Ikasturteari hasiera eman diogu, eta horrekin batera, erronka berri bat
aurrera egiteko asmoa.
Askoraren inplikazioari esker lortu dugu ikastolako jatordu
guztietako %40an elikagai ekologikoren
bat sartzea, honako hauek izango direlarik: pasta, ortuari eta fruituak.
Eskolako Agenda 21aren barruan sortutako kezka izanik, eta
hobekuntza moduan hartuta, joan den
ikasturtean zehar ekin genion egitasmo honeri. Itxura ematea lortu genuen eta azkenean akordio batera heldu ginen
jantokiko kudeatzaileekin.
Hurrengo ikasturteetan zehar garatzen joango den proiektua
da, kalitatearen eta osasunaren hobe beharrez ari gara, eta era berean, bertoko produktua eta kalitatezkoaren alde
balantza ezarriz.
Iruzkinak