Normalkuntza, pastoral
eta EA21eko batzordeen eskutik antolatu da SAHARAren aldeko ekimena. Honen
bitartez, ikasle guztiek izango dute aukera Saharar Herriaren egoera ezagutzeko hurbiletik. Ikastolan dugun
familia sahararra eskeini da euren esperientzia azaltzeko eta bere herriaren
egoeraren ezagutza izateko. Aprobetxatu nahi izan da gurasoen elkartetik etorri
den beste baliabide bat: Bilboko metroko langile batzuk eratu duten elkartea
Sahararen alde, GKE honen ordezkari bi etorriko dira euren ekarpena egitera.
Guzti hau burutuko da urtarrilaren 25ean egun guztian zehar eta aste horretan
hasita otsailaren 3ra arte, idazkaritzaren aurrean izango da Saharar
herriarentzat elikagai eta beste produktuen bilketa; halaber, metroko
bolondresek aurten aurrera eraman nahi duten proiketuarentzat dirua biltzeko, kamisetak,
pin-ak etab. salgai egongo dira ikastolan ere.
Iruzkinak