Joan den maiatzaren 6an etorri
zitzaizkigun Holandako Oss hirian dagoen Maasland College ikastetxeko 22 ikasle
eta 2 irakasle aste bat pasatzera bertoko DBH 3. mailako ikasleekin. Ikasle
bakoitzak hartu du bere bikotea etxean eta astean zehar aparteko programa
didaktikoa burutu dugu Biodibertsitatearen inguruan. Beste helburu pedagogiko
batzuez gain, ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batekoekin harremanetan
jartzeko aukera paregabea da.
Iruzkinak