Urtarrilaren 12an, DBH 4.mailako
ikasle talde batek, UPV / EHU ko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Leioako
campusean antolatutako KIMIKA BIZIRIK 2012 jardunaldietan parte hartu zuen.
Ekitaldi honetan,
ikasleek, lau ordutako saio batean, ikastolako irakasle bat eta Fakultateko bi
irakaslek ikuskatuta zenbait esperimentu
egin zituzten Leioako Kimika laborategian.
Bestalde, bertako
irakasleek egindako zenbait saiakuntza behatzeko aparteko aukera izan genuen.
Jardunaldi hauek
laborategiko lanetan ikasleek duten prestakuntza hobetzea, zenbait oinarrizko
kontzeptu ulertzen laguntzea eta
Kimikak gaur eguneko bizimoduan daukan eraginaren berri izatea dute helburutzat.
Iruzkinak