2012/12/21

GABON JAIA ETA GABON MEZUA: ELKARBANATUZ HAZI.


Gabonak hemen ditugula-eta, denok elkarrekin jai handia ospatu dugu. Gabon mezuak irakurri dira eta jarraian kanta, dantza eta txistu ekitaldia izan dugu ikasle eta irakasleen partehartzearekin.  Bukatzeko Olentzero etorri zaigu intxaur eta polboroiekin txikitxoenen ilusioa bizteko.

BELENAK MATERIAL BERZIKLATUA ERABILIZ

LH5. ETA 6.. MAILAKO IKASLEEK EGINDAKO BELENAK MATERIAL BERZIKLATUA ERABILIZ
Epaileak: LH ko 1.,2.,3.,4. eta DBHko 1.,2.,3. eta 4. mailetako geletako ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko ordezkariak izan dira.

Sailkapena hau da:
1goa  4 zenbakia duenak eta egileak hauek dira: Jone Otazua,  Amaia Zabalandikoetxea, Olatz Silva, Nerea Vazquez eta Julia Gabor LH 5. mailako ikasleak.


2. 16 zenbakia duenak eta egileak hauek dira: Naroa Arandia, Maria Egiarte, Olatz Caloca, Maite Etxebarria eta Izarra Escribano LH 5. mailako ikasleak.


3.   7 eta 3 zenbakia dutenak eta egileak hauek dira:

7 zenbakia: Mikel Aldai, Ane Caballero, Ixone Artetxe, Koldo Intxausti eta Aitor Etxaniz.
3 zenbakia: Olatz Arejita, Iratí Aranzabal, Aitzol Baraiazarra eta Ohiane Antxustegi.

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!!!!!!!!!!!!
Gernika-Lumon, 2012ko abenduaren 20an

GABON POSTALA


Aurton Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute  zorion-postalaren diseinuan. Lan ederrak prestatu dituzte ikasleek, 24 guztira. Postala egiteko aukeratu dugun lanaren egileak,  Jon Larruzea, Gontzal Mendibe, Unai Gerrikaetxebarria, Mikel Fernandez, Iker Amunategi eta Gaizka Basterretxea izan dira.
LH 5.maila)

2012/12/20

ZIENTZIAREKIN SOLASEAN ! 2012



Aurten ere, abenduaren 18an, Donostia International Physic Center-ek  (DIPC-k) ZIENTZIAREKIN SOLASEAN  ! topaketen edizio berri batean parte hartu dugu DBH 4.mailako ikasle batzurekin.

         Topaketa hauen helburua zientzia eta tecnologia ikasketetarako bokazioak bultzatzea izanik, ikasleek aurretiz gelan prestatutako zenbait galdera planteatzeko aukera izan zuten.

          Ekitaldi honetan Biomedikuntza arloan izen handiko hiru zientzilari hauek  izan ziren gonbidatuak : Aaron CIECHANOVER  (Kimikako Nobel Saria 2004), Sir Tim HUNT (Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria 2001), Ginés MORATA (Asturiasko Printzipe Saria 2007) eta Pedro Miguel ETXENIKE (DIPC-ko presidentea) moderatzaile gisa.       


2012/12/19

DBH 4. MAILA



Abenduaren 13an azken urteotan egin ohi dugunez, EITB  eta Arte Ederretako Museoan izan ginen.  Esperientzia polita Irrati-telebista barrutik ikusi eta ezagutzea.  Museoan, Boteroren margolanak ezagutzeko aukera izan genuen. 

2012/12/04

EUSKARA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK


Ikastolako Normalkuntza Batzordeak hainbat informazio jarri nahi du zuen eskuetan EUSKARA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK direla-eta.

1.Euskarazko IKTen inbentarioa aurki daiteke helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/iktinbentarioa

2. Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa: www.itzultzailea.euskadi.net.  (Baina kontuz erabili behar da. Itzuli eta gero orraztu egin behar da batzuetan).

3. Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean daude.

4. Euskarazko Software tresnak erabiltzaileen eskura helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/euskara.soft
Sistema eragileei  dagokionez, Windows erabiliz gero, gaztelaniazko bertsioaren gainean euskarazko interfaze-paketea instalatu eta  pantailak euskaraz agertuko dira. Norberaren bertsioaren arabera aukeratu behar da paketea: Microsoft Windows 7, Microsoft Vista eta Microsoft XP.
Bulegotikan eta Ofimatikan ere, Microsoft Office-ren (Word, Excel, Power Point, Outlook) euskarazko interfaze-paketea deskarga daiteke. Instalatzeko, beharrezkoa da gaztelaniazko bertsioa instalatuta edukitzea. Honako hauek dira euskara dauden bertsioak: Microsoft Office 2003,2007 eta 2010. Eta software libreko OpenOffice.org edo LibreOffice erabiliz gero, euskarazko bertsioak har daitezke.

5. Euskara hizkuntzaren zuzentzaile ortografikoa: Xuxen da.
Microsoft Officeren bertsioetan integratuta badago ere, bertsio eguneratuak eskaintzen dira www.euskara .euskadi.net webgunean. Gainera OpenOffice-n (LibreOffice-n ) txertatzeko bertsioa ere hor dago eskuragarri.

6. Hiztegiak eta terminologia-bankuak: www.euskara.euskadi.net/euskalterm

Informazio hau mesedegarria izango zaizuelakoan gaude. 

2012/12/02

EUSKARAREN ALDEKO DEKALOGOA


Ikastolan, euskaraz gain, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea berasgarria da. Baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela eta euskaraz hitz egingo dut.
2. Euskaldunak garela eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu.
3. Euskararen erabileraren aldeko ekimenetan partaide izango naiz eta ikastolan, ikastola eta herria euskaldunduz.
4. Ordenagailua eta sakelako telefoneen hizkuntza euskarara aldatuko dut.
5. Euskaraz entzuten ditudan hitz berrien esanahia ikasten ahaleginduko naiz.
6. Euskara bizirik justu-justu iraun duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudalako, euskara ongi ikasteaz gain, harrotasunez erabiliko dut erderakadarik bota gabe.
7. Nire herrian euskaraz funtzionatzen duten zerbitzuak (telebista, irradia …) euskaraz ikusten eta entzuten ahaleginduko naiz ahal dudan guztietan.
8. Euskara euskaldunon euskal arima da.
9. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri edota produktuak erosi eta dastatu. Hori euskararekin ere egin daiteke.
10. Noizbait norbaiti gazteleraz hitz egiten entzuten badiogu jakinda euskaraz badakiela, euskaraz hitz egiteko esango diogu.
11. Gu baino gazteagoekin euskaraz egingo dugu.
12. Euskaraz jakin arren gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako euskaraz jarraituko dut, Artze poetak esandakoa gogoratuz: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek erabi,……………”
13. Nire inguruan bizi diren kultura eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza maiteko ditut.
14. Guk euskaraz hitz egiten badugu, gazteagoek ere egingo dute.
15. Euskarak beste hizkuntza garrantzitsuen maila berean egon behar du.

16. Euskara gure altxorra da. Harro sentitu euskaraz hitz egitean.
17. Euskara zertarako? Euskaldun izateko. Kultura ekarle dugu. Kantaria da euskara. Matematikoa eta logikoa da euskara. Poetikoa da euskara.
18. Euskalherrian oraindik egiteko dagoen iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da.
19. Euskaraz zuzenduko gara jendearengana. Ez badaki, esango digu.

2012/11/30

GOIZEKO IZARRA TALDEARI OMENALDIA

                                                                       (argazkiak hemen

1                                                                  2

Hogeita hemeretzi                                 Euskal dantzak ikasi
urte joan dira                                          arratsaldeetan,
eta hona merezi                                     Almiken ta Logroñon
daben despedida.                                  udalekuetan,
Zeruko goizetako                                    a zenbat abentura
izarren harira                                           inauterietan,
bada orain jarriko                                   denak josita dagoz
atzera begira                                           oroitzapenetan.


            3                                                                  4

Txitxiburduntzietan                                  Pasatako denbora
txorizoen jana                                          izan da edarra
indartu egiten zen                                   etapa honek dauka
gure harremana.                                     amait beharra.
Euskara maiteari                                    Irribarre bihurtu
guztia emana,                                         dezagun negarra
eskertu gura dogu                                  agur bihotz-bihotzez
bolondresen lana.                                   GOIZEKO IZARRA!

                                                                  (Ander Elortegi)      

2012/11/28

CALZADA EGOITZAKO LITERATURA-LEHIAKETA


Beste behin, ikastolako 6. mailako ikasleek Calzada Egoitza Fundazioak antolatzen duen literatuta-lehiaketan parte hartu dute.  Guztietatik hiru izan dira aukeratutako idazlanak eta euren egileak  Aitzol Baraiazarra, Ga-Deuk  Yang eta Leire Gordo. Azken honen lanak, lehiaketa horretako hirugarren  saria lortu du. Horrez gain, ekintzaren oroigarri-plaka eskuratu du ikastolak.

ELHUYAR OLINPIADAK



Zorionak DBH 2A gelako ikasleei!

Aurton Elhuyar olinpiadako lehenengo frogan parte hartu ondoren hirugarren postua lortu dute. “Hodei ehiztariak izenburuarekin, hodeiei buruzko Powerpoint oso originala egin zuten. Ia bi hilabetez lanean jardun ondoren, epaileek baloratu eta  puntuazio oso ona eskuratu izan dute.

Oso harro gaude gure ikasleek egindako lanarekin!

Beraien Powerpointa ikusi nahi izanez gero hemen daukazue esteka:

2012/11/13

ZUZENAK FUNDAZIORA IRTEERA

                                         Vitoria-Gasteiz, 2012ko Azaroaren 5a

Zuzenak Fundaziora gure DBH4ko ikasleek egindako irteera erabat oparoa izan dela esan dezakegu. Ezgaitasun edo urritasun fisiko eta sentsorialak dituzten pertsonen azaletan jartzeko aukera paregabea izan dute, irteera honen helburu nagusia bete delarik, sentsibilizazioa. Jarduera mota hauek gure ikasleak sentsibilizatzeaz gain, enpatia lantzeko ere balio dutela ondorioztatu dezakegu. Gainera ikasleek oso ondo pasatu dute, jarduera mota ezberdinak etengabe burutuz. Beraz, irteera honen bidez proposatutako helburuak bete direla ziurtatu dezakegu.

Asteleheneko irteera DBH4ko ikasleek egin zuten bezala, gure DBH3ko ikasleek ere Zuzenak Fundaziora irteera egin dute azaroaren 9an. Helburuak betetzeaz gain, ikasleek primeran pasatu dute, bertako begiraleen lana ere beraien alaitasun eta prestutasunaz erraztuz.

Esan beharra dago beraz, irteera hau egitea erabat aberasgarria izan dela bai ikasle eta bai irakasleentzat. 

2012/11/09

6.MAILAKO IKASLEAK FORU ALDUNDIAN ETA ALHONDIGAN



Azaroaren 2an 6.mailako ikasleak Foru Aldundia bisiatzera joan ziren. Hiru ordu laurdeneko bisitan, eraikina eta bere historia ezagutu zituzten. Bisita amaituta, Guggenheim aldera egin zuten bertan bazkaldu eta zabuetan jolastera. Gero, ordu bietarako, Alhondigako igerilekura joan ziren. Ordubete uretan ederki pasa ondoren, Ikastolara bueltatzeko garaia iritsi zen.
Egun oso polita pasa zuten gure ikasleek!!!

LH 3.MAILAKOAK AZTERKOSTAN


Urriaren 31an Azterkosta egitera joan ginen Mundakako hondartzara. Eguraldi oso ona  izan genuen eta  ikasleak umore onarekin hondartzatik ibili ziren animaliak harrapatzen eta uren kalitatea aztertzen. Goiz polita izan zen!!

LEMON CAKE


Urriaren 24ean Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleek  ingelesean landutako limoizko pastela eginda ekarri zuten. Etxera gelan landutako errezeta eraman zuten eta osagaiak erosi ondoren pastel gozo-gozoa egin zuten etxean.  Ingeleseko orduan, abestia entzun ondoren zirkulu bat egin eta bertan eserita pastela jan zuten.

6.MAILAKO IKASLEAK URKIOLAN


Joan den urriaren 24an, LH6.mailako ikasleek Urkiolako Parke Naturalera egin zuten irteera. Toki-Alai Interpretazio Zentroa ezagutzeaz aparte, bertako zuhaitzak ezagutu ahal izan zituzten, animalien arrastoak aztertu, prismatikoekin txoriak gertu-gertutik ikusi… Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten gure ikasleek natura erdian. 

2012/10/23

LEA ARTBAI


Kalitatea topera!  Programari ekin genion Lea-Artibain.  Ardiak eta gazta ustiaketa, barazkien kooperatibaren funtzionamendua eta txakoli ustiaketara bisitak eginez.

2012/10/05

Kid's Gernika 2012


2012/10/01

AJANGIZKO EGUNA



Irailaren 28an, ohi denez, Lehen Hezkuntza eguna ospatu genuen Ajangizen. Bertako helburua gure ikaskideak elkar hobeto ezagutzea eta horrela harremanak sendotzea da.
Hara  heldu  eta segituan musika ipini genuen herriko plazan. Dantza egin zuten gogo bizian. Hura bai polita ikusteko! Hamaiketakoa jan eta gero jokoekin hasi ginen.
Ordu batak laurden gutxi inguruan  bazkaltzen hasi ginen.
Bazkal osterako jolas-txokoak antolatu genituen.
Laurak eta hogeian izan ginen bueltan Ikastolan. 
Pozik eta gustura pasatu genuela eguna esan beharra dago.
Hau guztia ikusita, urtero egin behar den ekintza dela  ezin  da ukatu.

2012/09/26

JANTOKI EKOLOGIKOAGOA EGITEN SAN FIDELEN



Ikasturteari hasiera eman diogu,  eta horrekin batera, erronka berri bat aurrera egiteko asmoa.
Askoraren inplikazioari esker lortu dugu ikastolako jatordu guztietako %40an  elikagai ekologikoren bat sartzea, honako hauek izango direlarik: pasta, ortuari eta fruituak.
Eskolako Agenda 21aren barruan sortutako kezka izanik, eta hobekuntza moduan hartuta, joan  den ikasturtean zehar ekin genion egitasmo honeri. Itxura ematea lortu genuen  eta azkenean akordio batera heldu ginen jantokiko kudeatzaileekin.
Hurrengo ikasturteetan zehar garatzen joango den proiektua da, kalitatearen eta osasunaren hobe beharrez ari gara, eta era berean,  bertoko produktua eta kalitatezkoaren alde balantza ezarriz.

2012/06/28

KALE DOR KAYIKO SARIAK

XIII. edizioan, San Fidel ikastolako LH 6. mailako Ricardo Gabor saritua izan da, eskolan izan duen arrakastagatik. Sari banaketa, ekainaren 21ean Deustuko unibertsitatean izan zen. ZORIONAK!!! 

2012/06/25

SUKARRIETATIK BUELTAN


                                                        argazkiak hemen
Sukarrietatik bueltan  etorri gara. LH 4. mailako ikasleak primeran ibili dira, ekintza , tailer eta lan handia egin ondoren. 

2012/06/20

LH 4. MAILA SUKARRIETAN


                                                 argazki gehiago hemen  (+)                    
Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleak Sukarrietatik gabiltza. Atzo, goizean,  “Lurra” eta “Basoa” proiektuekin hasi ginen. Bazkaldu ondoren, lagun berriekin jolastu eta berriro ere proiektuetara joan ginen. Basokoak urdaibaiko paisaia ikuskatzera joan ziren eta Lurra proiektukoak bertoko basotxora joan eta  gatz minerala nondik ateratzen den  ikasi zuten. Arratsaldean, tailerrak burutu genituen. Ederto gabiltza hemendik!!!

2012/06/14

LH 4 A GORLIZEN

Maiatzaren 13an LH 4 A ko ikasleak Gorlizeko “Troka Abenturara” joan ziren. Bertan 4 ekintza egin zituzten egun guztian zehar. Goizean, Ginkana eta arku-tiroa egin zuten, ondoren bazkaldu eta bainua hartu zuten. Arratsaldean, bodyboard eta tirolina egin zuten.  Eguraldiak ere lagundu zien eta egun ederra igaro zuten.
                                                                                                                                                                     argazkiak hemen

2012/06/11

“ESKOLA JASANGARRIA”ren ziurtagiria berriztea lortu dugu


Duela 7 urte hasitako bidean etsi ez eta 2008an lortutako “Eskola Jasangarriaren ziurtagiria” berriztu dugu aurton. Eskola jasangarrien sarean mantentzea bermatzen gaitu besteak beste agiri honek. Urte hauetan egindako lanaren errekonozimendua da, eta horrek poztu egiten du, honetan ikasleek batez ere protagonistak izanik, baina, gainontzeko estamentuen lana eta ahalegina alde batera utzi barik: sukaldeko langileak, garbitasunekoak, orokorrean  langile ez dozenteak, zuzendaritza, irakasleak eta familiak. Beraz denei ZORIONAK!!!! 

Ea denon artean lortzen dugun mundu jasangarriago batean bizitzea. Ez bada orain , noiz??

EUSKAL III CONFINT MADARIAGA DORRETXEAN

Nazioarteko Haur eta Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta, prozesu interaktiboa da, eta aldi berean pedagogia kanpaina ere bai,  hezkuntza mundura dakarrelarik ingurumen politikaren dimentsioa. Prozesu eraikitzailea izanik lagunartean bildu eta proposatutako gaiei buruz hausnartuz, hautatu egiten dituzteordezkariak hartutako erabakiak erameteko beste instantziatara. Hauek barneratzen dituztelarik maila ezberdinetako konferentziak: eskola, erkidego, herri, kontinente eta nazioarteko esparruan.
Confint (Conferencia Internacional Infantojuvenil) garrantzia dauka aukera hezitzaile moduan  esperientziak konpartitzeko, hausnerkatarako eta ahotsa izateko  agintarien aurrean  euren inguruko eta planetako  jasangarritasunari buruz; eta parte hartzeko nazioarteko proiektuan eskola mailan, autonomikoan, estatu mailan eta europa mailan, zeinetan  pentsamendu globala eta  tokiko ekintza transformatzaileak errealitate egiten diren aldi oro.

2012ko urtarrilean estatu mailako I Konferentzia: Vamos a Cuidar el Planeta,  ospatu zen Gasteizen  7 erkidegoetako  DbHko 1. zikloko 100 gaztek parte hartu zuten.
Gazteen europak I konferentzian: Bruselan  maiatzaren 14tik 16ra , “Zain dezagun Planeta” , 14 herrialdetako 65 gazteek parte hartu dute.
Gazteek Gasteizen  “ Jovenes unidos actuando hacia un futuro sostenible” agiria idatzi zuten, eta  Bruselan “ Agintari Politikoei gutun irekia” idatzi zuten. Idazki biak eta informnazio gehigarria estatuko Confinteko blogean aurki daiteke ( blog de la Confint Estatal)
(texto en castellano aquí)
 III euskal confint-ari buruzko informazio gehiago hemen

BAZKARI JASANGARRIAGOAREN ALDE IKASTOLAN


Datorren ikasturtetik aurrera jantokian emango diren jatorduen %40-an produktu ekologikoa izango da.
Agenda21 programaren barruan garatzen ari garen eskola jasangarriagoa izateko ekimen ezberdinen barruan, datorren ikasturtetik auurrera beste erronka bati aurre egiteko prest gaude: bertoko produktua eta sasoikoa kontsumitzeko ahaleginak egingo ditugularik.
Askoraren zerbitzuak bermatzen digu barazki, fruitu eta pasta ekologikoa kontsumitzea bazkarian, horretarako Urdaibaiko eta Euskal Herriko  produktore ezberdinekin hartu emanean ezarri dira.
Ea denon onerako eta denen partetik borondatea ipinita aurrera ateratzen dugun helburu osasuntsu  eta jasangarria duen proiektu hau.
On egin!!!!

BASERRITARREN LANAK


Lehen Hezkuntza 4. mailako ikasleek, Inagrosalutek eta Hazik  antolaturiko “ Baserritarren lanen garrantzia gure eguneroko bizitzan” lehiaketan parte  hartu eta irabazi egin dute. Lehiaketarako ikasleek lan desberdinak egin zituzten;  inkestak prestatu baserritarrei  egiteko, Gernikako merkatura joan baserritarrekin hitz egitera, baserritarrek esandakoarekin eta batutako informazio guztiarekin iritzi bat idatzi baserriko egoerari buruz eta power point bat egin egindako lan guztiekin lehiaketara bidaltzeko. Saria abentura anitzeko jardueren jardunaldi oso batean parte hartzea izango da. Zorionak egindako lanagatik!

IKASTURTE AMAIERAKO JAIA!!


Zapatuan ikastolan bildu ginen ume, guraso eta irakasle egun eder bat igarotzeko. Txistu eta dantza ekitaldiak, paperezko jantziak, paint-ball, jokoak, zozketak eta bazkari ederra. Ume eta nagusi, denok gustora.
                                                        (+) argazki gehiago hemen

2012/06/01

ANTZERKIA ETA ABESBATZA LIZEOAN

                                                               argazki gehiago hemen

Atzo, maiatzaren 31n, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara artekoek eskaini ziguten antzerki, kanta eta dantza ekitaldia.
Ikasturtean zehar lanean aritu ondoren, guraso, ikasle eta irakaslek gozatu ahal izan genuen Autobusaren zain antzerki lanaz. Ikastolako abesbatzak bost kanta eskaini zituen : Ease ondawn the road, Jailhouse rock, West side store, Supercalifrajilistico  eta Denok batera. Goi maila erakutsi zuten bertako antzezle eta abeslariek. Benetan lan polita! Zorionak denei, eta hemendik Hollywood-era!


HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK, OKIN!

                                                  argazki gehiago hemen

Gustora ibili dira gure umeak irin artean. Ogiaren osagaiak zeintzuk diren ikasi dute eta gero praktikan jarri ditu. Ogi biribil dotoreak egin dituzte eta itxuraz gain, zaporea ere primerakoa izan da.

“I’M BIODIVERSITY”

                                                                argazki gehiago hemen
Ikastola sarreran ikusgai dago biodibertsitatearen inguruan DBH 3. mailako ikasleek egindako lana. Lan hau Europear Elkartrukearen programaren barruan kokatu da, eta ikasle euskaldunek eta holandarrek elkarrekin binaka egindako collage eta horma-irudiak dira. Bikote bakoitzak gai zabal honen esparru bat jorratu du. Hiru eremu landu dira: biodibertsitatearen balioa, bere arriskuak eta hartu beharreko neurriak balio hori zaintzeko.

2012/05/31

EUSKADIKO ATLETISMO TXAPELKETA

Gaurko honetan ikastolako hiru ikaskide zoriondu nahi ditugu, Eibarren, Euskadiko Atletismo Txapelketan parte hartu eta lortu dituzten emaitzengaitik.

Irantzu Ares Romo: 1. postua 80 metro hesitan.
Judith Otazua Gerrikaetxebarria: 2. postua 500 metrotan.
Irati Otazua Gerrikaetxebarria: 3. postua 1000 metrotan.

Zorionak hiruoi eta segi horrela!!!

2012/05/25

SANTA JOAKINA JAIA ZURI-GORRIZ!!!


                                                                       (+) argazkiak

Ez da gauza makala, ez!  Santa Joakina eguna pozik ospatu dugu denok elkarrekin. Musika eta doinuek alaitu dute festa, eta zelan ez, gure gaztetxoen danborradak protagonismoa izan du. Kolore apur bat emateko: sandwichak, tortillak eta pastelak. Tartean, jolasak, esku-lanak eta olinpiadak.  Baina, hori gutxi ez, eta  AUPA ATHLETIC ohikatu dugu . Eta ea irabazten dugun Kopako finala.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

2012/05/21

Rapgenda 21



BERZIKLAPENAREN AROA

Berziklapena, berziklapena
zoragarria da, zoragarria da
Natura bai, gure bizitza da.

Zaborra hemendik, zaborra handik
Zaindu dezagun planeta gure bizitzagatik!!

Gure ikastolan, lan eta lan
Ez dago superman
Baina badaukagu eskola agenda21

Hau da gure mezua
Espero dugu gustatzea

2012/05/18

DBH2.MAILA : LABORATEGIKO ESPERIENTZIAK



Laborategiko saioak: bihotza aztertu eta Carassius auratus karpinaren hazkuntza-tasa ikertu.
DBH 2. mailako ikasleak azpaldi honetan fin ari dira: batetik karpinaren hazkuntza-tasa ikertzen ari dira, horretarako etxean zaindu eta jaten eman ondoren astean behin pisatu eta datuak hartzen dituzte; eta bestetik bihotzaren atalak eta funtzionamendua ezagutzeko txahalaren bihotza disekzionatu ondoren gai izan dira organo honen barrunbeak arakatu eta aztertzeko.

ELKARTRUKEKO EGUNEROKOA


argazkiak: (Oss) hemen    (Gernika) hemen

SUNDAY, 6th MAY, 2012: MEETING EACH OTHER

Sunday was a great day. The expectation was huge. We were excited but happy at the same time.

When we entered the house, the Dutch students were a little bit nervous. They met our parents, brothers and sisters. We showed them the house and where they were going to sleep the rest of the week.

After that, we went out with the rest of the group. We went to the Medieval market and we showed it them. They were surprised about the Medieval market.

Then we went to the park and to a place where you can play football and basketball. The whole class and all the Dutch students sat there. The boys were playing football and basketball and the rest of us watched.

It was great fun. We laughed and enjoyed the afternoon with each other. At 22:00 o`clock we went home. We had dinner and after taking a shower we went to bed. We were looking forward to the next day.

                                   By students who have participated in the exchange programme.
                                                           
MONDAY, 7th MAY, 2012: THE GUIDED VISIT TO GERNIKA

The day was full of surprises.  We arrived at school at 9 o`clock and two Basque students danced “The dance of honour” to welcome the Dutch students to the Basque Country. After that the headmistress also gave us a warm welcome in the main hall. Then we watched a video of the Basque Country and the Dutch students were given some magazines about Busturialdea and the monuments in Gernika. The Basque students gave their exchange partner information about them.

At 10:30 we went to visit the town: we saw the local market, the town hall, the park with the monuments … After that, we went to visit the Tree and the Assembly House and we enjoyed it.

At 12:00 we gathered at school  to listen to the Power Point presentations that the Dutch students had made about the Basque Country. They were great!

At 13:00 we had lunch and some people went home for lunch and others had lunch at school.

At 14:30 we split into two groups and we made a collage on biodiversity using  different materials (leaves, beans, rice, paper, cotton, pasta, pictures…). Each pair of students had a specific idea to show on the collage.

After leaving  school, we went home to change clothes to go to Mundaka to enjoy the beach. The bravest students swam in the sea.

                                                     By the students who participated in the exchange programme.
                                                       
 TUESDAY, 8th of MAY, 2012: ENJOYING THE LANDSCAPE.

At 9:00 o´clock we went to school to watch a video of Urdaibai. After that we took the bus to the caves of Santimamiñe. When we arrived there a guide was waiting for us to visit the caves. We knew that people lived there 40,000 years ago. In 1916 the cave had been discovered by six eleven year old boys from Kortezubi. They had been playing in the area and by chance, they discovered the cave. It is 365 metres long and the animals that are drawn on the walls are bisonts, horses, bears, deer and goats. Nowdays the visits to the caves are restricted because CO2 destroys the paintings. When we finished the visit to the cave, we watched a 3D reproduction video of the inside of the cave. It was funny because we all had 3D glasses we had to wear to watch it. We looked like flies. It was beautiful to see but we had more on the programme, so we had to leave.

After lunch, we took the bus to Akorda to climb to the top of  the mountain called San Pedro de Atxarre. We walked about  2 km and it took us half an hour. This mountain is located in Urdaibai and it is 312m high. On the way up we saw trees like oaks, pines, and chestnuts. It was really hard to climb to the top because of the hot weather but it was worthwhile because the view of the sea, the beaches, the surrounding mountains, etc., was amazing.  We located Mundaka, Bermeo, Sukarrieta and the beaches of Laida and San Antonio.  After we had eaten and drunk something and recovered a bit, we had to go down to get the bus to Gernika.

In our free time, we went to Mundaka again. Some people swam in the sea while others played football. We also visited the port and took some photos. It was a nice day because we learnt a lot, but the most important thing is that we had a great time.

                                   By the students who participated in the exchange programme.
                                                      
WEDNESDAY, 9th MAY, 2012: BILBAO, HERE WE COME!



On Wednesday morning, we went to the bus stop of Villa Argentina at 9:00 o`clock and we took the bus to Bilbao. We arrived there at around 10:00.  Bilbao was decorated in red and white because of the football match of the Athletic of Bilbao.



In Bilbao the tour started in Atxuri and we walked through the old part, also called  “The seven streets”. From there, we went to see the Arriaga Theatre. Then we all walked along the river Nervion and we saw that the river is in front of the Town Hall.



We continued walking to the Calatrava bridge which has a glass floor. We took some pictures and then we had a free hour to go on our own.



At 12:00, we gathered next to the floral dog called Puppy, just outside the Guggenheim Museum. It´s a museum of contemporary international art, designed by the Canadian architect Frank Gerry. The museum was first opened to the public in 1997. We had a guided tour in English through the museum divided in two groups. We saw works from David Hockey, Danidno Ortega and Jenny Holser. They were beautiful. This museum impressed us because it is very different from other buildings in the world. It has fascinating shapes and with the sunlight the colour of the building changes.



After the visit, we had lunch in the park nearby. It was a very hot day and we played with the fountains. When we finished lunch, we assembled and took the bus to the Vizcaya Bridge in Portugalete.  It is a hanging bridge built in 1898 that links the towns of Portugalete and Las Arenas- Getxo. You can also take a lift  to the top of the bridge and walk to the other side. It´s really interesting. After we crossed the bridge we got on the bus to return to Gernika. 


We had a very good day. We learnt something about culture and we visited different important sights in Bilbao and its surroundings. We had a lot of fun doing all these activities.

In the evening we went to the Jai-Alai court to watch the football match, but unfortunately, the Athletic of Bilbao lost and we got sad.

                                   By the students who participated in the exchange programme.
                                                                                         
                                                   
THURSDAY, 10th MAY, 2012: ENJOYABLE BUT EXHAUSTING.        

Thursday became an exhausting day because of the hot weather.

At 9:10 we took the train to Busturia at the train station. We got off and had a little walk until we arrived at the Biodiversity Centre called “Madariaga Dorretxea”. We had a break of 15 minutes, and after that the group was divided up in two: the Basque students and the Dutch.

The Basque people stayed at the Centre and we saw colourful pictures of different species, stick insects, fish, posters of ecosystems, a video, information about diversity, the landscape from the Tower and the Tower itself.  We also learnt that people are different from each other in only 0,01%, that dogs have evolved from the wolf, the different oceans zones, the fight among animals for eating, reproducing and locating their territory, and also where the biosphere reserves in the world are.

Meanwhile, the Dutch students had a walk down a hill for 30 minutes. They visited a birdspot house for watching birds and learnt some facts about nature: the area and the animals which live in the Urdaibai Biosphere. After that, they walked back to the Centre and had a break there before it was their turn to visit the Centre.

The Basque students then played a game with some clues and they needed to answer some questions.

After lunch we walked to the beach in Sukarrieta to refresh ourselves a little bit because the temperature was 35º. There we spent some time sunbathing or wetting our feet. Everybody went to the water, but we didn´t swim because the current was too strong. It was really hot, so many of us bought ice-creams or cold drinks.

When we arrived in Gernika we were sweating and very tired, but it was a beautiful day.

                                   By the students who participated in the exchange programme.
                                                                                          
                                                         
FRIDAY, 11th MAY, 2012: THE LAST DAY AT SCHOOL

We started the day by writing a chronicle about the week we had spent in Gernika and its surroundings. We worked with our exchange partner on laptops.
We had a half an hour break and at 11:00 o`clock we showed the other students the collages we had produced on Monday. After that we learnt some traditional Basque dances. Mertxe Arandia taught us.  We had a great time because it was fun and we laughed a lot.

After lunch, we played some traditional Basque sports: txokor-batze, saku-lasterketa, and soka-tira. Afterwards, we went to the Jai-Alai court to watch a match of Basque pelota. This is the version known outside Europe as Jai-Alai. It is called zestapunta in Basque. It uses a special glove that extends into a long pointed curved basket (hence the name), almost 60cm long in straight line and 110cm by curved line. Two Basque students of the exchange programme played the match and then the Dutch students had an opportunity to try it. They liked it and some of them were quite good, specially the girls.

After school we had some free time to buy the last souvenirs. In the evening we had a farewell dinner in the school dining-room with the four teachers involved in the programme and the headmistress of our school. 

Everybody agreed that the exchange programme had been important to practice our English and to make new friends whom we can continue to be in touch with.  We think it has been successful because we have also learnt about new places and our different cultures.

On Saturday we enjoyed ourselves and we spent a lot of time with our friends. We had to say good-bye on Sunday morning since the bus left at 12:00 o´clock to the airport.

                        By the students who participated in the exchange programme.

                                                                                                                         

2012/05/14

LAGINKETA EGITEN BALDATIKA ERREKAN


DBH 1. mailako ikasleek, joan den maiatzaren 11an Baldatika errekaren egoera aztertzera joan ziren, uretatik zuzenean parametro ezberdinak neurtu zituzten; hala nola, nitratoak, fosfatoak, oxigeno disolbatua, ph-a, amonioa…..
Era berean ibai ertzetako landaredia ere aztertu zuten eta fauna arrastoak ere.
Taldeka zortzi puntu ezberdinetan egin zuten laginketa eta euren esku utzi zen datuen bilketa.
Ikastolan 12.30etarako egon ziren bueltan prest ikasketekin jarraitzeko.

2012/05/11

EUROPEAR ELKATRUKEA SAN FIDEL IKASTOLAN: GERNIKA – HOLANDA


Joan den maiatzaren 6an etorri zitzaizkigun Holandako Oss hirian dagoen Maasland College ikastetxeko 22 ikasle eta 2 irakasle aste bat pasatzera bertoko DBH 3. mailako ikasleekin. Ikasle bakoitzak hartu du bere bikotea etxean eta astean zehar aparteko programa didaktikoa burutu dugu Biodibertsitatearen inguruan. Beste helburu pedagogiko batzuez gain, ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batekoekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da.
 Hurrengo egunetan izango duzue informazio gehiago astean zehar egindakoari buruz. 


TXINGUDI-BAIONA



Apirilaren 26an, DBHko 3. eta 4.mailako, Frantses eta Urdaibai ikasgaietako ikasleek, irtenaldia egin zuten Txingudi, Baiona eta Biarritzera.
Txingudin aukera paregabea izan zuten hegaztiak gertutik behatzeko, bai eta hezegune horretako ezaugarriak eta baldintzak, Urdaibaiko padurarekin konparatzeko aukera izan ere.
Bestetik, frantseseko taldeak Baionako merkatua ezagutu zuen. Han, solasaldian ibili ziren bertako saltzaileekin. Ondoren, Euskal museoa bisitatu eta Lapurdiko hiriburua zertxobait gehiago ezagutu zuten. Arratsaldean denok elkarrekin, Biarritzeko hondartzatik eta kaleetatik zehar paseatzeko  aukera izan zuten.
Hain egun adierazgarrian, etxerako bidean 4 minutuko isilunea gorde zen, duela 75 urte gure herrian gertatutakoa gogoratuz.