HOLANDAN ASTE BETE DBH 3. MAILAKO IKASLEAK

Europear proiektuekin jarraituz, aurton DBH 3. mailako 29 ikaslek parte hartu dute Groningen-en hiriko ikastetxe batekin. Aste beteko egonaldia izan dute Groningen hirian, hain zuzen ere, martxoaren 26tik apirilaren 2ra arte. Ikasle bakoitza bertako ikasle batekin bizi izan da eta astean zehar eskolak proiektua moduan antolatuta izan duen programa burutu du.

Aurtongo proiektua uraren inguruan da. Gai horrekin zerikusia duten hainbat formazio ekintza burutu izan ditugu eta baita bizikletaz ibili Holandako kaleetan zehar. Zein ohitura ezberdinak eurenak eta gureak!

Eta orain, euren zain! Maiatzaren 10ean Gernikara etorriko dira beste aste bete gure artean egoteko. Eta zelan ez! Ingelesez arituko beharko gara!!!

Iruzkinak