ITZIARRI OMENALDIA OSPATU GENUEN ATZO IKASTOLAN

...........................................Itziar "El Retiro"-ko Pasarelan


Lehenengo Itziar agurra eta
zorionak duda barik
hainbeste urte bete ondoren
ia ezin sinisturik
batzarra hemendik batzarra hortik
gehiago ez holakorik
behin jubilatu ezkero ez da
behar "Pentazitaterik".


Noiz jubilatu behar ete zan
egon jaku irrikitan
bera da hemen protagonista
benetan be gaurko zitan
urteak, hilak eta egunak
kontatu ditu sarritan
beste batzuk be atzetik doaz
ia ia inbiditan.

Iruzkinak