Ikastolan, euskaraz gain,
gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea
berasgarria da. Baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela eta euskaraz
hitz egingo dut.
2. Euskaldunak garela eta euskaraz
bizi nahi dugula aldarrikatzen dugu.
3. Euskararen erabileraren aldeko
ekimenetan partaide izango naiz eta ikastolan, ikastola eta herria
euskaldunduz.
4. Ordenagailua eta sakelako
telefoneen hizkuntza euskarara aldatuko dut.
5. Euskaraz entzuten ditudan hitz
berrien esanahia ikasten ahaleginduko naiz.
6. Euskara bizirik justu-justu iraun
duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudalako, euskara ongi ikasteaz gain,
harrotasunez erabiliko dut erderakadarik bota gabe.
7. Nire herrian euskaraz
funtzionatzen duten zerbitzuak (telebista, irradia …) euskaraz ikusten eta
entzuten ahaleginduko naiz ahal dudan guztietan.
8. Euskara euskaldunon euskal arima
da.
9. Hizkuntza batekin lau gauza egin
daitezke: hitz egin, irakurri edota produktuak erosi eta dastatu. Hori
euskararekin ere egin daiteke.
10. Noizbait norbaiti gazteleraz hitz
egiten entzuten badiogu jakinda euskaraz badakiela, euskaraz hitz egiteko
esango diogu.
11. Gu baino gazteagoekin euskaraz
egingo dugu.
12. Euskaraz jakin arren gaztelaniaz
hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako euskaraz jarraituko dut, Artze poetak
esandakoa gogoratuz: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek erabi,……………”
13. Nire inguruan bizi diren kultura
eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta
hizkuntza maiteko ditut.
14. Guk euskaraz hitz egiten badugu,
gazteagoek ere egingo dute.
15. Euskarak beste
hizkuntza garrantzitsuen maila berean egon behar du.
16. Euskara gure altxorra da. Harro
sentitu euskaraz hitz egitean.
17. Euskara zertarako? Euskaldun
izateko. Kultura ekarle dugu. Kantaria da euskara. Matematikoa eta logikoa da
euskara. Poetikoa da euskara.
18. Euskalherrian oraindik egiteko dagoen
iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da.
19. Euskaraz zuzenduko gara
jendearengana. Ez badaki, esango digu.
Iruzkinak