KONPOSTONTZI BAT JARRI DOGU IKASTOLAN

Etorkizun hurbilean, hondakinak sailkatzeko bostgarren ontzia izango dugunez, zeinetan hondakin organikoa botako da konposta sortzeko, zer hobeto ikastolatik bertatik hastea baino, konpostatzea zer den ikasten.

Horretarako, Gernika-Lumo eta Arratzuko ikastetxeak konposta sortzeko proiektuan buru belarri sartu gara, zentru bakoitzean konpostontziak ezarri dira eta konposta egiteko prozesuaz arduratu behar gara.

Ikasleek modu oso didaktikoan ikasiko dute prozesu osoaren urratsak; gai izango direlarik nahi izan ezkero eta aukera izanik, etxeetan konpostontzi txikitxoekin konposta sortzeko.

Iruzkinak