Euskararen erabilera egoera
informaletan areagotzeko helburuz prestatu dugu EUSKAREN ASTEA. Euskara zure
ahoan izatea nahi dugunez, hori da gure leloa.
Maiatzaren 19an hasiera eman
genion EUSKARAREN ASTEAri. Horretarako
HH 3 urtetik eta DBH 4. mailara arteko ikasle eta irakasleok elkartu ginen
pregoia entzuteko.
Jarraian liburuak domino fitxak
balira bezala erabiliz, Euskalherrian
Euskaraz leloaren ikurra osotuta genuen.
HH3 urteko eta DBH 4. mailako ikaslerik gazteenak izan ziren arduradunak
lehenengo liburua behera botatzeko.
Denok ixil-ixilik egon ginen, artega jakiteko ondo aterako zen
liburu-dominoa behera botatzea. Eta bai!
Txalo artean bukatu genuen ekitaldia . Astean zehar euskararen alde egingo
genuela eta HH eta LHko geletako
termometroek gora egingo zutela hitz eman genuen.
Iruzkinak