2012/09/26

JANTOKI EKOLOGIKOAGOA EGITEN SAN FIDELEN



Ikasturteari hasiera eman diogu,  eta horrekin batera, erronka berri bat aurrera egiteko asmoa.
Askoraren inplikazioari esker lortu dugu ikastolako jatordu guztietako %40an  elikagai ekologikoren bat sartzea, honako hauek izango direlarik: pasta, ortuari eta fruituak.
Eskolako Agenda 21aren barruan sortutako kezka izanik, eta hobekuntza moduan hartuta, joan  den ikasturtean zehar ekin genion egitasmo honeri. Itxura ematea lortu genuen  eta azkenean akordio batera heldu ginen jantokiko kudeatzaileekin.
Hurrengo ikasturteetan zehar garatzen joango den proiektua da, kalitatearen eta osasunaren hobe beharrez ari gara, eta era berean,  bertoko produktua eta kalitatezkoaren alde balantza ezarriz.