2018/02/28

FIRST LEGO 2018 (SAN FIDEL IKASTOLA)


San Fidel Ikastolako Teknologia taldeko ikasle batzuk lehenengoz FIRST LEGO Lehiaketara aurkeztu ziren. Lehiaketa, Gasteizen egin zen otsailaren 10ean eta lehenengo aldiz izateko, emaitza zoragarria izan zen. Roboten saioan 47 taldetik bederatzigarren amaitu zuten.

2018/02/21

GURE GORPUTZA, MAKINA BIKAINA

HH 5 urteko umeak "Gorputza, makina bikaina" proiektuan murgilduta gaude. Gaurkoan, gure gorputzeko hezurren bat apurtuta izanez gero, hura konpontzeko gai den makina bat eraikitzeari ekin diogu.

2018/02/15

INAUTERIETAKO GIRO BERO ETA ALAIAK GEHIAGO EGIN DIO NEGUKO HOTZARI!


Pozik eta irribarretsu, dantza eta solasean, ospatu ditugu Inauteriak. Hona hemen argazki batzuk:

GEU ERE MOZORROTU GARA!!!

Gustatzen zaizkizue guk egindako mozorroak? Erleak, tximeletak eta marigorringoak pozik ibili gara dantzan.  Txokolate beroa ere jan dugu. Nahi duzue ikusi nola dantzatzen dugun?

AMAZONIAN KAKAOA ERE BADUTE!

HH 4 urteko umeak Amazoniaren gaia lantzen jarraitzen dugu. Kakaoa ikusi dugu zer den eta gero kakaoa erabili dugu txokokatezko piruletak egiteko.
Hatzamarrak sartu ditugu eta……. zein gozo dagoen  txokokatea!!


SENDAGILEEN LAGUNTZA IZAN DUGU GURE GORPUTZA HOBETO EZAGUTZEKO!


HH5 urteko umeak lokomozio-aparatua lantzen ari gara. Gaiari buruz gehiago jakiteko, bi sendagileren bisita izan dugu eskeleto, hezur, kaltzio eta abarrei buruz hitz egiteko. Sendagileek erabiltzen dituzten hainbat tresna ere izan ditugu esku artean.


2018/02/09

DBH2.mailako ikasleekin Gorbeian

Aurten ere, elurra ari duela aprobetxatuz, Gorputz  Hezkuntzarekin lotura duen natura eta mendizaletasun  jarduera aurrera eramateko Zaratetik Gorbeiaranzko ibilbidea egin dugu.

AMAZONAS IBAIA NOLAKOA DA?


HH 4 urteko gelan Amazonas ibaiaren elementu ezberdinak aztertu ditugu.

2018/02/05

MIREN AGUR MEABE IDAZLE LEKEITIARRA IZAN DUGU GUREKIN

Idazleak ikastetxean programari esker urtarrilaren 31n, DBH 2. mailako ikasleok aukera aparta izan genuen elkarrizketatxo bat izateko berarekin. Aurreko asteetan irakurritako bere liburuei buruzko hainbat bitxikeria eta gauza interesgarri kontatu zizkigun, bereziki Urtebete itsasargian eleberriari buruz.

Liburu bat idaztea  mendi gailurrera igotzea bezalakoa iruditzen zaio, lan neketsua baina behin tontorrera hedutakoan gustora sentiarazten duena. Euskaraz idazten du euskararekin konpromesua duelako. Bere hitzetatik nabarmendu nahi genuke honako hau:    “Euskaraz idazten dut jarrera ekologikoagatik”.

Saio interesgarri eta gozagarria iruditu zitzaigun.


Eskerrik asko Miren Agur, zure denbora gurekin konpartitzeagatik!

ABAOren PROGRAMA DIDAKTIKOAREN AZKEN TXANPA


Joan den urtarrilaren 26an DBH 1. mailako ikasleak Euskalduna Jauregian bisita gidatu bat izan genuen ABAOren programa didaktikoan parte hartu baitugu. Opera bat zer den aztertu ondoren, backstage-a ikusteko aukera izan genuen. Massenet-en Manon opera eskaintzeko ziren eta barruko prestakuntza guztiak eskura izan genituen ordu eta erdi batez.

Bilboko Itsas Museoa ezagutzeko aukera ere izan genuen.

Hamaiketako ostean, Bilboko Itsas Museoa bisitatu genuen. Bilboko itsas-adarraren nondik norakoak azaldu zizkiguten Bilbo sortu zenetik eta gaur egunera arte. Amaitzeko korapiloak egiten erakutsi ziguten.  

BAKEAREN EGUNA OSPATU DUGU

Urtarrilaren 30a Bakearen eguna dela-eta, aparteko ekintzak burutu ditugu ikastolan etapen eta adinaren arabera.  

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Txorimaloaren ipuinaren txotxongiloen antzerkia ikusi dugu. Elkarbanatzea, entzuten jakitea, laguntasuna...bezalako baloreak lantzen dira istoriotxo horretan.

Ondoren, txokolatea eta gailetak elkarbanatuz eta janez, arratsalde bikaina pasatu dugu!