Ikastolako Normalkuntza
Batzordeak hainbat informazio jarri nahi du zuen eskuetan EUSKARA ETA
TEKNOLOGIA BERRIAK direla-eta.
1.Euskarazko IKTen
inbentarioa aurki daiteke helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/iktinbentarioa
2. Gaztelania-euskara
itzultzaile automatikoa: www.itzultzailea.euskadi.net. (Baina
kontuz erabili behar da. Itzuli eta gero orraztu egin behar da batzuetan).
3. Lur Hiztegi
Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean daude.
4. Euskarazko Software
tresnak erabiltzaileen eskura helbide honetan: www.euskara.euskadi.net/euskara.soft
Sistema eragileei dagokionez, Windows erabiliz gero,
gaztelaniazko bertsioaren gainean euskarazko interfaze-paketea instalatu
eta pantailak euskaraz agertuko dira.
Norberaren bertsioaren arabera aukeratu behar da paketea: Microsoft Windows 7,
Microsoft Vista eta Microsoft XP.
Bulegotikan eta
Ofimatikan ere, Microsoft Office-ren (Word, Excel, Power Point, Outlook)
euskarazko interfaze-paketea deskarga daiteke. Instalatzeko, beharrezkoa da
gaztelaniazko bertsioa instalatuta edukitzea. Honako hauek dira euskara dauden
bertsioak: Microsoft Office 2003,2007 eta 2010. Eta software libreko
OpenOffice.org edo LibreOffice erabiliz gero, euskarazko bertsioak har
daitezke.
5. Euskara
hizkuntzaren zuzentzaile ortografikoa: Xuxen da.
Microsoft Officeren
bertsioetan integratuta badago ere, bertsio eguneratuak eskaintzen dira
www.euskara .euskadi.net webgunean. Gainera OpenOffice-n (LibreOffice-n )
txertatzeko bertsioa ere hor dago eskuragarri.
Informazio hau mesedegarria izango zaizuelakoan gaude.
Iruzkinak