2011/12/22

HORRA, HORRA GURE OLENTZERO!


Badatoz Gabonak. Alaitasunez elkartasunean ospatu dugu ikastolan Gabon Jaia. Haur Hezkuntzako ikasleek, Lehen Hezkuntzakoek eta DBHkoek euren saiotxoak eskaini dizkigute eta baita irakasle eta langileek.
Zorionak denoi!

GABON MEZUA



APALTASUNEZ BIZI, DENOK BIZI GAITEZEN



SAN FIDEL IKASTOLAK GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUE

Aurton Haur Hezkuntzako umeek parte hartu dute  zorion-postalaren diseinuan eta hona hemen Unax Bareñok eginiko postala.

2011/12/21

DIRUA EZIN DA JAN


Bakarrik, azkenengo zuhaitza ebagitzen duzunean..
Bakarrik, azkenengo ibaia kutsatzen duzunean..
Bakarrik, azkenengo arraina hartzen duzunean..
Orduan jakingo duzu dirua ezin dela jan.

2011/12/07

DURANGOKO AZOKAN

Aurten ere Durangoko azokan izan gara, oraingoan DBH1 eta DBH2ko ikasleekin. Antolatu diren jarduera gehienetan parte hartzeko aukera ederra benetan!

ZIENTZIAREKIN SOLASEAN !

Abenduaren 2an, Donostia International Physics Center (DIPC-k) Donostiako Eureka! Zientzia museoan ospatutako goi mailako ikertzaile eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleen arteko topaketan parte hartu genuen DBH 4.mailako ikasle talde batekin.
Topaketa honetan, Pedro Miguel ETXENIKE (DIPC-eko presidentea) moderatzaile , Claude COHEN-TANNOUDJI (1977ko Fisika Nobel Saria) , Albert FERT (2007ko Fisika Nobel Saria) eta Juan Ignacio CIRAC (Asturias Printzea Saria 2006) izan ziren ikertzaile gonbidatuak.
Ekitaldiaren lehenengo atalean gonbidatutako zientifikoen aurkezpena egin ondoren,, ikastetxe desberdinetako ikasleek beraiek gelan prestatutako hainbat galdera egiteko aukera hobezina izan zuten.

ABENDUAREN 2an IZAN GENUEN IKASTOLAN TXARRI-JANA.

Abenduaren 2a

gaur lehenengo froga

mahai bueltan batu gara

afaltzen gustora

lasai guztiontzako

jana egongo da

prestatu dogulako

kriston txarriboda

(......)

...............................LH6A ( bertso guztiak ikusi )

Kontatzeko badogu

hemen historia

txarribodak badauka

bai kategoria

txarria hazi zuten

bihurtu lodia

eskertuko digu gaur

bere mejoria

(.......)

...........................LH6B ( bertso guztiak ikusi )

2011/12/03

EUSKARAREN ALDEKO DEKALOGOA

  1. Ikastolan, euskaraz gain, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea berasgarria da. Baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela eta euskaraz hitz egingo dut.

    2. Euskaldunak garela eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu.

    3. Euskararen erabileraren aldeko ekimenetan partaide izango naiz eta ikastolan, ikastola eta herria euskaldunduz.

    4. Ordenagailua eta sakelako telefoneen hizkuntza euskarara aldatuko dut.

    5. Euskaraz entzuten ditudan hitz berrien esanahia ikasten ahaleginduko naiz.

    6. Euskara bizirik justu-justu iraun duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudalako, euskara ongi ikasteaz gain, harrotasunez erabiliko dut erderakadarik bota gabe.

    7. Nire herrian euskaraz funtzionatzen duten zerbitzuak (telebista, irradia …) euskaraz ikusten eta entzuten ahaleginduko naiz ahal dudan guztietan.

    8. Euskara euskaldunon euskal arima da.

    9. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri edota produktuak erosi eta dastatu. Hori euskararekin ere egin daiteke.

    10. Noizbait norbaiti gazteleraz hitz egiten entzuten badiogu jakinda euskaraz badakiela, euskaraz hitz egiteko esango diogu.

    11. Gu baino gazteagoekin euskaraz egingo dugu.

    12. Euskaraz jakin arren gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako euskaraz jarraituko dut, Artze poetak esandakoa gogoratuz: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek erabi,……………”

    13. Nire inguruan bizi diren kultura eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza maiteko ditut.

    14. Guk euskaraz hitz egiten badugu, gazteagoek ere egingo dute.

    15. Euskarak beste hizkuntza garrantzitsuen maila berean egon behar du.

    16. Euskara gure altxorra da. Harro sentitu euskaraz hitz egitean.

    17. Euskara zertarako? Euskaldun izateko. Kultura ekarle dugu. Kantaria da euskara. Matematikoa eta logikoa da euskara. Poetikoa da euskara.

    18. Euskalherrian oraindik egiteko dagoen iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da.

    19. Euskaraz zuzenduko gara jendearengana. Ez badaki, esango digu.

EUSKARAREN EGUNA

Hizkuntzen aniztasuna

bultzatu

2011/12/01

SAN ANDRES, TXARRIAK ASKAN TRABES eta IKASTOLAN TXARRI-JANA.



Esaera zaharrak esaten duen bezala, txerri-jana egiteko sasoia heldu zaigu. GOGORATU!!, BARIKUAN, ABENDUAREN 2an, AFARIA IZANGO DUGU: Porrusalda, txerrikia, ardotxoa … Nagusiok sabela betetzen dugun bitartean, gaztetxoagoek Herri-kirolak izango dituzte. Eta gero berotzeko, BERTSO-SAIOAK, KANTAK eta DANTZALDIA.

5.MAILAKO IKASLEAK MADARIAGA DORRETXEAN

Urriaren 19an, euripean abiatu ginen Madariaga Dorretxera 5.mailako ikasleak. Bertan eman genuen goiza, hango begiraleekin ekintza ezberdinak egiten. Bazkal ondoren, euripean berriro, Sukarrietako San Antonio hondartzara joan ginen espezieak aztertzera. Alde batetik euria eta bestetik itsasoa… blai eginda amaitu genuen. Ederto ibili ginen eta konturatu orduko, trena hartu eta Ikastolara bueltatzeko ordua iritsi zitzaigun.

Egun bustia, baina era berean, interesgarri eta dibertigarria.


2011/11/22

CALZADA EGOITZAKO LITERATURA-LEHIAKETA

Beste behin, ikastolako 6. mailako ikasleek Calzada Egoitza Fundazioak antolatzen duen literatuta-lehiaketan parte hartu dute. Guztietatik hiru izan dira aukeratutako idazlanak eta euren egileak Oier Garcia, Uxue Aurre eta Jane Garcia. Azken honen lanak, lehiaketa horretako hirugarren saria lortu du. Horrez gain, ekintzaren oroigarri-plaka eskuratu du ikastolak.


2011/11/21

ARTE EDERRETAKO MUSEOKO ETA EITBKO BISITALDIA

( 2011ko azaroaren 11an 4.DBHkoekin )

ANTONIO LÓPEZEN ALDI BATEKO ERAKUSKETA

Antonio López ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibilaren osteko panorama espainiarreko artistarik pertsonalenetakoa da. Berrogeita hamarreko hamarkadatik, marrazkiak, grabatuak, pintura eta eskultura landu izan ditu, eta aire intenporaleko eta birtuosismo tekniko handiko lana sortu du, izaki eta objektuen agerpen errealistan oinarrituta. Bere errepertorio ikonografikoa arlo bisualaren errealitatetik abiatzen da beti, eta intimitatearen eta kanpoko handitasunaren arteko espazioetan murgiltzen da: erretratuetan, natura hiletan, barrualde eta etxeko objektuetan, eta panorama handietan, alegia.

2011/11/15

AZTERKOSTA

Atzo, azaroaren 14a, AZTERKOSTA egitera joan ginen LH3.mailako ikasleak, eta besteak beste, Urdaibaiko kostaldea aztertzeko aukera izan genuen.

Biodibertsitatea ikusi eta aztertu egin genuen, Mundakako, Laidatxu hondartzan.

Harrapatu genituen animaliak, itsas trikua, karramarro berdea, karramarro gorringoa, karramarro ermitaria, beltza (zapateroa) eskarra, zapaburuak, lapak, mojoiak, anemonak, karakolak…

Horren ostean, uraren kalitatearen gaineko ikerketa bat ere burutu zuten ikasleek, nitratoak (5ppm /nitratoen balore onargarria), fostafoa (4ppm/ uraren kalitatea txarra), oxigeno disolbatua (4ppm/kaltegarria espezie gehienentzat eta uraren tenperatura (16-17º) aztertuz.

Bazkal ostean, zarama bilketa egin zuten ikasleek, errekaondoko eta hondratzako gune ezberdinetatik

TXATXARRAMENDI-SUKARRIETA

Azaroaren 11n Sukarrietan dagoen Txatxarramendi irlara joan ginen LH 1.maila eta 2.mailakoak. Trenez joan ginen eta bertan ibilalditxo bat egin genuen hango zuhaitzak eta landareak aztertzen. Gero, parke batera abiatu ginen, trena hartu eta eguerdirako ikastetxean egon ginen.

2011/11/11

APARKABIZIAK


Mugikortasun jasangarriaren alde San Fidelen, aparkabizi berriak lehenengo egunetik estimatuak izan dira. Ikusten denez, gazteenetatik hasita handienak arte erabilera ematen die.

2011/11/10

EROSKETA BERDEA

Urriak 27an Busturiako Madariaga Dorretxean, Erosketa Berdeari buruzko prestakuntza saioa antolatu zen IHOBEren eskutik, eta Eskola Agenda 21en sartuta dauden Urdaibaiko ikastetxeak eskatuta, ikasturte honetan zentru guztiok daukagun gai amankomuna Erosketa Berdea baita. . Saio irekia izan da interesa daukan guztientzat, familia, ikasle, irakasle, … . Bertan eman zen aurkezpena ikusteko klikatu hemen.

2011/11/07

BURDIN MEATZARITZA

Urriak 21an eta 28an DBHko 2. mailakoak La Arboledara joan ginen. Bertan hainbat gauza egin genuen:

Goizean talde bi eginez paisaia eta meategiak ezagutzera abiatu ginen.

Lehedabizi ea zaintzen dugun gure ingurua eta zenbat zabor sortzen dugu jorratu genuen.

Bigarrenez Bizkaiko burdin meategien hainbat gai jorratu genietuen: burdinaren historia, meatzal-ustiapena, meategietako langileak eta euren tresnak, zer nolako azpiegiturak zituzten, garraiobideak e.a.

Geologia apur bat era aztertu genuen ikusi genuenean ateratzen zituzten mineralak.

Hamaiketako jan ondoren Peñas Negras Ingurumen Interpretazio zentrora joan ginen.

Zeozer nekatuta heldu ginen baina bazkaria janda berehala prest egon ginen lanerako

Amaitzeko eguna bideo bat eta maketa batzu ikusi genituen.

DBH 1. MAILA ARANTZAZU - OÑATI

Beste urte batez Arantzazuko ibilbide zoragarria egiten !! Arratsalde parterantz Oñatiko Natur Eskolara bajatu ginen mineralen tailerrak egitera eta egunari amaiera ematera.

2011/11/04

PLANETA ZAINDU DEZAGUN

2010. urtean Madariaga dorretxean , Busturian, Brasilgo konferentziara eramateko adostu zuten Euskadiko arduren eskutitza “planeta zaindu dezagun” :

Euskal confint 2010 (PDF)

Brasilian, 2010eko ekainean Planetako gazteen Arduren gutuna:

Brasil confint2010 (PDF)

IRAES21eko ikasleen DEIA , Brasilian edostutakoa zabaltzeko :

carteliraes (PDF)

2011/10/27

MADARIAGA DORRETXEAN

Gaur, urriaren 27an, Madariaga Dorretxera joan gara Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak, eta biodibertsitatearekin lotutako hainbat jarduera burutu dituzte ikasleek, besteak beste, biosferako hegazti eta landaretza ezagutzea paduran bertan. Belarkiak, zuhaixkak eta zuhaitzak identifikatu dituzte, eta horren ostean Madariaga Dorretxean beste hainbat ekintza egin dituzte: biogymkana eta ikerkuntza. Gure ondarea urbiletik ezagutzeko aukera paregabea izan da gaurko irteera!

2011/10/21

BERMEOKO ARRANTZALE MUSEOAN

Urriaren 18an LH 4.mailako ikasleak Bermeoko arrantzale museoa ikustera joan ginen. Bi txandatan sartu ginen eta bertan Arrantza egiteko modu desberdinen ganeko informazioa eman ziguten.

2011/10/07

URRIKO LEHEN ASTELEHENA

Urriaren 3an ganadu azoka ikustera joan ginen LH 4 .maila ikasleak. Animaliak ikusteaz gain euskal produktuak ere dastatu genituen, euskal pastela, gazta…

2011/10/03

EGUN BATEN OPERAN

Irailaren 30ean DBH 1. mailako ikasleok Euskalduna Jauregia bisitatu dugu “Simon Bocanegra” operaren prestaketa lanak ikusteko: jantziak, pelukak, dekoratuak… Euskaldunako instalazioak ere bisitatu ditugu: entseiu gelak, kamerinoak, eszenatokia…Esperientzia interesgarria izan da.

AJANGIZ

Aurton ere Lehen Hezkuntza osoa, ikasle eta irakasle, irailaren 30ean Ajangizera joan ginen ikasturteari ongi-etorria ematera.

2011/06/23

“ALCOHÓLICOS ANÓNIMOS” TALDEKOEKIN


Drogomenpekotasuna zer den ulertzeko “Alcohólicos Anónimos” taldeko hiru pertsona izan genituen ikastolan. Euren esperientzia entzuteko aukera izan zuten DBH 3 eta 4. mailako ikasleek.

DBH 4. MAILAKOAK EGOERA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Ekainaren 21ean Kaltzada egoitzara, Torre Zuri egoitzara eta Gorabidera joan ginen DBH 4. mailako ikasleekin, Gernikan berton ditugun beste egoera batzuk hurbiletik ezagutzeko asmoz.

DBH 1. MAILAKOAK TORRE ZURI EGOITZAN

Joan den ekainaren 6 eta 7an, ikasle hauek adinekoekin elkarbizitza esperientzia izan zuten. Adin ezberdineko belaunaldiak hurbiltzeko asmoz goiz bateko esperientzia bizi izan zuten.

2011/06/22

DBH 4.MAILAKO IKASLEEN AGURRA

Gaur, geure bizitzako etapa berezi baten amaiera ospatzen dugu. Orain arte gurekin egon diren eta bidaia luze honetan lagundu diguten lagun eta irakasleak agurtzeko ordua. Geure gogoan daukagu, ikastola honetara heldu ginen unea, sentitzen genuen zirrara eta urduritasuna. Azkenik, gela batetan sartu eta beste haur batzuekin batera eseri gintuzten. Orduan ez genekien zelako momentu onak igaroko genituen adiskide haiekin urte guzti hauetan zehar. Gelakide batzuk joan egin ziren, beste batzuk etortzen ziren bitartean. Era berean, hainbat irakasle izan ditugu, denak desberdinak eta ahaztezinak. Irakurtzen eta idazten irakatsi zigutenak, matematikekin lagundu zigutenak, kirola eginez dibertitzen irakatsi zigutenak, musikaren munduan sartu gintuztenak, geure hizkuntza eder hau zein beste asko irakatsi zigutenak…denetaz gogoratuko gara beraien ardura eta dedikazioagatik. Arraroa izango da goizeko 9etan ez ikustea bata bestea San Fidel Ikastola aurrean, baina badakigu hasten den guztia amaitzen dela, beraz hau atzean utzi eta aurrera jarraitu behar dugu. Gaurtik aurrera geure begirada beste horizonte batzuetarantz zuzenduta dago. Guztiok batera jarraitu izan dugun bidea bidegurutze batera heldu da eta bakoitzak bere aldetik jarraituko du. Denborak aurrera egin du eta jadanik ez gara gurasoen eskutik ikastolara etortzen ziren umetxoak, oraindik ametsez beteriko ibilbide luzea daukagu bizitzearren baina orain badakigu amestearekin ez dela nahikoa lan egin behar dugula nahi duguna lortzeko. Eskerrik asko San Fidel Ikastola hemen sortu diren adiskidetasunengatik eta betirako ikasita eramango ditugun gauzengatik.

AMAIAREN AGURRA

Lehen Hezkuntza 1.mailako andereño Amaiak ikasleak agurtu ditu .Ikasleek txokolatada eta jolasak eduki zituzten.

EL KARPIN ETA POZALAGUA

Lehen Hezkuntza 3 eta 4. mailako ikasleak El Karpin eta Pozalaguako kobazuloak ikustera joan ziren. Goizaldean Karpineko animaliak ikusten ibili ziren, ondoren bazkaldu eta kobazuloetara abiatu ziren. Egun ederra igaro zuten!

LHko 5 eta 6.MAILAKO IKASLEAK EL POBALEKO BURDINOLAN


Ekainaren 17an, LHko 5 eta 6.mailako ikasleak, El Pobaleko burdinolara joan ziren. Hara joan aurretik La Arena hondartzara abiatu ginen, han hamaiketakoa hartzeko eta hankak luzatzeko asmoarekin. Ondo pasatu zuten bertan egon ginen denbora laburrean.

El Pobaleko burdinolara abiatu ginen ostean. Barrura sartu aurretik urtegirantz egin genuen eta gero taldeko argazkiak atera genituen banbuen baso aurrean. Banbuen baso hau Bizkaian dagoen bakarra da. Egia esan, museoaren ingurua aparta da zuhaitz mota ezberdin asko dagoelako.

Jateko orduan Santurtzirantz egin genuen eta han zibuak eta dauden parkean geratu ginen etxera etorteko ordua egin arte.

Egun ederra pasatu zuten ikasleek eta hori garrantzitsuena. Datorren urterarte ez dago azken txangorik, baina ordurako, gero eta gutxiago falta da. Animo eta ondo izan!

2011/06/17

IZOTZEAN PATINATZEN!

DBH 1. mailako gure ikasle trebeak patinatzeko gaitasun itzela agertu zuten joan den ekainaren 10ean Donostian. Miraria badirudi ere, hasiera-hasieratik profesionalak bezala aritu ziren. Eta hain onak izanik, zelan ez, lehian aritu ziren lasterketak eta jokoak eginez. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, merezi izan zuen joateak.

2011/06/10

GOIZA EURITSU, ARRATSALDEA EGUZKITSU

Horrela labur dezakegu joan den astelehenean, ekainak 6, Gorlizera joan ginenok izan genuen eguraldia. Dena den, primeran pasatu genuen piraguan, kars eta arku-tiroketan eta arratsalde parterako hondartzan jan eta ausartenek bainutxo bat hartu zuten, besteok atsedena hartu eta oinak beratzen jartzen genituen bitartean.

2011/06/08

2010-2011 IKASTURTEARI AGURRA


Urtero bezala, joan den ekainaren 4an ospatu genuen Ikastolako jaia guraso, ikasle eta irakasleon artean. Egunak eman zuen hainbat ekintza egiteko eta parte hartu zutenak gustora eta gogoz aritu ziren: txistularien kalejira Gernikako kaleetatik, herri-kirolak, euskal dantzak, tonbola, herri-bazkaria, ikuskizunak, sarien zozketa eta amaierako dantzaldia. Arratsaldez umeentzako puzgarriak eta quads. Primeran ibili ginen!

LHko 1. ZIKLOKO TXANGOA


“Zein ondo pasatu dugun!” Hau izan zen txangoa egin ondoren umeengandik hartu genuen mezua.

Dena hasi zen goizeko 9:30ean Gernikatik Santurtzira abiatu ginenean; herriko parkera heldu eta: Aupa!!! Jolas leku eder bat. Eta jolastu, eta jan, eta jolastu eta jan….

Gero Santurtzitik Portugaletera oinez joan ginen; txalupak, ahateen etxeak uretan, itsasontzi ezberdinak… eta halako batean Bizkaiko Zubiaren aurrean aurkitu ginen. Hango bazteartekoan sartu eta beste aldera!. Berriro jan, edan, jolastu… eta autobusa hartu ondoren Akerlandara ailegatu ginen.

Leku ederra benetan! Izugarrizko landa bat arbolekin, jesarlekuak, mahaiak, iturria, txiringitoa, komunak ugari eta onena, eguraldia. Egun eguzkitsua. Jolastu, jolastu asko, erropa zikindu, disfrutatu eta 5:30erako etxera. Benetan zein egun ederra!

2011/06/02

SUKARRIETA

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak primeran dabiltza Sukarrietan . Bi taldetan banatuta daude batzuk Itsasadarra lantzen ibili dira eta beste batzuk lurra proiektuen dabiltza jo eta ke lanean .

2011/06/01

SANTANAPE 2011 – DANTZA ERAKUSTALDIA

Joan den barikuan, maiatzaren 27an, Ikastolako dantza taldeko umeek dantzen erakustaldia eskaini ziguten Santanapeko frontoian. Aurtengo saioan ehun bat umek parte hartu zuten eta gaur egungo musika erabiliz, ohizko dantzetatik atera ziren koreografia ezberdinak : “Hiru txito”, “”Esku dantza”, “Saragi dantza”, Sorgin danta”… eta “Euskal txotisa”. Umeak primeran egon ziren eta euskal giro alaia eta hunkigarriak harrapatu gintuen denok.

2011/05/31

IBAIALDE PROGRAMA


Maiatzaren 25ean, DBH 1. mailako ikasleek parte hartu zuten IBAIALDE programan. Baldatika errekera joan ziren uren kalitatea aztertzeko eta bertako landaredia eta animalien egoera behatzeko.

2011/05/23

MADARIAGA DORRETXEA

Maiatzaren 19 an LH 3. mailako ikasleak Madariaga dorretxera joan ziren. Goizean barkuan ibili ziren Laidako Dunak aztertzen eta arratsalde partean Madariaga dorretxean bisitaldi gidatua egin zuten. Egun ederra igaro zuten.

GERNIKAKO UDAL FOROA AGENDA 21


Maiatzaren 19an, goizeko 10etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean batu ziren herriko eta Barrutiako ikastetxe guztien Agenda 21eko ordezkariak . Eskolarteko Agenda 21eko foroa egin zen, bertan adostu ziren Udalari eskatuko zizkioten proposamenak.Ondoren, 12etan alkatea eta ingurumen teknikariaren aurrean azaldu zuten ikasturte honetan zehar burututako lana, hartu diren konpromisoak ikastola iraunkor baten alde, eta Udalari proposamenak luzatu zizkioten herria garatzen joan dadin modu iraunkorragoan.

Argi gelditu zen ikasleen borondatea: hondakinen kudeaketa hobetzea, 5. edukiontzi bat izatea hondakin organikoa biltzeko eta ondoren herri edo eskualde mailan konpostaia egitea. Horrela, ikasturte honetan, zentru guztietan hasiberri dugun konposta sortzeko proiektuak jarraipena izango luke herri mailan.

Konpromisoak (PDF)

2011/05/20

PRIMERAKO SUKALDARIAK STA. JOAKINA EGUNEAN

Sta. Joakinaren omenez antolatutako jaian hor izan ditugu ikasleak amantal eta apaingarriekin. Txikienek “salda bero-beroa” eskaini digute euren dantzekin; sandwich apartekoak prestatu dituzte beste batzuk; guzti horri gehitu gure betiko patata-tortilla eta gozozaleentzako txokolatezko pastelak.

Baina noski, hainbeste janarirekin kirola ere egin behar. Eta horretarako…. Olinpiadak!

Ezin hobeto pasatu dugu!

IKASTOLAKO IKASLEEK LOURDES ARRIETAri OMENALDIA



Joan den maiatzaren 18an, Lizeoan batu ginen gure kide izandako Lourdes Arrietari omenaldia eskaintzeko. Berak hainbeste gozatzen zuen ikasleek egindakoaz eta bera gogoratzeko zer hobeto umeek egindakoa erakustea baino.

Oraingo honetan

, dantzarekin hasi, antzerki taldearen antzezlanarekin jarraitu eta abesbatzarekin bukatu genuen.

“Asteburu aztoratua” antzezlaneko u

me bihurrien ostean etorri ziren “Broadway”ko musikalekoak: New York New York, Cabaret, ABBA eta Grease. Yaiza Cid Foruriaren gidaritzapean, LHko ikasleek euren abestiekin eta dantzekin poztu gintuzten.

Zorionak denentzat!

2011/05/18

4. DBH ko IKASLEAK GUGGENHEIM-en



2011ko maiatzak 11 4. DBH ko ikasleak Guggenheim-ko bisitaldia erakusketa hauek ikustera:
· Denboraren materia
· Bitarte argitsua
· Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936

2011/05/17

EUROPEAR ELKARTRUKEKO IKASLE HOLANDARRAK GERNIKAN

Joan den maiatzaren 10en heldu ziren Groningen hiriko ikasleak Gernikara. Aste bete bizi izan dira gure artean eskolako programa didaktikoa jarraituz eta denbora librean gure ikasle euskaldunekin batera gozatuz.

Esku artean izan dugun proiektua urarekin loturik zegoen. Hori dela-eta, astean zehar hainbat ekintza burutu izan ditugu Urdaibai Biosfera Erreserbaren inguruan: Santimamiñeko kobak, Atxarreko San Pedrora igoera, Madariaga dorretxeko programa didaktikoa, San Juan de Gazteluatxe… Horrekin batera ikastolan berton prestatu dugu erakusketa bat uraren inguruan eta baita gure errotei buruzkoa, konparatuz Holandako errotak eta gureak.

Egun hauetan ingelesa izan da gure artean erabilitako hizkuntza eta ikasleek benetan izan dute aukera euren ingeles maila hobetzeko.