Vitoria-Gasteiz, 2012ko Azaroaren 5a
Zuzenak Fundaziora gure DBH4ko ikasleek egindako irteera
erabat oparoa izan dela esan dezakegu. Ezgaitasun edo urritasun fisiko eta
sentsorialak dituzten pertsonen azaletan jartzeko aukera paregabea izan dute,
irteera honen helburu nagusia bete delarik, sentsibilizazioa. Jarduera mota
hauek gure ikasleak sentsibilizatzeaz gain, enpatia lantzeko ere balio dutela
ondorioztatu dezakegu. Gainera ikasleek oso ondo pasatu dute, jarduera mota ezberdinak
etengabe burutuz. Beraz, irteera honen bidez proposatutako helburuak bete
direla ziurtatu dezakegu.
Asteleheneko irteera DBH4ko ikasleek egin zuten bezala,
gure DBH3ko ikasleek ere Zuzenak Fundaziora irteera egin dute azaroaren 9an.
Helburuak betetzeaz gain, ikasleek primeran pasatu dute, bertako begiraleen
lana ere beraien alaitasun eta prestutasunaz erraztuz.
Esan beharra dago beraz, irteera hau egitea erabat
aberasgarria izan dela bai ikasle eta bai irakasleentzat.
Iruzkinak