2013/12/20

GABONEI ONGI-ETORRIA EMAN ETA URTE ZAHARRARI AGUR ESAN DIOGU.

Olentzero gure umetxoen eskutitzak jasotzera etorri zaigu.

Ikastolan elkartu gara guraso, amuma-aitita, ikasle, irakasle eta langileak jai ederra ospatzeko. Gabon aldi honetarako gure eskaintza agertu dugu: Gabon kantak, euskal dantzak, dantza modernoa eta txistu emanaldia izan dira giroa berotu dutenak. Eta zelan ez!! OLENTZERO ere hemen izan dugu zintzo-zintzo gure umetxoekin egoteko.  

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI


Hemen gaude haur hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria ematen.  Zer nolako poztasun eta irrika aurpegiak dituzten!!!

BIDELAGUN. Gabonetako postala

Urtero legez, BIDELAGUN elizbarrutiko ikastetxeetako guraso elkarteen
federazioak antolatzen duen  gabonetako postala diseinatzeko lehiaketan parte hartu ondoren,  DBHko 2. mailako  KERMAN DE LA FUENTE ikasleak bigarren saria eskuratu du.

Abenduaren 18an Begoñazpi Ikastolan banandu ziren sariak ete hemen dituzue ekitaldi hartako hiru argazki.

2013/12/19

EITB- ARTE EDERRETAKO MUSEOA

Abenduaren 17an DBH 4.mailako ikasleak EITBko instalazioak ikustera eta irrati-saioa zuzenean entzutera joan  ziren.  Jan ostean Darío de Regoyos margolariaren erakusketa ikusi zuten Arte Ederretako museoan.

GABONALDIA PRESTATZEKO ANTZERKIAK IKASTOLAN

LH 1.eta 2. mailako ikasleek antzerki ikusgarriak eskaini dituzte ikastolan, HH, LH 3 eta 4. mailako ikasleentzako! Oso saio alaia eta polita izan da eta denok primeran pasatu dugu!

GABON EKITALDIA LIZEOAN


Abenduaren 12an, ostegunez, LH 1 eta 2 ko ikasleek, 6.mailako txistulariek eta dantza taldeko nagusiek beraien saioa eskaini ziguten Lizeo Antzokian. 3 antzerki izan ziren eskainitakoak, dantza eta txistu emanaldiekin tartekatuz. Ekitaldia gurasoei zuzenduta egon zen eta Gabon giro eder bat bizi izan genuen.


Aipatu behar, 1.go mailakoek Muxika eta Bermeora joan zirela beraien antzerki-saioak eskaintzera. “ La tourne de Maraville”.

URKIOLAKO PARKE NATURALA EZAGUTZEN!!

Azaroaren 27an LH 5. mailako ikasleak Urkiolara joan ziren. Irtenaldiaren helburua Urkiolako Parke Naturalari buruzko ikuspegi orokorra jasotzea zen baita natur ingurunea zaintzeak duen garrantziaz jabetzea.
Ekintzen artean honako hauek zeuden: ibilbide didaktikoa, ikus- entzunezkoa eta erakusketa, Urkiolako fauna eta florari buruzko jolasa eta  hegaztien identifikazioa prismatikoekin.
Egun zoragarria izan zutela argazkietan ikus daiteke.

IGERIKETAN GOZATUZ!

LH 2.ziklokoak aurton ere igerilekura joan gara eta  igeriketa modua hobetzeaz gain, primeran  pasatu dugu!!

2013/12/13

ELIKAGAIEN BANKUAREKIN ELKARLANEAN!!

Joan den azaroaren 30ean, zapatuz,  Elikagaien Bankuak bultzatutako ekimenean parte hartu genuen.  Ikastolako irakasle bat eta DBH 3. mailako 6 ikasle borondatez aritu ziren lanean janari bilketan zapatuko goiz partean.

XII. ESKOLA KATOLIKOEN KONGRESUA VALLADOLID-EN: ESKOLA SORTZAILEAK (ekin, parte- hartu eta zentzua eman)

San Fidel   Ikastolak, Elizbarrutiko beste Ikastetxeko ordezkari batzuekin batera,  azaroaren 21, 22 eta 23an Valladoliden izandako “Eskola Sortzaile” kongresuan parte hartu du, bertan Estatuko 1.200 lagun baino gehiago egon da.
 XXI. mendeko Hezkuntzari buruzko hainbat jakintsu ospetsuenen iritzi eta hausnarketak entzuteko aukera izan dugu, besteak beste, Carla Rinaldi, Juan Carrión, Greg Whitby, Dolors Reig, Mario Alonso, Alfredo Hernando, Cristian Felber eta José Carballoren hitzak.
Ikusi eta entzundakoaren balorazioa oso ona izan da. 
Hauek dira  garatu diren gaietatik  hiru ardatz nagusi:
1.      BALOREAK, Hezkuntzaren ardatz dira.
2.      TEKNOLOGIAren garrantzia gure ikasleen ikasketa prozesuan azpimarratu beharrekoa da.
3.      Hezkuntza prozesuan, Irakaskuntzak  PERTSONA izan behar du ardatz. Irakasleak, ikasleek ikas dezaten, estilo eta estrategia anitz jakin eta erabili behar ditu.

Ekinean ibili gara egun hauetan, batetik,  hausnarketa eta ezagutza berriak egiteko beta izan dugulako, bestetik Hezkuntzan bikaintasunera jotzeko, aurrera pausuak eman ditugulako. 

2013/12/10

KIDS GUERNICA EKIMENEAN IKASTOLAK EGINDAKO MARGOLANA IKUSGAI MIJAS-en.

Mijas-en lehen japoniarrak Espainiara heldu zireneko 400. urteurrena ospatu dute. “Hurbildu Japonera” izan dute eslogan moduan . Hainbat ekimen bideratu dituzte eta horien artean  Kids Guernica erakusketa txiki baten antolaketa izan da. Horretarako Gernikako Bakearen museoarekin jarri ziren kontaktuan eta euren aukeratutako hiru lan bialdu zaizkie : 1-Okinawa-n egin zena, 2- Gernikan egin zena  2003an eta 3- San Fidel Ikastolak iaz egin zuena. Harro gaude egindako lanaz.

LH 3. MAILAKOEK AZTERKOSTA PROIEKTUA BURUTU DUTE

2013ko azaroaren 29a.

AZTERKOSTAren bidez gure ikasleek itsasbazterraren berezitasunak ezagutu dituzte. Horrez gain, honek dituen arazoak ezagutu dituzte eta  kostaldeko gune naturala babesteko beharraz jabetu dira.

Azterkostaren bidez asmoa kostaldearen ahalik eta zatirik handiena aztertzea izan da eta ikasleei  beharrezko materiala eman zaie  irtenaldia egiteko: mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren analisia egiteko materiala eta abar.

Ekintza hezitzailea eta dibertigarria izan da!!!


2013/12/05

EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakitzak hartuz ikastolan ere egun hau ospatu dugu ikasle guztiek partaidetzaz.  Euskaraen aldeko manifestua eta konpromisoa irakurriz hasi zen ospakizuna, gero ikastolako “bertsolari” txikiek kopla batzuk egin ondoren maila guztietako umeek karaokearen bidez euskal kantak abestuz jarraitu zuen egunak.

2013/12/04

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera izan dira Busturialdean. Gernika-Lumon, adibidez, Berbalagunek antolatuta 11 orduko irakurraldia egin dute  hirugarrenez, oraingoan Edorta Jimenezen Baleen berbaroa-gaz. Elai-Alai aretoko gela txikian aritu dira gure DBH 4. MAILAKO IKASLEAK  liburu hori irakurtzen. 

2013/12/03

EUSKARAREN EGUNA


                                     Egilea: Beñat Fernandez   DBH3

EUSKARAREN EGUNA


                                                  Egilea: Julia Alvarez DBH3

EUSKARAREN ALDEKO DEKALOGOA


Ikastolan, euskaraz gain, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea berasgarria da. Baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela eta euskaraz hitz egingo dut.
2. Euskaldunak garela eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu.
3. Euskararen erabileraren aldeko ekimenetan partaide izango naiz eta ikastolan, ikastola eta herria euskaldunduz.
4. Ordenagailua eta sakelako telefoneen hizkuntza euskarara aldatuko dut.
5. Euskaraz entzuten ditudan hitz berrien esanahia ikasten ahaleginduko naiz.
6. Euskara bizirik justu-justu iraun duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudalako, euskara ongi ikasteaz gain, harrotasunez erabiliko dut erderakadarik bota gabe.
7. Nire herrian euskaraz funtzionatzen duten zerbitzuak (telebista, irradia …) euskaraz ikusten eta entzuten ahaleginduko naiz ahal dudan guztietan.
8. Euskara euskaldunon euskal arima da.
9. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri edota produktuak erosi eta dastatu. Hori euskararekin ere egin daiteke.
10. Noizbait norbaiti gazteleraz hitz egiten entzuten badiogu jakinda euskaraz badakiela, euskaraz hitz egiteko esango diogu.
11. Gu baino gazteagoekin euskaraz egingo dugu.
12. Euskaraz jakin arren gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako euskaraz jarraituko dut, Artze poetak esandakoa gogoratuz: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek erabi,……………”
13. Nire inguruan bizi diren kultura eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta hizkuntza maiteko ditut.
14. Guk euskaraz hitz egiten badugu, gazteagoek ere egingo dute.
15. Euskarak beste hizkuntza garrantzitsuen maila berean egon behar du.

16. Euskara gure altxorra da. Harro sentitu euskaraz hitz egitean.
17. Euskara zertarako? Euskaldun izateko. Kultura ekarle dugu. Kantaria da euskara. Matematikoa eta logikoa da euskara. Poetikoa da euskara.
18. Euskalherrian oraindik egiteko dagoen iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da.
19. Euskaraz zuzenduko gara jendearengana. Ez badaki, esango digu.