2017/12/22

GABONAK 2017

Badatoz Gabonak. Alaitasunez elkartasunean ospatu dugu ikastolan Gabon Jaia. Haur Hezkuntzako ikasleek, Lehen Hezkuntzakoek eta DBHkoek euren saiotxoak eskaini dizkigute eta baita irakasleek.
Zorionak denoi!

EAThink


Programa hau lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleentzat da. Partekatzeko garapen jasangarriari buruzko esperientziak eta praktikak Europa osoko irakasle eta ikasleekin. “EAThink – eat local, think global”, bertokoa jan globalitatea buruan izanik, proiektuak garapen arloko jarrera kritikoa eta konpromisoa sustatu nahi du Europako ikasleen eta irakasleen artean, arreta berezia jarriz elikadura-segurtasunean eta -burujabetzan, janaria ekoizteko sistema jasangarrietan eta maila txikiko nekazaritzan. Abenduan hiru goizetan zehar DBH1 mailako ikasleek parte hartu dute tailerretan, gogotsu aritu izan dira eta benetako interesa dutela adierazi dute.

2017/12/18

DBH4.mailako ikasleak EITB-n eta AEM-an

Gure  DBH 4. mailako ikasleek,  EITBko instalazioak bisitatu eta irrati saio batean parte hartu  ondoren , Arte Ederretako Museoaren  bilduma iraunkorraren bisitaldi gidatua egin dute .

2017/12/15

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA2017

Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza antolatu dugu ikastolan: ipuin kontalariak, euskararen piruleta tailerra, Kamiseta tailerra, kartel tailerra, karaokeak, gonbidatuen hitzaldiak, koruaren emanaldia, bertsolari saioa….Bideoak ere sortu ditugu etapa ezberdinetan. Hemen dituzue argazkiak eta bideo - montaiak.

EUSKARAREN EGUNA 2017-DBH

EUSKARAREN EGUNA 2017-LH

EUSKARAREN EGUNA 2017-HH

2017/12/14

BADITUGU GURE ESPERIMENTUAREN EMAITZAK!

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak gaur goizean ikastolara heldu garenean zelako sorpresa hartu dugun! Loreek kolorea hartu dute! Gure hipotesi batzuk baieztatu egin ditugu eta ondorioa atera dugu: landareek zurtoinetik ura hartzen dutela.

DANI, BETI IZANGO ZAITUGU GOGOAN!

Joan den azaroaren 17an Ikastolan elkartu ginen gure kide, maisu eta lagun izan zen Daniri omenalditxo bat eskaintzeko. Bere omenez gorosti bat landatu genuen eta ohorezko aurreskua dantzatu ostean, abesti eta bertso batzuekin bukatu genuen ekitaldi hunkigarria.

Ahaztu ezin giroan
zaitugulako gogoan
lankide legez bide laguna
era oparoan.

Mugitu zinen alboan
laneko bizi giroan
gure barruan izango zara
ziur luzaroan.