2016/06/16

DONEJAKUE BIDEA 4



4. ETAPA: GARES- LIZARRA

Gure erronka zena lortu dugu!! Biharamun itzelagaz hasi dugu bidea Garesen. Zein lo gutxi egin dugun!
Baina 25km egitea posible izan da. Gure kredentzialek badituzte jadanik hainbat zigilu. Orain euren esku uzten dugu kredentziala betetzea hurrengo etapak burutuz! Hala izan dadila!

Argazkiak hemen:

https://picasaweb.google.com/103843651269841071020/6296820726184985905

https://picasaweb.google.com/103843651269841071020/6296834650916742833
ikusi xehetasunak hemen:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13708182

2016/06/14

DONEJAKUE BIDEA 2







ZUBIRITIK IRUÑARA BIGARREN EGUNEAN

Lo gutxi egin ostean, goizeko 9:00etan atera gara Zubiritik. Erreka ondotik ibilbide benetan ikusgarriaz gozatzeko aukera izan dugu. 22 km egin ostean, Iruñako harresiak ikusi ditugunean, zein harro egon garen izertza eta esfortzuaren ostean helmugan geundelako. Eta dutxa gure zain zegoelako!!
Argazkiak:



Ikusi xehetasunak hemen:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13708090

2016/06/13

DONEJAKUE BIDEA I



ORREAGATIK LIZARRARA ARTEKO DONEJAKUE BIDEARI EMAN DIOGU HASIERA.

Lehenengo etapa honetan Orreagatik Zubirira dauden 21,5 kilometroak burutu ditugu. Euriarekin hasi dugu eguna baina arratsalderako eguzkia agertu da. Apur bat nekatuta baina pozik. Eta orain afaldu ostean, indarrak berreskuratu eta biharko berriro martxan. Aurrera neska-mutilak!




ikusi xehetasunak hemen:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13708034

2016/06/10

4. mailako ikasleen agurra

Atzo, ekainak 9, agurra egin genien gure DBH 4. mailako ikasleei.
Ikasleak, gurasoak eta irakasleok batu ginen eta momentu hunkigarriak bizi izan genituen hainbat eta hainbat urtetako anekdotak entzun eta irudi zoragarriak ikusi eta gero.
Gure eskerrik beroenak gure ikasleen gurasoei, euren seme-alaben heziketa gure eskuetan jarri dutelako.

Zoriontsuak izan zaitezela !!!

2016/06/08

BIDE ONETIK GOAZ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

Eskola bideko  proba pilotoko lehen eguna ederto joan da.
Eguraldiak lagundu du eta bidea ezagutzeko aukera izan dugu.
Ikasle guraso , irakasle denok batera ESKOLA BIDETIK etorri gara ikastolara.
Eskerrik asko guraso eta irakasle bolondresei.

BIDE ONETIK GOAZ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡


2016/06/06

GOSEAREN AURKAKO LASTERKETA

San Fidel ikastolako ikasle eta irakasleok II. aldiz bildu gara gosearen aurkako lasterketa ospatzeko. “Acción contra el Hambre” GKEarekin elkarlanean aritu gara sentsibilizazio lana aurretiaz eginik eta erakunde horretako kide bat, Madriletik ikastolara etorri zen, ikasleei munduko beste herrialde batzuetako egoera larria erakusteko. Hori egin ondoren eta material bereziak landu ostean, maiatzaren 12an lasterketa egin genuen. Hurrengo egunean, ikasle, irakasle, eskolako langile eta famili guztien diru-laguntza jazo genuen. Hartu dugun laguntza, guztira, 3.163,66 euro izan dira. Diru-laguntza hori, Haitira botako dugu bertan komunak eta iturriak eraikitzeko eta familia askok jatekoa eduki dezaten.