2013/06/28

JANTOKI EKOLOGIKOARI BURUZKO INKESTAREN EMAITZA

Ikasturte hasieran jantokiari buruuzko inkesta pasatu genuen, bertan jasotako eritziak laburtu ditugu eta hemen dituzue bilduta grafikoan.
Egindako iradokizuenei erantzuna emateko, datorren ikasturterako Askorak  informazio kanpaina bati ekingo dio jantokian.


         1-BADAKIGU PRODUKTU EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEN DITUGULA. Estamos informados sobre el consumo d eproducto ecológico.
         2-BADAKIT TOKIKOA ETA SASOIKOA DELA. Sabemos que es de la zona y del tiempo
         3-EZAGUTZEN DITUT EZBERDINTASUNAK EKOLOGIKO ETA EZ EKOLOGIKOEN ARTEAN. Conozco la diferencia dentre los productos que son ecológicos y no lo son.
         4-LEHEN KONTSUMITZEN GENUENA BAINO HOBEAGOA DA. Es mejor que lo que consumiamos antes.
         5-PRODUKTU EKOLOGIKOAREN KONTSUMOA GUSTOKOA DA. Me agrada el consumo d eproducto ecológico.
         6-ETXEETAN P. EKOLOGIKOA KONTSUMITZEKO AUKERARIK IKUSTEN DUGU. Vemos la posibilidad de consumir producto ecológico en casa

         7.ZER PRODUKTU EKOLOGIKO KONTSUMITZEN DEN JAKIN NAHI DUT. Me gustaria saber qué  producto ecológico  se consume en el comedor.

AÑANAKO GATZ HARANEAN


LH 5 eta 6.mailako ikasleek Añanako Gatz Haranera egin dute ikasturte amaierako irtenaldia.
Bertara heldu eta hamaiketakoa egin ondoren, gatzagara joan gara, gatza lur azpitik nola atera eta ustiatzen den ikustera. Berezia eta interesgarria!!!
Eguerdian Espejorako bidea egin eta lasai-lasai bazkaldu dugu hango frontoiaren gerizpean. Bokatak jan, izozkia, jolastu… eta konturatu orduko autobusera.

Egun polita gure ikasleek igarotakoa.

2013/06/24

DONEJAKUE BIDEA BOST EGUNETAN


Joan den ekainaren 17tik 21era DBH 2., 3. eta 4. mailako 54 ikasle eta 4 irakaslek Donejakue bidea egin dugu bost etapatan.  Astelehenean Hondarribitik Donostiara egin genuen; martitzenean, Donostiatik Zarautzera; eguaztenean, Zarautzetik Debara; eguenean, Debatik Markinara; eta azken egunean, Markinatik Gernikara.
Barikuan Arratzun izan genituen gurasoak, lagunak eta irakasleak gure zain ongi-etorria emateko eta gurekin batera burutu zituzten azken zazpi kilometroak.

Bost egun hauetan euria lagun izan dugun arren, aukera paregabea izan da Euskalherriko paisaiaz gozatzeko, gure arteko harremanak estutzeko, barre batzuk egiteko, eta baita bakoitza harro sentitzeko egin duenaz. Ikasleak guztiz motibatuta sentitu dira eta esperientzia guztiz aberasgarria izan da. 

Bigarren etapa (Donostia-Zarautz-Askizu):

Hirugarren etapa (Askizu-Itziar):
Lastur-Deba:
Bostgarren etapa (Markina-Gernika):

2013/06/23

2 URTEKOEN IRTENALDIA EUROPA PARKERA


Ikasturte bukaera bazetorrela eta  udaberrria lantzen geundela aprobetxatuz, 2 urteko ume eta hezitzaileak Europako Parkera txangoa egin genuen.
Egun aproposa izan genuen eta  animaliak, landareak e.a. ikusteko aprobetxatu genuen.

2013/06/14

SANFIOLINPIADAK


Ekainaren 12an LHko lehen zikloko ikasleek “Sanfiolinpiadak” egin zituzten. Denek parte hartu zuten eta kontutan izan genuen gure esaldia: DENOK GARA TXAPELDUN!  Primeran pasatu genuen!

ARRIAGA


Pasadan ekainaren 3an LH 1. Eta 2.garren mailakoak Bilbora joan ginen Arriaga antzokira. Bertan “Enperadorearen traje berria” antzezlana ikusi genuen. Umeek asko disfrutatu zuten saio honetan.
Jaten  Leioako Akarlanda  parkera joan ginen. Bertan arratsaldea igaro genuen.

Benetan egun polita denontzat!!!

2013/06/11

SUKARRIETAKO EGONALDIA


LH4.mailako ikasleak Sukarrietako Saiakuntza Zentroan egon dira aste betez.
Bertan LURRA proiektuan murgildu dira eta lehen sektorea landu dute.

Esperientzia bikaina izan da, lagun berri mordoa egin dute eta benetan egonaldi aberasgarria izan da.

ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN


LH 6. mailako zortzi ikaslek Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hartu zuten parte, maiatzaren 14an Eleizalde Ikastolan egindako kanporaketan.  Aurtongo ikasturtean, Ander Elortegi maisu izan dutelarik, euren lehenengo pausoak eman dituzte bertsolaritzan. Urtean zehar ikasitakoa ausardia handiz erakutsi zuten oholtza gainean, uneko beldur eta urduritasuna gaindituz.
Arratsalde polita eta esperientzia aberats eta ahaztezina bizitakoa gure neska-mutilena.
Aupa, zuek bai txapeldunak!!!   

EXCHANGE GRONINGEN –GERNIKA 2013


Aste oso bat esperientziaz beteta. Eurek eta guk, denok aukera ederra izan dugu ikasteko eta disfrutatzeko hainbat ekintzari esker.

            Elkarbizitza lantzea da helburu garrantzitsuenetariko bat.Baita demontrezko Ingelesa lantzeko aukera aparta.Baina azkenean, nik behintzat, zenbat disfrutatzen dudan gure leku zoragarriak erakusten: Izaro, Laga, Elantxobe, Bilbo … Batzuetan ez dugu baloratzen zer daukagun, egunero ikusten dugulako; baina kanpotik datorrena liluraturik geratzen da…

            Gure antzinako ohiturak izan da gure elkartrukeko gai nagusia eta horretan ere zein harro sentitu garen :
                        Gure
                                     bertsolarien lanak
                                 musika tresnak
                                 dantzak
                             janariak… erakusten.

            Agur esatean, betiko legez, negar batzuk entzun ziren. Baina hori seinale ona da, ezta?... 

2013/06/05

2012-13 IKASTURTEARI AGURRA!!


Joan den zapatuan ikastolan elkartu ginen guraso, ikasle eta irakasle festa handia ospatzeko. Jaiari kolorea eman genion hainbat ekintzari esker: txistulariak, euskal dantzak, guraso eta seme-alaben arteko futbol partiduak, umeen jokoak, paperezko jantzien lehiaketa, solidaritate proiekturako errifen sarien zozketa, herri-bazkari ederra, abestiak, umetxoen dantza modernoak, puzgarriak, talde-jokoak, dantzaldia…