2014/11/07

XXX. MILLA HERRIKOIAN PARTE HARTU DUGU

Joan den azaroaren 1ean ikastolako Lehen Hezkuntzako hainbat eta hainbat ikaslek hartu zuten parte urtero izaten den milla herrikoian. Lehen Hezkuntzako gaztetxoenen artean urduritasuna eta emozioa nagusi izan zen. Denek merezi dute gure zorionik beroena parte hartzeagatik. Eta hemendik animatu nahi ditugu hurrengo ikasturtean ere izena ematera. 

BIODIBERTSITATEAREN INGURUAN LANEAN!

Aurton ere Madariaga dorretxera joan gara LH3. mailako neska-mutilak. Eguraldi ona izan dugu gure ibilalditxoa egiteko. Joan-etorria betiko moduan trenez.

BIZKAIKO INGURUAK EZAGUTZEN!

Urriaren 24an LH 6. mailako ikaskideok Armañongo Parke Naturalera egin genuen osteratxoa. Karrantza aldera hurbildu eta eremu natural paregabe honetako inguruak arakatu ostean, interpretazio zentrua ezagutu, eta irteerari amaiera emateko Pozalaguako koba ikusgarriak ere bisitatu genituen.  Bai egun ederra gurea!

IKASTOLAKO ORTUA BIZIRIK!

Aurten ere ikastolako ortutxoa zaintzen jarraitzen dugu. Gaur LH 5. mailako ikasleak ibili dira babak ereiten, bertako hosto zikuak batzen eta konpostadorara sartzen; baita landatuta dauden piper, mailuki eta beste zenbait landare ureztatzen.