2014/04/10

“BERTSOLARITZEN” bertso-lehiaketa

Ohiturari jarraituz, aurton be 6. mailako ikasleek Mendatako Oilargane Kirolzaleak alkarteak  antolatutako eskolarteko idatzizko bertso-lehiaketan hartu dabe parte. Martiaren amaieran jaso ebezan antolatzaileek Urdaibaiko eta inguruko beste eskualdeetako eskola ezbardinetatik bialdutako ikasleen lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren, gure eskolatik 20 ikasle aurkeztu dira apirilaren 6an Mendatan ospatu dan finalera.
Eguraldia lagun izan dala, ekitaldi jendetsua suertatu da aurtongoa eta giro ezin hobean joan da goiz osoa. Bertaratutako maila ezberdinetako bertsolari gazteen  lanak epaitu ondoren, sari banaketari ekin jako. A mailan, gure eskolakoek lehiatu diren horretan hain zuzuen, Olatz Silva izan da txapelaren eta garaikurraren jabe egin dana. Ganera, Lucia Aretxederretak, Irati Unzuetak, Maite Bilbaok eta Uxue Guerrerok epaileen aipamen berezia jaso dabe finalistak izateagatik.
Horrez gain, San Fideleko beste lau ikaslek zozketan  sariak lortu dabez.

2014/04/03

“DANTZARI EGUNA” OSPATU GENUEN MARTXOAREN 30ean

Eskolarteko Dantza ekitaldi honetan  HH 4 eta 5 urtekoek eta San Fideleko Dantza Taldeko ikasleek hartu zuten parte. Ikasturtean zehar jo ta ke ibili ondoren, bai txiki eta bai handi, gogotsu aritu ziren dantzan, guraso eta amuma-aittitten gozamenerako.

Oso harro gaude egindako lanaz eta bereziki  goraipatu nahi ditugu hamargarrenez Eskolarteko Dantzari egunean parte hartu zuten hiru ikasle: Itai Maruri, Eneritz Torrontegi eta Peio Urrutia.


Eskerrik asko irakasle, monitore eta laguntzen egon zineten gurasoei.

2014/04/01

HOLANDAKO ARGAZKIAK

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen eta hemen. Edo Facebooken