Joan den ekainaren 17tik 21era
DBH 2., 3. eta 4. mailako 54 ikasle eta 4 irakaslek Donejakue bidea egin dugu
bost etapatan. Astelehenean
Hondarribitik Donostiara egin genuen; martitzenean, Donostiatik Zarautzera;
eguaztenean, Zarautzetik Debara; eguenean, Debatik Markinara; eta azken
egunean, Markinatik Gernikara.
Barikuan Arratzun izan genituen
gurasoak, lagunak eta irakasleak gure zain ongi-etorria emateko eta gurekin
batera burutu zituzten azken zazpi kilometroak.
Bost egun hauetan euria lagun
izan dugun arren, aukera paregabea izan da Euskalherriko paisaiaz gozatzeko,
gure arteko harremanak estutzeko, barre batzuk egiteko, eta baita bakoitza
harro sentitzeko egin duenaz. Ikasleak guztiz motibatuta sentitu dira eta esperientzia
guztiz aberasgarria izan da.
Bigarren etapa (Donostia-Zarautz-Askizu):
Hirugarren etapa (Askizu-Itziar):
Lastur-Deba:
Bostgarren etapa (Markina-Gernika):
Iruzkinak