2018/10/25

INGELESEKO IRAKASLE NATIBOA HHn

Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko umeak hasi dira Jolly Phonics metodologiarekin lanean. Irakasle natibo bat etorten da ikastolara astero eurekin hainbat ekintza burutzeko.

2018/10/24

LEHEN SEKTOREAREN NONDIK NORAKOAK IKASI DITUGU GERNIKAKO PLAZAN


Astelehenean LH 4.mailako ikasleak merkatura hurbildu ginen lantzen ari garen ikas-unitateko zenbait eduki, modu praktikoan ikasteko eta hainbat zehaztasunez jabetzeko. Gainera, ondo pasatu genuen baserritarrekin elkarrizketan. 

UDAZKENEKO PAISAIA AZTERTU DUGU




HH3 urteko umeak Europa parkera joan gara bertatik bertara ikusteko udazkeneko paisaiaren aldaketak. Hostoak ere bildu ditugu, gero hormairudiak eta eskulanak egiteko. 

ENTUSIASMATEKIN MATEMATIKA GUSTOKO DUTE




Neurriak, pisuak, geometria...ari gara lantzen Haur Hezkuntzan, egoera praktikoetan aplikatuz. 

IKASLEEI AHO AZTERKETA EGIN DIETE



Ikastolan dentista bi izan ditugu lan hori egiten. 

2 URTEKO GELAN GERO ETA GUSTORAGO GAUDE



Ikasturtea badoa aurrera eta eguraldi ona aprobetxatuz, jolastokiaz gozatzeko aukera dugu. 

2018/10/17

EUSKARALDIA

MARTXAN GAGOZ!!!

2018/10/10

ZER JATEN DUGU JOLASTORDUAN?


Gure ikasleen elikadura ohiturak zein garrantzitsuak diren jabetuta gaudenez, Agenda 21eko arduradunak frutaren kanpaina jarri du martxan DBHko jolastorduetarako. Martitzenero ikasleek aukera izango dute ikastolak eskaintzen duen fruta jateko hamaiketako moduan. Honen helburua ikasleak kontzientziatzea eta motibatzea da euren jateko ohiturak hobetzen joateko apurka-apurka.

2018/10/09

NORK ESAN DU IKASIZ EZIN DELA ONDO PASATU?



Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleek hitz berriak ikasten dituzte dominora jolastuz

EUROPA PARKEKO URA GARDENA DA?



Hori frogatzera joan dira Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak eta Horrela dela baieztatu dute.

LEHEN SOROSLEEN OINARRIZKO IKASTAROA 6.MAILAKOENTZAT


TxikiDyakoen laguntzari esker 6.mailako ikasleek estualdiren baten zelan jokatu behar duten ikasteko aukera izan dute. Baliteke noizbait behar izatea, eta horrela ez bada, hobe.

IKASTURTE BERRIA MARTXAN


Indarberrituta hasi dugu ikasturtea eta Ajangizko eguna aukera paregabea izan da handi eta txiki elkarlanean aritzeko jolasean. Denon partehartzeari esker itzel pasatu dugu Lehen Hezkuntzakoek.