2010/10/21

EUROPA PARKEAN


Argazkiotan ikusten den bezala, hiru urteko umeak euren andereñoekaz irteeratxoa egin zuten Europa parkera, udazken proiekturako hostoak biltzen. Beronen bidez, urtaroen aldaketak ere aztertu zituzten.

2010/10/05

EUSKAL JAIA GERNIKAN

Hamaiketako sasoia: SAN FIDEL ikastolan elkartu ziren Gernikako "URDAIBAI Kalean Kantuz" taldea eta Euskal Herriko beste hainbat kantu-talde. Euskal Jaia ospatzeko, gero kalez kale ibiliko zirenak gure kantu zaharrak kantatzen.

EUSKAL JAIA

Euskal Jaia dela eta, zapatuan, Gernikako Pasealekuan, umeen eskolarteko herri-kirolak jokatu ziren. Bertan, Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altubeko umeek hartu zuten parte.
Mailak: UMETXOAK (Benjaminak) /UMEAK(Alebinak).
Egin zituzten frogak:
Umetxoetan:Lokotz batzea, zaku-lasterketa, txinga-erute, soka-tira, gurdi eta ingudea, gizon-proba eta lasto-altxaketa.
Umeen mailan: Lokotz batzea, zaku-lasterketa, txinga-erute, soka-tira, gurdi eta ingudea, gizon-proba eta lasto-altxaketa.

LEHEN HEZKUNTZA AJANGIZEN

Lehen Hezkuntza osoa, ikasle eta irakasle, joan ginen Ajangizera urriaren 1ean ikasturteari ongi-etorria emateko. Jai eta jolas giro ederra bizi izan genuen hainbat jokotan eta dantzalditan parte hartuz.Eguraldia ere alde izan genuen.

2010/10/04

IRAKASLE IZANDAKOEI AGURRA JAI GIROAN

Joan den irailaren 24an ikastolak eskaini zien bere agurra hainbeste urtetan ikastolan lanean aritu izan diren bi irakasleri, hain zuzen ere, Araceli Vallejo eta Mª Jesús Solagureneri. Jarrai dezatela pozik bizitzaz gozatzen.

Aspaldi honetan dogu
jubilazio zoroa
danori gustatzen jaku
etorkizun oparoa
besteoi helduko jaku
oso arin zahartzaroa
ostera berandu samar
jubilatzeko bandoa
atzetik jasotzen dogu
Zapateroren tiroa
hain gaitza bihurtu jaku
guretzat erretiroa
Arazeli ta Marije
zuentzat gaurko giroa
jaso dagizuela gaur
guztion agur beroa


Dudarik gabe izan da
ulertzeko zoramena
baietza zen hasieran
gero ezetza, ze pena,
eta azkenean berriz
baietzaren hasperena
ah zelako nahastea zan
ez dakit zenbatgarrena
gaur zuena ospatzeko
hartu dogu eguena
goi-goian ipini gura
dogu zuen aipamena biok idatzi dozue
esker onaren txostena
eta opa deutsuegu
etorkizunik onena.