2016/05/27

ERASMUS +

Maiatzaren 8tik 14ra  Erasmus + izeneko proiektuan parte hartu izan dugu.  Landutako gaia “nerabeen kezkak” izan da. Alkatearen ongi-etorria entzun ondoren, egun hauetan zehar  egindako ekintzak hauexek izan dira: elkar ezagutzeko jolas batzuk,  tabletekin gaia  landu, Laidan joku kooperatiboak landu, Guggenheim Museoa bisitatu,  gosearen aurkako lasterketan parte hartu, Astran musika eta dantzak landu eta  Bake Museoko bakearen tailerra burutu.  Azken eguneko ekintza mural batzuk margoztea izan zen aste osoko lana laburbitzeko. Lanari amaiera emateko, guraso, irakasle eta DBH 2ko ikasle guztiok  merienda izan  genuen eta asteko gorabeherakin batera negarrak eta barreak uztartu ziren. Hurrengo egunean,  zapatuan,  bakoitza bere herrialdera bueltatu zen. 

http://www.deia.com/2016/05/27/bizkaia/costa/la-ikastola-de-gernika-se-abre-a-la-docencia-europea

http://busturialdea.hitza.eus/2016/05/26/aurreiritziak-apurtzen-dabiltza-san-fideleko-ikasleak-erasmus-programarekin/


2016/05/20

FURRA, FURRA ….! HAU GIROA, HAU!

Sta Joakina eguna  primeran ospatu dugu. Ohitura den moduan, sukaldaritza izan da protagonista nagusia, kirola, jokoak eta dantzak tartean izan badira ere. Patata-tortillak, sandwichak, pastelak…. Eta guztia girotzeko gure Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako danborlariak!

STA JOAKINA 2016

Sta Joakina eguneko argazki guztiak hemen:
Argazkiak 1
Argazkiak 2
Argazkiak 3
Argazkiak 4

2016/05/19

EUROPA PARKERA BISITALDIA

Ikasturte honi bukaera emateko eta udaberria heldu dela aprobetxatuz, 2 urte ikasleak hezitzaileekin Europako parkera joan gara. Hemen dituzue argazki batzuk bertan nola pasa genuen ikus dezazuen.

2016/05/06

NAHI DUZU KIROLA EGIN UDAKO OPORRALDIAN?

Aurton Ikastolak  udako oporraldirako kirol-eskaintza zabaldu du. Eskaintza  adinei egokituta dago.

Guraso Elkarteak antolatuta, Haur-Hezkuntzako 4 urtetik 8 urtera arteko ikasleek jarduera fisikoa lantzeko aukera izango dute ingurune euskaldun eta osasun-ohiturak landuz. Horrez gain, astero eskulanak landuko dituzte, beti ere aste horretan landuko den gaiarekin lotura izango dutelarik: mozorroak, tresnak, jolasak, antzerkiak ….

Ekainaren 20tik uztailaren 29ra izango da, goizeko 9:30etik 13:30era. 9:00etatik aurrera harrera zerbitzua ere eskainiko da.  Asteka apunta daiteke eta astea 50,-€ dira. Eguerdian jaten geratzeko aukera ere badago. Kamiseta bat emango zaie eta hamaiketako egunero.

Izena emateko hurrengo estekaren bidez egin daiteke:
Harri Bitxiak Elkarteak antolatuta, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 2. mailara arteko ikasleentzako ere UDAKO KANPUSA izango dugu. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte aukera dago parte hartzeko eta izena asteka emateko. Ordutegia: 9:30etik 13:30era . Aste bi: 87,-€ . Hile osoa: 160,-€
Izena emateko: maiatzarek 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3, 6 eta 7an. Arratsaldeko 16.30etik 17:30era. Bankuko ordainagiria ekarri beharko da. Kontu zenbakia: 20950043109114762865