"IDAZLEAK IKASTETXEAN" PROGRAMAN PARTE HARTU DUTE DBH 3. MAILAKO IKASLEEK ETA MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREKIN IZAN DUTE ELKARRIZKETA.
MIREN AGUR MEABE: "IDAZLE NAIZENETIK, NIRE BIZITZAREN PROTAGONISTA NAIZ ETA POZAGO SENTITZEN NAIZ".
Miren
Agur Meabe Plaza Lekeition jaio zen 1962an.Irakasleentzako Euskal Filologiako Euskal
Filologia ikasketak egin zituen, eta Bilboko
Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen lanean. Argitaletxe batean ere egin
du lan, argitalpenen zuzendaritzan eta kudeaketan eta une honetan idazle
lanetan ari da. Beste sari batzuen artean, aipatzekoa da Euskarazko Haur eta
Gazte literaturako Euskadi sari bi irabazi
dituela 2002 eta 2011n eta
Espainiako Kritika sari bi ere bai, 2001
eta 2011n.
- Zerk bultzatu zintuen idaztera?Zelan hasi zen zure
idazteko zaletasuna?
- Txikitatik gustatzen
zitzaidan idaztea eta arazoez eta ardurez libratzeko modu bat zen , horrela
lasaitu egiten nintzen. Lagunak kiroletan jolastera joaten zirenean
asteburuetan, ni etxean gelditzen nintzen idazten.
- Liburuak irakurtzea gustoko izan duzu betidanik?
- Betidanik ez dut izan
gustuko liburuak irakurtzea . 13-14 urte nituenean biztu zitzaidan irakurtzeko
grina. Lagun batek oparitu zidan liburu bat izan zen arrazoia. Liburu horrek
haurtzarotik nerabezarora igarotzean asko lagundu zidan. Liburu horretan
agertzen ziren ideia batzuk, gero
kontutan izan nituen Itsaslabarreko etxea
liburua idazteko.
- Zein izan da zuretzat eman dizuten sari garrantzitsuena?
- Sari garrantzitsuena
ikastoletara liburuei buruz hitz egiten joatea da, estimatua eta
garrantzitsuagoa sentitzen naizelako,
horregatik ia egunero hartzen dut sari bat.
- Zertan hobetu da zure bizitza idazle zarenez geroztik?
- Idazle naizenez
geroztik, nire bizitzaren protagonista naiz eta pozago sentitzen naiz.
- Zein
eragozpen izan dituzu bizitzan idazle izateagatik?
- Ez dut eragozpenik izan;
alderantziz, idazle izateak ate asko zabaldu dizkit eta pertsona asko ezagutu
ditut.
-Zer edo nor hartzen duzu inspiraziotzat liburu
bat idazteko?
- Kapritxo
bat da liburuak idaztea. Txispazo bat sortzen zait gorputzean eta hori
gertatutakoan hasten naiz idazten. Liburu bat idazteko bizitzako egoerek ematen
dizute abiapuntua eta horrez gain egoeren aurrean norberak duen barruko egoerak ere badu zeresana.
- Badakigu olerkiak ere idazten dituzula nahiz eta guk ez ditugun
irakurri. Baina zer duzu nahiago: olerkiak ala
eleberriak?
- Zelan edo halan, biak
behar ditut. Baina tristura uneetan gehiago hurbiltzen naiz olerkietara, sentimenduak
bertan azaltzeko.
- Idatzi ahala zer gertatuko den asmatzen duzu edo
aurretiz erabakita duzu?
- Ez dut jakiten zer
gertatuko den. Burura etotzen zaidana idazten dut, itsu-itsuan joaten naiz baina
batzuetan atzera egin behar dut berriz ondo
idazteko .
-Zein da zure tokirik gogokoena idazteko?
- Nire etxearen txoko
batean dagoen egurrezko mahai bat da.Txikitatik nahiago nuen etxean idazten
gelditzea kalera joatea baino eta mahai horretan ematen nituen orduak eta
orduak.
- Identifikatzen zara Itsaslabarreko etxea liburuko pertsonaia nagusiarekin?
Bai, Joanarekin
identifikatzen naiz. Gainera, Joanak bezala, gertatutako gauzak paper solteetan idazten
nituen txikitatik.
- Zergatik
aukeratu zenuen amaiera tragiko hori aipatutako istoriorako?
- Hasieran Joana umea da
eta zoriontsu izateko bidean doala,
nagusi egiten doa eta azkenean bizitzak jipoitu egiten du. Esperientzia
horrek balio dio Joanari pertsona moduan helduago izateko, eta ume izateari
uzteko. Bizitza horrelakoa da.
- Zergatik aukeratu zenuen 1.pertsonan idaztea?
- Konstante bat da nire
liburuetan, horrela nire sentimenduak hobeto azaltzen ditudalako.
- Liburuko pertsonak deskribatzeko zure inguruko
jendeaz baliatzen zara?
- Batzuetan bai, amumaren
kasuan adibidez, nire amumaren izateko era kontutan izan nuen. Edo nire aita
arrantzalea izatea. Kolore morea ere gustoso dut oroitzapenak ekarten dizkidalako.
- Urtebete
itsasargian liburuan itsasargia sinbolo bat izan daiteke?Azal dezakezu?
- Bai, sinbolo bat da, bi
gauzarena, hain zuzen ere. Alde batetik Euskal Herriaren sinboloa da, eta beste
aldetik maitasunaren eta bakoitzaren bihotzaren sinboloa ; istorioan agertzen
den moduan, Alejandrok itsasargiari Kattalin deitzen dio, bera Kattalinekin
maiteminduta dagoelako.
- Zergatik
agertzen da liburu horretan ijito bat protagonismo apur batekin?
- Neska
salbaje bat behar nuen Jonekin maitemintzeko. 13 urteko elementu salbajea. Baina Mirra ez da ijitoa, ijitoekin dago,
baina ez dakigu ziur ijitoa den ala ez.
- Zergaitik erabaki zenuen euskaraz idaztea eta ez gazteleraz?
- Mundua ikusteko modu
bat da literatura. Eta euskaraz idazten oso ondo sentitzen naiz. Nahiago dut
euskaraz idaztea, sentimenduak hobeto adierazteko.Hizkuntza hau maite dut.
Horrez gain badago arrazoi ekologikoa. Gutxi dira euskara hizkuntza hitz egiten
dutenak eta horrelako hizkuntzak munduan galtzeko zorian daude. Ni hizkuntzen
aniztasunaren aldekoa naizenez, uste dut euskaraz idatziz euskara bizi
irautearen alde lan egiten dudala.
- Zein euskal idazle miresten duzu?
- Joseba Sarrionaindia
miresten dut. Eta Gazte literatura arloan, Mª Asun Landa.
- Idazten jarraitzeko asmoa duzu?Eta noiz arte?
- Idazteko asmoa dut ahal
dudanera arte baina edozer gerta daiteke, ez dakigu aurrerantzean zer izango
den gure bizimoduaz.Momentuz idazten segituko dut. Beste kontu bat da nire
liburuak argitaratuko diren.
- Eta zein da buruan duzun hurrengo proiektua?
- Helduentzako eleberri
bat nago idazten baina oso zaila egiten zait hizkera aldatu behar dudalako.Arrakasta
izatea espero dut beste liburuek bezala.
- Gazteentzako idazten jarraituko duzu?
- Nik ez dakit
zehatz-mehatz jarraituko dudan gazteentzako idazten,hori nire baitan dago.Nire
barnetik irtetzen bazait, idatziko dut,baina orain lehen esan dizudan bezala
helduentzako nobela bat ari naiz idazten.Baliteke berriro gogoa izatea
gazteentzako idazteko.
- Gustatuko
litzaizuke zure ondorengoek zure pausoak jarraitzea?
- Berdin zait inork ez
badu idazten baina norbaitek idazten jarraitzen badu asko poztuko nintzateke. Nire 16 urteko
semeak inoiz ez du izan idazteko grina baina orain hasi da eta apur bat harrituta
nago.Beti irakurri du asko baina ez du izan idazteko zaletasunik orain arte.
- Beno, ba, eskerrik asko zure denbora
eskaintzeagatik eta hurrengo batean ere gurekin egotea espero dugu.
- Baita zuei ere. Ni ere
oso gustora egon naiz.
Iruzkinak