Ohiturari jarraituz, aurton be 6. mailako ikasleek Mendatako Oilargane
Kirolzaleak alkarteak antolatutako
eskolarteko idatzizko bertso-lehiaketan hartu dabe parte. Martiaren amaieran jaso
ebezan antolatzaileek Urdaibaiko eta inguruko beste eskualdeetako eskola
ezbardinetatik bialdutako ikasleen lanak eta, aurre-hautaketa egin ondoren,
gure eskolatik 20 ikasle aurkeztu dira apirilaren 6an Mendatan ospatu dan
finalera.
Eguraldia lagun izan dala, ekitaldi jendetsua suertatu da aurtongoa eta
giro ezin hobean joan da goiz osoa. Bertaratutako maila ezberdinetako
bertsolari gazteen lanak epaitu ondoren,
sari banaketari ekin jako. A mailan, gure eskolakoek lehiatu diren horretan
hain zuzuen, Olatz Silva izan da txapelaren eta garaikurraren jabe egin dana.
Ganera, Lucia Aretxederretak, Irati Unzuetak, Maite Bilbaok eta Uxue Guerrerok
epaileen aipamen berezia jaso dabe finalistak izateagatik.
Horrez gain, San Fideleko beste lau ikaslek zozketan sariak lortu dabez.
Iruzkinak