun kooperazio proiekturako eman dute Marijesiek eurek bildutako dirua. Guztira 2.265,88 euro izan dira.
Proiektu honi esker herrialde horretan euren lurraldetik desplazatu egin dituzten “ukiezin” kastakoei laguntza emango zaie. Hango lurrak ez dira batere emankorrak eta ezin dira nekazaritzatik bizi. Solive GKEren bitartez, 2.500 zuhaitz landatuko dituzte bizimodua aurrera atera dezaten. Batzuk fruta-arbolak izango dira eta beste batzuk egurra atera ahal izateko balioko diete.

LH 4. MAILA BAKE MUSEOKO TAILERRETARA


Urtarrilaren 27an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak bake museoak antolatutako tailerretara joan dira. Bertan ipuin polit bat entzun ondoren amaiera desberdinak pentsatu behar izan dituzte. Ondoren taldeka ipuin bat irakurri dute eta ipuineko amaiera adostu eta idatzi behar izan dute paper batean . Ondoren ipuinari marrazki polit bat egin eta talde bakoitzak bere ipuina irakurri du ozen .

( Klaseko 2 ordu erabili ditugu ekintza hau burutzeko)

2010/01/27

BRIÑASEN HERRITARTASUNA SOLIDARITATEA ETA LANKIDETZA PROIEKTUA LANTZEN


Aurten lehenengo aldiz, DBH bigarren mailako ikasleak “HERRITARTASUNA, SOLIDARITATEA ETA ELKARTASUNA” proiektua aurrera eramateko asmoarekin urtarrilean Briñasen izan dira. Egon, egon dira eta egin, egin dituzte ekintza interesgarri eta aproposak. Zorionak egindako lanagatik eta baita izan duten jarrera eta portaera onagatik.

LH 4. MAILA LIZEORA



Urtarrilaren 12an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak “ txoriburuak” izeneko pelikula ikustera joan gara lizeora. Pelikula oso polita eta interesgarria iruditu zaie ikasleei.

( Klaseko 2 ordu erabili ditugu ekintza hau burutzeko)

2010/01/15

EL CORREO


Abenduaren 12an 4.DBHko ikasleak “El Correo” egunkariaren errotatiba ikustera joan ginen.