2012/01/31

CONFIT


Urtarrilaren 26, 27 eta 28an ikastolako DBHko bi ikasle, Aitor Arriola eta Asier Zabaljauregi, Gasteizen ospatu den Confit nazionalera joan dira. Bertan, Barria aterpetxean, Gasteizko Hiri Berdetik  30 km-ra, estatu mailako CONFINT delako gazteen konferntzia ospatu da. Erkidego ezberdinetako  (Kataluina, Galizia, Madril...) 12 eta 14 urte bitarteko gazteak bildu dira. Rioko nazioarteko gazteen konferentziari begira,  landu dute tailer ezberdinen bitartez,   Bruselasera eramango dituzten akordioak (Europa mailan egingo den CONFINT) eta baita Eusko Jaurlaritzan joan den ostiralean aurkeztu zuten gutuna, eskatuz gure ordezkari politikoei ardura gehiago mundu jasangarriago bateruntz abiatzeko.

2012/01/28

2012-2013 IKASTURTERAKO MATRIKULA

Urtarrilaren 30ean, 12-13 ikasturterako matrikula epea zabaltzen da.
Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen (PDF), ikastolako webgunea ikusi edo hurbildu zaitez inongo konpromisorik gabe Ikastolako idazkaritzara

2012/01/20

KAMISETAK ETA PINak SALGAI



 Otsailaren 3ra arte, idazkaritzaren aurrean izango da Saharar herriarentzat elikagai eta beste produktuen bilketa; halaber, metroko bolondresek aurten aurrera eraman nahi duten  proiektuarentzat dirua biltzeko, kamisetak, pin-ak etab salgai egongo dira ikastolan ere.

EGUTEGI BATZUK ORAINDIK SALGAI DAUDE


Badakizue aurtengo proiektua santo domingon bizi diren haitiko errefuxiatuei laguntzeko izango dela.
Anima zaitezte azkenak erostera zuen etxeko txokoak alaitzeko !
Eskerrik asko

2012/01/18

CONFINT


Gasteizen urtarrilaren 26 eta 27an estatu mailako CONFINT (  gazteen nazio arteko konferentzia  mundu jasangarriagoaren alde) burutuko da. Honetan estatuko erkidego guztietako 120 gaztek (DBHko 1. ziklokoak) parte hartuko dute prestatzeko ekainean Rion egingo den mundu mailako konferentzia mundu jasangarriagoa eskatzeko gobernu guztiei. San Fideleko DBH 2. mailako bi ikasleek izango dute aukera bertan parte hartzeko, hauek eskolako agenda 21eko euren mailako ordezkariak izanik, gure esperientzia zabalduko die beste gazteei eta era berean haiengandik esperientzia berriak jasoko dituzte. Han egiten denaren berri zabalduko dute itzultzerakoan ikastolan. Bidai ona izan!!!

SAHARA HURBILETIK


Normalkuntza, pastoral eta EA21eko batzordeen eskutik antolatu da SAHARAren aldeko ekimena. Honen bitartez, ikasle guztiek izango dute aukera Saharar Herriaren  egoera ezagutzeko hurbiletik. Ikastolan dugun familia sahararra eskeini da euren esperientzia azaltzeko eta bere herriaren egoeraren ezagutza izateko. Aprobetxatu nahi izan da gurasoen elkartetik etorri den beste baliabide bat: Bilboko metroko langile batzuk eratu duten elkartea Sahararen alde, GKE honen ordezkari bi etorriko dira euren ekarpena egitera. Guzti hau burutuko da urtarrilaren 25ean egun guztian zehar eta aste horretan hasita otsailaren 3ra arte, idazkaritzaren aurrean izango da Saharar herriarentzat elikagai eta beste produktuen bilketa; halaber, metroko bolondresek aurten aurrera eraman nahi duten  proiketuarentzat dirua biltzeko, kamisetak, pin-ak etab. salgai egongo dira ikastolan ere.

KIMIKA BIZIRIK 2012



Urtarrilaren 12an, DBH  4.mailako ikasle talde batek, UPV / EHU ko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Leioako campusean antolatutako KIMIKA BIZIRIK 2012 jardunaldietan parte hartu zuen.
            Ekitaldi honetan, ikasleek, lau ordutako saio batean, ikastolako irakasle bat eta Fakultateko bi irakaslek  ikuskatuta zenbait esperimentu egin zituzten Leioako Kimika laborategian.
            Bestalde, bertako irakasleek egindako zenbait saiakuntza behatzeko aparteko aukera izan genuen.
            Jardunaldi hauek laborategiko lanetan ikasleek duten prestakuntza hobetzea, zenbait oinarrizko kontzeptu ulertzen laguntzea   eta Kimikak gaur eguneko bizimoduan daukan eraginaren berri izatea dute helburutzat.