Donostia International
Physics Centerrek (DIPC-k) antolatutako
ZIENTZIAREKIN SOLASEAN! 2013 edizio berrian Nobel saridun eta Bigarren Hezkuntzako
ikasleen arteko topaketan parte hartu dugu aurten ere UPV-EHUko
Bilboko Bizkaia aretoan.
Topaketa hauen helburua,
zientzia eta teknologia ikasketei begirako bokazioak sustatzea da.
Azkenengo edizio honetan,
Dudley Herschbach Kimika Nobel saria , Sir John Pendry Fisika arlokoa eta Pedro Miguel Etxenike moderatzaile
lanetan aritu ziren.
Bertan izan ziren DBH
4.mailako Fisika eta Kimikako ikasleek zientzilarien bizipen eta ibilbide
profesionalean metatutako esperientziari buruz gelan prestatutako galderak
egiteko aukera paregabea izan zuten.
Iruzkinak