Aste oso bat esperientziaz beteta. Eurek eta guk, denok aukera ederra izan dugu ikasteko eta disfrutatzeko hainbat ekintzari esker.
Elkarbizitza lantzea da
helburu garrantzitsuenetariko bat.Baita demontrezko Ingelesa lantzeko aukera
aparta.Baina azkenean, nik behintzat, zenbat disfrutatzen dudan gure leku
zoragarriak erakusten: Izaro, Laga, Elantxobe, Bilbo … Batzuetan ez dugu
baloratzen zer daukagun, egunero ikusten dugulako; baina kanpotik datorrena
liluraturik geratzen da…
Gure antzinako ohiturak izan da gure elkartrukeko gai nagusia eta horretan
ere zein harro sentitu garen :
Gure
bertsolarien lanak
musika tresnak
dantzak
janariak… erakusten.
Agur esatean, betiko legez,
negar batzuk entzun ziren. Baina hori seinale ona da, ezta?...
Iruzkinak