Irin eta masa artean pozik aritu ziren ume eta guraso
erroskilak egiten. Tamaina eta forma guztietakoak atera zitzaizkien. Baina DANAK GOZO-GOZOAK!! Euskararen asteari
gozotasun apur bat emateko. Berriro egiteko prest ditugu.
Hona hemen errezeta animatzen bazarete:
OSAGAIAK:
- 2 arrautza
- Legamia sobre bat.
- Oliba olioa 50 ml
- 100 gr azukre eta beste azukre apur bat gehiago erroskilak egin ostean gainetik botatzeko.
- 100 ml anis.
- 400gr irin
ZELAN EGIN:
- Ontzi batean arrautzak bota eta
irabiatu apur bat.
- Gehitu segidan olioa, esnea eta anisa. Ongi irabiatu osagaiak ondo nahas daitezen.
- Gehitu azukrea eta legamia. Azkenik, irina gehitzen joan (onartzen duena, orea eskuetan itsasten ez den arte).
- Hasi erreoskilei forma ematen.
- Amaitzeko, jarri olioa berotzen eta frijitu erroskilak. Frijitu ondoren ontzi batean utzi. Oraindik bero daudela, bota azukrea gainetik.
Iruzkinak