GERNIKAKO MARIJESIEK BATUTAKO DIRUA 09-10 IKASTURTEKO GURE SOLIDARITATE PROIEKTURAKO ESKAINI DUTE.


Aurton Indiako Uplat eskualdearen mesederako bultzatu dugun kooperazio proiekturako eman dute Marijesiek eurek bildutako dirua. Guztira 2.265,88 euro izan dira.
Proiektu honi esker herrialde horretan euren lurraldetik desplazatu egin dituzten “ukiezin” kastakoei laguntza emango zaie. Hango lurrak ez dira batere emankorrak eta ezin dira nekazaritzatik bizi. Solive GKEren bitartez, 2.500 zuhaitz landatuko dituzte bizimodua aurrera atera dezaten. Batzuk fruta-arbolak izango dira eta beste batzuk egurra atera ahal izateko balioko diete.

Iruzkinak