2016/01/29

EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Kimikako laborategian praktikak burutzen


Ikasturte honetan ere  DBH 4. mailako Fisika-Kimikako ikasleek izan dute aukera EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Kimikako laborategian praktikak burutzeko.
Kimikako fakultateak laborategietako ateak ireki egiten dituzte ikasleen artean zientziekiko zaletasuna suspertzeko. Ikasleek gustora hartzen dute ekimen hau, benetan interesatuta agertzen dira eta esperientziak egiten profesionaltasunez aritu ziren.
Fakultateko irakasleek zoriondu egin zituzten San Fideleko ikasleak, goraipatuz daukaten jakinmina eta portaera jatorra. Zorionak!

2016/01/28

Zigoitiako udal teknikari eta eskolako irakasleen bisita

Urtarrilaren 14ean, pozik hartu genituen bisitan etorritako Zigoitiako  Udal teknikariak eta eskolako irakaslea.
San Fidel ikastola bisitatzeko izan zuten atxakia, arro sentitzeko modukoa da.
Bazekiten gure udalerrian duela urte batzuk ikastetxe  guztietan konpostontziak ipini zirela, gurea martxan dagoela eta emaitza onak ateratzen dituela jakinik, nahi izan zuten ezagutzea bertatik bertara prozesuaren urrats guztiak.
 Bisita eurentzako probetxagarria izan zen, eta gu ere pozik eredu baliagarria eta eskola jasangarriagoak izateko aukera baldin  bada.

Gernika-Lumoko Eskola Bidea

Haurrak eskolara bakarrik joateko proiektu berria abiatu dute Gernikan.
DEIA.com

Gernika-Lumoko Eskola Bidea (facebook)

Gernika-Lumoko Eskola Bidea



2016/01/26

Eskola Bidea

Gernikako ikastetxe guztiak, Udala  eta Osasun Sarea batu gara Bide Onetik Goaz proiektua elkarrekin abiatzeko, klikatu hemen honen berri izateko.

2016/01/22

MATRIKULA ZABALIK

Urtarrilaren 25ean, 16-17 ikasturterako matrikula epea zabaltzen da.
Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen (PDF), ikastolako webgunea ikusi edo hurbildu zaitez inongo konpromisorik gabe Ikastolako idazkaritzara