DBHko 3. mailako ikasleei eskaini
zaie Norabide guztiak izeneko Antzerki Foruma. Antzerki pedagogiko
partehartzailea izan da, balio etikoak sustatzen laguntzen duena.
Antzezlanak zenbait bide-jokaera arriskutsu
ditu hizpide, baita mugikortasun seguruaren arloan sarritan sortu ohi diren zalantza
eta arazo batzuk ere.
Gazteak gauez lagunekin irteten
eta motoribilgailuak erabiltzen hasten dira. Horregatik, beren segurtasunean
eta ingurukoenean eragina duten erabakiak hartu behar izaten dituzte gero eta sarriagotan. Eta dinamika honen bidez mugikortasun
seguruari buruzko gogoeta bultzatu nahi izan da.
Iruzkinak