Urtarrilaren 26, 27 eta 28an ikastolako DBHko
bi ikasle, Aitor Arriola eta Asier Zabaljauregi, Gasteizen ospatu den Confit nazionalera joan dira. Bertan, Barria aterpetxean, Gasteizko Hiri Berdetik 30 km-ra, estatu mailako CONFINT delako gazteen konferntzia ospatu da. Erkidego ezberdinetako (Kataluina, Galizia, Madril...) 12 eta 14 urte bitarteko gazteak bildu dira. Rioko nazioarteko gazteen konferentziari begira, landu dute tailer ezberdinen bitartez, Bruselasera eramango dituzten akordioak (Europa mailan egingo den CONFINT) eta baita Eusko Jaurlaritzan joan den ostiralean aurkeztu zuten gutuna, eskatuz gure ordezkari politikoei ardura gehiago mundu jasangarriago bateruntz abiatzeko.
Iruzkinak