KALITATEZKO KUDEAKETAREN SARIA JASO DU SAN FIDEL IKASTOLAK

Euskadiko 2009ko Kudeaketaren Kalitateari sari banaketa ospatu zen atzo BECen. San Fidel ikastolaren izenean, Begoña Zabaleta zuzendariak jaso zuen ZILLARREZKO Qa Hezkuntzako Sailburuordearen eskutik.
Oso pozik gaude lortutako sari honengatik eta eskerrik beroenak hori lortzeko lan eta parte hartu duten pertsona guztiei.
Aurrerantzean ere gure lana hobetzeko pizgarri ederra benetan!

Lortua dugu azkenik
sentitzen gara poz-pozik
zilarrezkoa eskuetan da
ez gaude oinutsik
hasi ginen hor behe-behetik
geratu barik geroztik
aspaldi hontan Ibili gara
horrexen atzetik.

Ez gendun lortu lehenago
egon ginen mantsoago
kalitatezko Q orain gure
eskuetan dago.
zer gura dugu gehiago
urrezkoa harantzago
denok sentitzen gara oraintxe
askoz lasaiago.

Hasieran zen iluna
baita gainera astuna
halata guztiz ez gendun galdu
inolaz zentzuna
egin dugu lan txukuna
egia duzu laguna
prozesu oso luzea izan
da egin duguna.

Lortzeko egin gundun zin
ez genion egin muzin
horrexegatik atera dugu
hainbeste etekin
ibili ginen hor fin-fin
denok ekin eta ekin
apur batean goza dezagun
titulu honekin.

Nor da honen idazkari?.
Edo denon agintari
Eukene hemen aipatu behar
horren zirikari
bere ardurak ugari
eutsi baitio zamari
eta izan da prozesu hontan
guztion gidari.

Poztasunaren zirrara
gaindituta hainbat traba
alde batera hor utzi dugu
lehenauko ikara
orain atzetik algara
ospatu daigun ahal bada
guk urrezkorik ez dugu behar
urrea geu gara.

Bertsoak: Karmelo Larruzea .
Doinua: Aizak hi mutil mañontzi…

Iruzkinak