Apirilaren 26an, DBHko 3. eta
4.mailako, Frantses eta Urdaibai ikasgaietako ikasleek, irtenaldia egin zuten
Txingudi, Baiona eta Biarritzera.
Txingudin aukera paregabea izan
zuten hegaztiak gertutik behatzeko, bai eta hezegune horretako ezaugarriak eta
baldintzak, Urdaibaiko padurarekin konparatzeko aukera izan ere.
Bestetik, frantseseko taldeak
Baionako merkatua ezagutu zuen. Han, solasaldian ibili ziren bertako
saltzaileekin. Ondoren, Euskal museoa bisitatu eta Lapurdiko hiriburua
zertxobait gehiago ezagutu zuten. Arratsaldean denok elkarrekin, Biarritzeko
hondartzatik eta kaleetatik zehar paseatzeko
aukera izan zuten.
Hain egun adierazgarrian,
etxerako bidean 4 minutuko isilunea gorde zen, duela 75 urte gure herrian
gertatutakoa gogoratuz.
Iruzkinak