2011/05/31

IBAIALDE PROGRAMA


Maiatzaren 25ean, DBH 1. mailako ikasleek parte hartu zuten IBAIALDE programan. Baldatika errekera joan ziren uren kalitatea aztertzeko eta bertako landaredia eta animalien egoera behatzeko.

2011/05/23

MADARIAGA DORRETXEA

Maiatzaren 19 an LH 3. mailako ikasleak Madariaga dorretxera joan ziren. Goizean barkuan ibili ziren Laidako Dunak aztertzen eta arratsalde partean Madariaga dorretxean bisitaldi gidatua egin zuten. Egun ederra igaro zuten.

GERNIKAKO UDAL FOROA AGENDA 21


Maiatzaren 19an, goizeko 10etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean batu ziren herriko eta Barrutiako ikastetxe guztien Agenda 21eko ordezkariak . Eskolarteko Agenda 21eko foroa egin zen, bertan adostu ziren Udalari eskatuko zizkioten proposamenak.Ondoren, 12etan alkatea eta ingurumen teknikariaren aurrean azaldu zuten ikasturte honetan zehar burututako lana, hartu diren konpromisoak ikastola iraunkor baten alde, eta Udalari proposamenak luzatu zizkioten herria garatzen joan dadin modu iraunkorragoan.

Argi gelditu zen ikasleen borondatea: hondakinen kudeaketa hobetzea, 5. edukiontzi bat izatea hondakin organikoa biltzeko eta ondoren herri edo eskualde mailan konpostaia egitea. Horrela, ikasturte honetan, zentru guztietan hasiberri dugun konposta sortzeko proiektuak jarraipena izango luke herri mailan.

Konpromisoak (PDF)

2011/05/20

PRIMERAKO SUKALDARIAK STA. JOAKINA EGUNEAN

Sta. Joakinaren omenez antolatutako jaian hor izan ditugu ikasleak amantal eta apaingarriekin. Txikienek “salda bero-beroa” eskaini digute euren dantzekin; sandwich apartekoak prestatu dituzte beste batzuk; guzti horri gehitu gure betiko patata-tortilla eta gozozaleentzako txokolatezko pastelak.

Baina noski, hainbeste janarirekin kirola ere egin behar. Eta horretarako…. Olinpiadak!

Ezin hobeto pasatu dugu!

IKASTOLAKO IKASLEEK LOURDES ARRIETAri OMENALDIA



Joan den maiatzaren 18an, Lizeoan batu ginen gure kide izandako Lourdes Arrietari omenaldia eskaintzeko. Berak hainbeste gozatzen zuen ikasleek egindakoaz eta bera gogoratzeko zer hobeto umeek egindakoa erakustea baino.

Oraingo honetan

, dantzarekin hasi, antzerki taldearen antzezlanarekin jarraitu eta abesbatzarekin bukatu genuen.

“Asteburu aztoratua” antzezlaneko u

me bihurrien ostean etorri ziren “Broadway”ko musikalekoak: New York New York, Cabaret, ABBA eta Grease. Yaiza Cid Foruriaren gidaritzapean, LHko ikasleek euren abestiekin eta dantzekin poztu gintuzten.

Zorionak denentzat!

2011/05/18

4. DBH ko IKASLEAK GUGGENHEIM-en



2011ko maiatzak 11 4. DBH ko ikasleak Guggenheim-ko bisitaldia erakusketa hauek ikustera:
· Denboraren materia
· Bitarte argitsua
· Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936

2011/05/17

EUROPEAR ELKARTRUKEKO IKASLE HOLANDARRAK GERNIKAN

Joan den maiatzaren 10en heldu ziren Groningen hiriko ikasleak Gernikara. Aste bete bizi izan dira gure artean eskolako programa didaktikoa jarraituz eta denbora librean gure ikasle euskaldunekin batera gozatuz.

Esku artean izan dugun proiektua urarekin loturik zegoen. Hori dela-eta, astean zehar hainbat ekintza burutu izan ditugu Urdaibai Biosfera Erreserbaren inguruan: Santimamiñeko kobak, Atxarreko San Pedrora igoera, Madariaga dorretxeko programa didaktikoa, San Juan de Gazteluatxe… Horrekin batera ikastolan berton prestatu dugu erakusketa bat uraren inguruan eta baita gure errotei buruzkoa, konparatuz Holandako errotak eta gureak.

Egun hauetan ingelesa izan da gure artean erabilitako hizkuntza eta ikasleek benetan izan dute aukera euren ingeles maila hobetzeko.

BIZKAIKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Elene Egiarte, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Bizkaiko eskolarteko bertsolari txapelketaren finalean 3.saria eskuratu du.

Sari banaketa, arratsaldeko 17:30etan izan da, Gernikako Foruen Plazan. Idatzizkoaren finala baino lehen, Seber Altube ikastolan izan dute Bizkaiko Ikastolen Elkarteak aurten ere hutsik egin gabe antolatu duen Bizkaiko eskolarteko XXVII. idatzizko bertso txapelketaren finala.

Parte hartze handia eta zabala egon da aurten ere eta eskualdeka banatuta ikastetxe eta ikastola gehienetako ikasle bertsozale eta bertsolariak hurreratu dira Gernikara eta egin dituzte idatzizko bertsoak.

Ordu bete bat izan dute bertsolari gazteek orri zuria bertsoz betetzeko. Gaia jarrita bertso bi egin dituzte eta lau oinak emanda bertso bat osatu dute zortziko txikian. Final honetara, kanporaketak pasa izan dituzten bertsolariak hurreratu dira eta gaur bertan, Gernikako finalean Elene Egiarte ikasleak zorte ona bere lagun izan du.