EUROPEAR ELKARTRUKEKO IKASLE HOLANDARRAK GERNIKAN

Joan den maiatzaren 10en heldu ziren Groningen hiriko ikasleak Gernikara. Aste bete bizi izan dira gure artean eskolako programa didaktikoa jarraituz eta denbora librean gure ikasle euskaldunekin batera gozatuz.

Esku artean izan dugun proiektua urarekin loturik zegoen. Hori dela-eta, astean zehar hainbat ekintza burutu izan ditugu Urdaibai Biosfera Erreserbaren inguruan: Santimamiñeko kobak, Atxarreko San Pedrora igoera, Madariaga dorretxeko programa didaktikoa, San Juan de Gazteluatxe… Horrekin batera ikastolan berton prestatu dugu erakusketa bat uraren inguruan eta baita gure errotei buruzkoa, konparatuz Holandako errotak eta gureak.

Egun hauetan ingelesa izan da gure artean erabilitako hizkuntza eta ikasleek benetan izan dute aukera euren ingeles maila hobetzeko.

Iruzkinak