2018/12/21

GABON JAIA OSPATU DUGU ETA OLENTZEROK BISITATU GAITU



Gabon giroa sentitzen dugu
 gero eta zabalago
 poztasun handiz beterik gaude
nabari da egunaro
 izan dagigun Belengo haurra
 apurtxo bat maiteago
 benetan ere urte osoan
 Jesus haurra gugan dago.

 Munduan zehar zabaltzen dago
 tristura eta gosea
 horren aurrean banatu daigun
 gure elkartasun haizea
justiziaren bidetik ia
zertxobait dugun lortzea
daukagun azken helburua da
ondo elkarbanatzea.

Askoz gehiago behar genuke
 elkartasunean hezi
munduan zehar badira hainbat
miseri eta desgrazi
 gure inguru hau ikusita
kontsumismoa nagusi
beste mundu bat hobeagoa
behar baitugu merezi.

 Doinua: Gabeko izar argitsuena


DBH 4. MAILAKOAK EITBn ETA ARTE EDERRETAKO MUSEOAN


Kazetaritza mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute ikasleek EITBko egoitza bisitatu ostean. Jarraian Arte Ederretako Museora joan gara eta bisita gidatu bat izan dugu.


THE MAGIC CHRISTMAS

Lehen Hezkuntzako 1.zikloan gabon giroa nabari da. Gure ikasleek hainbat ekintzaz gozatu dute ingeles arloan.

OLENTZERORI ESKUTITZA!


HH 1 urteko txikiak oso formalak izan gara eta Olentzerori opariak eskatu dizkiogu. 

2018/12/19

EGUTEGI SOLIDARIOA SALGAI

Ikasleez argazkiez osotutako 2019 urteko egutegia salgai dago. Ekimen honi esker lortzen den dirua proiektu solidariorako da.

ESPERIENTZIA BERRIAK KIROLAREN BIDEZ

Gorputz Hezkuntzako arloan saskibaloi eta futbola moldatu ditugu.Saskibaloia esku batekin eta futbola beste pertsona bati lotuta jolastea zer diren sentitu dugu.Ematen duena baino zailagoa dela konturatu gara.

GURASOAK GONBIDATU DITUGI GELARA

Haur Hezkuntzan burutu ditugun proiektuak gurasoei erakutsi dizkiegu. Umeek ikasi dutena erakutsi die.

GABON ANTZERKIA IKASTOLAN

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek euren antzerkia eskaini zien ikastolako txikiei. Eta hurrengo egunetan beste eskola batzuetara ere joan ziren . Azken ekitaldia Lizeo antzokian izan zen gurasoei eskeinitakoa.

GURE PROIEKTUA BURUTU DUGU

Gizarte arloko proiektuari amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Loiuko aireportua bisitatu dute eta suhiltzaileen egoitza ere bai. Ostean, Bilboko izotz pistaz gozatzeko aukera izan dute. Gustora ibili dira.

ESPERIENTZIA BERRIAK EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntza 6.mailan ikusmen urritasunaren mundura murgildu gara.Zailtasunak zeintzuk diren antzeman ditugu eta Goalball jolas paraolinpikoa jolasten ikasi dugu.

2018/12/11

EZAGUTZEN DUZU ZURE GORPUTZA?

HH2 urteko txikiak bai ezagutu dute euren  gorputza.

UDAZKENA GELAN!


HH2 urteko umeek udazkena landu dute hilabete hauetan esperimentazio eta manipulazioaren bidez.

ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK


Joan den azaroaren 29an Eskola Kontseilurako ikasleen ordezkariak aukeratu zituzten DBHko ikasleek.

2018/12/04


EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

Abenduaren 3a ospatu dugu ikastolan euskarari merezitako omenaldia eskainiz. Adin bakoitzak bere ekarpena egin du.


2018/11/27

BELDUR BARIK LEHIAKETAN SARITUAK


Euskadi mailan hainbat erakunderen babespean antolatutako BELDUR BARIK lehiaketan boto gehien jaso dituen bideoa gurea izan da. Hori dela-eta, saria jaso genuen joan den zapatuan Gasteizen. LAZTANA da bideoaren izenburua. Lan bikaina benetan.
Ikusi bideoa hemen



EMAKUMEAREN EGUNA IKASTOLAN


Azaroaren 25a ospatzeko hainbat ekintza burutu ditugu ikastolan ikasleak gai honen inguruan sentsibilizatzeko.


KEEPING MORNING MEETING GREETINGS FRESH&FUN

2018/11/26

BELDUR BARIK 2018

Gernikako “Beldur barik 2018” lehiaketan lehenengo saria lortu dugu. “Gure egunerokoa” izan da saria lortu duen bideoa.
ikusi bideoa hemen


2018/11/21

BIHOTZA AZTERTZEN


Gizakion bihotzaren funtzionamendua ulertzeko ez dago modu hoberik animalia baten bihotza aztertzea baino. Zein gustora aritu diren DBH 3.mailako ikasleak.

DBH 3.MAILAKO IKASLEAK ESKALADA PRAKTIKATZEN


Gorputz Heziketako klaseetan eskaladaren hastapenak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dute, gustoko badute, aurrerantzean euren kabuz aritzeko.

EMAKUMEAREN GAIA JORRATZEN


LH 5.mailako ikasleak joan den astean Emakundek Gernikan antolatutako hitzaldira joan ziren eta partehartze aktiboa erakutsi zuten. 

KONTSUMOBIDEK ESKAINITAKO TAILERRAK BURUTU DITUGU


Lehen Hezkuntzan  eta DBHn kontsumoarekin zerikusia duten hainbat azpigai jorratu ditugu mailaz maila.Hauek dira horietako batzuk: jolasak eta jostailuak, supermerkatua eta erosketa, ontziak eta euren berrerabilera, litxarreriak, ura nola kontsumitu eta aurreztu, bideo-jokoak, elikagaiak eta euren etiketak eta osagaiak, elikagaien ekoizpena, eskuko telefonoa eta internet, etxeko ekonomia, publizitatearen analisia.... Gaur egun pil-pilean dauden gaien inguruan sentsibilizatzeko asmoz eskaini dira tailer hauek.



ARROYABE KONTSERBERAN IKASTEN


LH 4. Mailako ikasleak Bermeoko Arroyabe kontserba lantegian izan dira. Arraina bertara heldu eta saltzen jarti orduko, zeinde prozesua ezagutzeko aukera izan dute. Sektoreak lantzen ari diren proiektuari lotuta dagoen ekintza izan da.

2018/11/16

BERBIE TA KAFIE


Euskaraldiaren baitan, “Berbie ta kafie” dinamika egin genuen atzo, azaroak 15, ikastolan. Guraso talde batek bultzatu duen ekintza honekin, gure hizkuntza ohiturei berba egiteko aukera izan dugu. Gure zalantzak, kexkak eta euskararen erabilpenari buruzko erronkak ere elkarbanatu ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta ezin izan duzuenok badakizue ikasturtean bideratuko diren beste ekintza batzuetara gonbidatuta zaudetela ere.

2018/11/13

170 IKASLE ANIMATU DIRA GERNIKAKO MILLA KORRITZEKO


XXXIV. Milla herrikoia izan zen joan den zapatuan. Gogotsu izan genituen ikastolako korrikalariak parte hartzeko. Itzelezko arrakasta!

2018/11/09

SAN FIDEL IKASTOLAk “Beldur Barik Jarrera!” lehiaketan parte hartu du aurton ere.

Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei
aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea,
baloratzea eta bultzatzea.
Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian,
erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako
jokabide eta jarrerak bultzatu nahi dituzte. Alegia, emakumeen aurkako
indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak,
errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko
konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.
Gogoratu zuen gustokoena bozkatzeko 4 egun izango dituzuela.
Bozkaketa azaroaren 19an 08:00etan ireki eta azaroaren 22an itxiko da, gaueko
23:59ean.
Parte hartu eta lagundu zure botoarekin!
Ea zer iruditzen zaizkizuen gure bideoak.

2018/11/07

GERNIKA RUGBY TALDEKOAK IKASTOLAN



Joan den astean Gernika Rugby Taldeko neska-mutilak ikastolan izan ziren kirol horren inguruan aritzeko elkarrekin. Ondo pasatzeaz gain, pila bat ikasi zuten. Eskerrik asko jokalariei eta hurrengo baterako ere gonbidatuta zaudete!

HARVARD UNIBERTSITATEAK IRUÑEAN ESKAINITAKO KONGRESOAN IZAN GARA


Hezkuntzan ditugun erronka berriei aurre egiteko Harvard Unibertsitateko adituak entzuteko aukera izan genuen Iruñean. Ikastolan metodologia mailan ezartzen ari garen aldaketak Project Zero ikertzaile taldeak esaten duenarekin bat datoz. Euren gidaritzapean jarri ditugu martxan Ulermen proiektuak gure hezkuntza eskaintza hobetzeko asmoz. 

SERIAZIOAK ERA MANIPULATIBOAN


Ikasleek serioazioak paperean egin beharrean, jolastuz ikasten dituzte seriazioak.

AZTERKOSTA PROGRAMA BURUTU DUGU


Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak Mundakara joan ginen gure kosta aztertzera. Bertan uraren kalitatea aztertzeaz gain, ekosistema ere ezagutu genuen.



ZUEK BADAKIZUE ZEIN DEN URAREN ZIKLOA?

Haur hezkuntzakoek horma irudu bat egin dugu hori ikasteko.