Martxoaren 20 eta 21ean LH 5.mailako ikasleak metroa bisitatzera joan
ziren. Nafarroa kalean dituzten buleagoak ikusi eta gero, Casco Viejo geltokira
joan ginen eta handik Sarrikoraino. Ikasleen artean lau talde egin genituen eta
bi talde harako bidean gidariaren kabinan sartu ziren eta beste bi bueltako
bidaian.
Bisita amaitu ostean Plaza Berrira joan ginen jaten eta handik ikastolara.
Hirurak laurden gutxiagorako hemen egon ginen bueltan, arratsaldeko zereginekin
jarraitzeko prest.
Bisita honen helburua garraiobideak ezagutaraztea da eta batez ere orain
urte batzuk Bilbo aldatu duena, hau da, metroa. Bulegoetan, trena eta Bilbo
arteko erlazioa ikusi genuen bideo batean. Metroa noiz sortu zen eta metroan
ibiltzeko jarraitu beharreko arauak ezagutaraztera eman zizkiguten.
Ikasleek oso ondo
baloratu dute bisita hau.
Iruzkinak