Hain egun seinalatua den apirilaren 26a Gernikarentzat eta
inguruko herrientzat, izan da gaur goizeko 10etan, San Fidel ikastolako
aretoan, mintzagai. Bertan hurbildu dira Gernikazarrako Vicente del Palacio historiagilea eta gure ikasle
batzuren aitite den Serapio Undabarrena eta San
Fideleko karmeldarra eta
irakaslea izanikoa Irune Uribarri.
Vicenteren azalpen didaktikoek duela 75 urte gertatu zena
“ikusteko” balio izan die DBH ko 3. eta 4. mailako ikasleei. Dokumentazio
grafiko ugariz hornitu du bere azalpen xumea baina aberatsa eta ondo zuzendua
adin horreteako ikasleei. Planteamendu egoki batekin lortu du interesa piztea
ikasleengan eta eurek zuzendutako hainbat gelderekin amaitu du bere aurkezpena.
Honen atzetik, bai Irunek eta bai Serapiok euren bizipenak ekarri dizkigute
gogora azalduz eurek nola bizi izan zituzten 1937.eko apirilaren 26ko ordu luze
eta latz haiek, eta baita ere gaineko egun beltzak: milizianoak, tropen sarrera
Gernikara, errazionamendua, etxerik ez izatea, erregimen inposatu berriarekin
zer zen eskolara joatea, gosea, gertatukoaren eta egiaren ukapena ….eta beste
neke handiak.
Euren sentipenak eta sentsazioak ere irudikatu dira euren
kontakizunetan, hitzekin ea ere kontatu ezin direnak eta betirako euren gogoan
izango direnak: bonben zarata, metralletena, etxeetako eta errefugio
hondatuetan entzuten ziren biktimen ohiuak laguntza eske….,etxe erreek oraindik
egunetara ematen zuten berotasuna….., Ahaztezinak bai, euren eritziz, eta ez
direnak errepikatu behar, eta horretarako argi gelditu da denon artean garatu
behar dugula bakea. Bake mezu honekin
amaitutzat eman dugu bizirik atera zirenen eta loben arteko une hunkigarri hau.
Iruzkinak