Martxoaren 18an Elikadura
osasuntsua eta koherentea ikastetxeetan izeneko jardunaldian, parte hartu
zuen Mirari Cuendek, gure ikastolako Agenda 21eko arduradunak, Ikastolan aurton martxan jarri den
esperientziaren berri emateko.
Ikastolan janari ekologikoa
bultzatzeko ahalegina egin da eguneko produktuen %40 eta batzuetan %50 a produktu ekologikoak izan daitezen. Aldaketa
horrek ez du garestitu janariaren kostua familientzako. Beraz, borondatea eta
gogoa izanez gero, osasuntsu elikatzeko aukera badugu.
Iruzkinak