Euskararen asterako
programazioaren barruan aurreikusita zegoen
DBH 3. eta 4. mailako ikasleei eskaintzea IRRATI DIDAKTIKOA deritzon
saioa.
Oihan Vega aurkezla ezagunak zuzenean ikasleei klase dinamikoa eskaini
zien euren parte-hartze aktiboa bultzatuz.
Saioaren helburuen artean zegoen ikasleek ikustea irrati bat nola egiten
den; baita eurek entzuten duten musikaren inguruko hausnarketa egitea. Horrez
gain, gogoeta bat egiteko aukera eman zuen
euskarak komunikabide ezberdinetan duen presentzia eta hedabideek gure
hizkuntzari ematen dioten tratamenduaren inguruan.
Iruzkinak