Eskolarteko Dantza ekitaldi honetan HH 4 eta 5 urtekoek eta San Fideleko Dantza
Taldeko ikasleek hartu zuten parte. Ikasturtean zehar jo ta ke ibili ondoren, bai
txiki eta bai handi, gogotsu aritu ziren dantzan, guraso eta amuma-aittitten
gozamenerako.
Oso harro gaude egindako lanaz eta bereziki goraipatu nahi ditugu hamargarrenez
Eskolarteko Dantzari egunean parte hartu zuten hiru ikasle: Itai Maruri,
Eneritz Torrontegi eta Peio Urrutia.
Eskerrik asko irakasle, monitore eta laguntzen egon zineten
gurasoei.
Iruzkinak